Gerraren eragina
-
Garagartzatik Elorriora joan behar
Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate
Gerra garaian, Mardona baserritik ere atera egin zituzten. Elorrioko Iguria auzora joan ziren, behiak Besaiden lagata eta hilabete eskas egin zuten bertan. Gauez ezkutuan lo egiten zuten neskek.
-
Laguna soldaduarekin ezkondu
Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate
Errazionamendukoarekin eta etxeko janekin moldatzen ziren. Soldaduek laguntzen zieten joan etorrian eta haietako batekin ezkondu zen Iguriako nesketako bat.
-
Erreketeek behia jan
Juli Gallastegi Ezkurra (1921) Arrasate
Gerra garaian, etxeko behi bat hil eta jan zieten erreketeek. Garagartzan arropak, izarak eta abar laga behar izan zituzten alde egitean eta beste batzuek harrapatu zizkieten.
-
Pistoladun bat elizan sartu
Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate
Saturrarandik Abadiñora bueltatu zenean, gerra hasita zegoen. Egun batean, meza esaten hari zirela, gizon bat sartu zen pistola batekin. Sakristian bildu zituen denak. Han parrokoak "kamelatu" zuen gizona, eta etxera eraman eta bazkaria eman zion pistoladun gizonari.
-
Etxanera, monagilo...
Felix Ajuria Belar (1924) Arrasate
Aramaion, Goiko Errota baserrian egon ziren Felix eta ama; abadearen jaiotetxean. Mezara traje eta korbatarekin joaten zen, seminarista moduan. Etxango familia batek berarekin eraman zuen Felix, auzoko ermitan monagilo lanak egiteko aitzakian, baina baserriko lanetan gehiago aritu zen. Igandetan egiten zituen monagilo lanak, eta aukera zuenean txanponen bat osten zuen. Baserrian non egiten zuen lo. Baserri horretan karlista bat egon zen ezkutatuta.
-
Gerra denborako kaleko giroa
Inazia Llodio Bengoa (1917) Arrasate
Gerra denboran, kalean zer giro zegoen kontatzen du. Kalean isil-isilik ibili behar izaten zen, goiz erretiratzen zen jendea.
-
Militarrak baserri hutsetan
Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate
Gerra denboran ez zuten militarrik eduki Mojategi baserrian. Musakolan baserri hauetan gelditu zen jendea: Garratz, Osiñalde eta Mojategi. Beste baserrietatik jendea kanpora bidali zuten: baserriak utzi beharra, militarren mehatxuak tarteko. Auzoko baserri hutsetan militarrak egon ziren gero.
-
Auzoko mutilak "gorriekin"
Matias Sagasta Elorza (1920) Arrasate
Musakolan 25 baserri zeuden gerra etorri zenean. Mutil asko zegoen auzoan. Mutil gazte kuadrilak joan ziren nazionalistekin. Haien agurrak. Gero, nazioalek baserrietan norbait falta zela ikusten bazuten, familia osoa bidaltzen zuten baserritik.
-
Nazionalak Krutzetxikin behera
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Nazionalak Arrasaten sartu zirenean, Elbira "Arrixan" baserrian zegoen aita eta anai-arreba txikienekin; iluntzean, kalera jaisten ziren. Ama eta ahizpa zaharrenak, berriz, kale-baserria zaintzen geratu ziren. Krutzetxiki mendian behera joaten ikusi zituzten nazionalen tropak. Jendeak beldur handia zuen.
-
Baserritik bizi
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Bost behi, idi parea, astoa... zeuzkaten. Eguna hasterako, kaletik "Arrixan" baserrira joaten ziren ganaduarekin; iluntzean jaisten ziren kale-baserrira. Ganaduak ondo ezagutzen zuen baserrirako bidea. Urtean, bi txerri hiltzen zituzten: bata, udazkenean; bestea, Gabon ostean. Bederatzi lagun bildu ohi ziren etxean. Baserriak ematen zuenetik bizi ziren; "amak erosi behar ziren gauzak asko zaintzen zituen".
-
Nazionalak sei hilabete Arrasaten
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Nazionalek sei hilabete egin zituzten Arrasaten; udazkenean iritsi eta udaberrira arte. Denbora horretan, soldaduek behar zuten guztiak ematera derrigortuta zeuden herritarrak.
-
Soldaduak etxabean
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Soldaduak herrian egon ziren denboran, etxe azpiko lokala utzi behar izan zien; bertan, ospitale bat prestatu zuten, eta mediku eta erizainak egoten ziren. Elbiraren familiak janaria gordetzeko erabiltzen zuen etxabea.
-
Gerra denboran, eskolarik ez
Elbira Berriotxoa Muñoa (1925) Arrasate
Gerra denboran, gurasoek ez zien usten kalera ateratzen. Ez ziren eskolara joaten.
-
Herrian mutil gazterik ez
Joxe Zulueta Uribe (1921) Arrasate
Herrian ez zegoen mutil gazterik, denak gerran zebiltzalako. Bera eta lagunak ziren herriko nagusienak eta neska-kontuetan ere libre ibiltzen ziren.
-
Nazionalek bi granada bota osabari
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Osaba idi-parea eta gurdiarekin bidean gora zihoala, nazionalen hegazkin batetik bi granada bota zizkioten. Ez zitzaion ezer gertatu.
-
Nazionalen kainoiak auzoan
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Auzoan, nazionalen kainoiak non egon ziren azaltzen du. Handik bonbak botatzen zituzten Udala eta Intxorta aldera. Soldaduek almazena eduki zuten baserritik gertu.
-
Auzokoek etxea hustu
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Handik Uribarriko baserrira begira egoten ziren prismatikoekin. Auzokoek etxean utzi zituzten gauza guztiak harrapatu zizkien. Gurasoen joera politikoak.
-
Baserriko lanak, Itturrixan
Jerardo Mondragon Garai (1927) Arrasate
Gerra denborako oroitzapenak. Uribarritik Bedoñara joan ziren, auzokoen jazarpenetik ihesi. Bedoñan, amaren jaiotetxean, hainbat hilabete pasatu zituzten. Bedoñan egon ziren denboran, baserriko lanetan lagundu behar izaten zuten: itulan, gari-ebakitzen, arbia garraiatzen... Itturrixa (Iturriaga) baserrian zenbat senide egon ziren aipatzen du.
-
´Loramendi´ poeta Bedoñan jaioa; haren omenezko plaka
Jose Mari Unzueta Sudupe (1943) Arrasate
`Loramendi´ poeta Bedoñan jaio zen. Fraide sartu zen. Hasieran gaztelaniaz idatzi arren, gero euskaltzale amorratua izan zen eta euskaraz idatzi zuen. Bere lan gutxi daude, gazterik hil zelako. Bedoñan omenaldia egin zioten, hil aurretik irabazitako sariengatik, eta plaka bat jarri zuten haren omenez. Gerra sasoian plaka hori apurtu nahi izan zuten, erdian lauburu bat zuelako. Auzotarrek plaka bere lekutik kendu eta Aretxabaletara eraman zuten babeslekuren batera. Urte luzez desagertuta egon ostean, plaka berreskuratu zuten eta, 37 urteren ostean, berriz jartzea lortu zuten.
-
Kaleko lehengusuak baserrira jatera, gosea zutelako
Irene Ezpeleta Urkia (1935) Arrasate
Urtebete zuen gerra hasi zenean baina zerbait gogoratzen du. Etxean, umeei ez zieten ezer kontatzen eta zerbait entzun ezkero ixilik egoteko esaten zieten. Beldurra zen nagusi. Aretxabaletako lehengusuak beraien baserrira joaten ziren askaltzera, gosea zutelako. Aiton-amonei buruz hitz egiten du