Gerraren eragina
-
Etxeko jeneroa ezkutatu beharra
Maria Josefa Txurruka Egaña (1913) Zarautz
Gerra denboran ez ziren plazara etortzen, etxeko jeneroa ere kendu egiten zieten eta. Etxea miatzera etortzen zitzaizkien eta dena ezkutatu egin behar izaten zuten. Errazionamendua. Beste gizon baten inguruko kontuak.
-
Gerra garaian gose handia pasa zuten
Jose Ezenarro Roteta (1921) Zarautz
15 urte zituen gerra hasi zenean. Gerra garaia nola bizi izan zuen. Justu-justu libratu zen gerrara joatetik. Gose handia pasatu zuten. Ahal zena egiten zuten eta inoiz baserritarrei ogia lapurtu ere bai.
-
Gerra garaiko bizipenak
Juana Lizarralde Buenetxea (1914) Zarautz
Soldaduak Pagoeta aldetik pasatu zirela esaten zuten. Amonak astoa ezkutatu egin omen zuen, kendu egingo ziotelakoan. Gerra denboran ez ziren janari eskean joaten baserrira, geroago bai.
-
Gerra-garaiko aldaketa irakasle kanpotarrak etortzean
Jose Agustin Etxabe Olaskoaga (1924) Zarautz
Gerra garaian kanpoko irakasleak etorri ziren. Kalean ilaran eramaten zituzten eta "Arriba España" esanarazi. Batzokia, "Juventud antoniana" eta beste hainbat itxita zeuden eta Zirkulora joaten ziren gaztetan.
-
Gerra garaia nahiko ondo pasa zuten
Mertxe Arruti Abendibar (1931) Zarautz
Nola gogoratzen dituen gerrako egun haiek. Janari nahikoa zuten. Gerran baino okerrago pasatu zuen frankismo denboran. Osaba bat hil zieten. Aitak ez zuenez erretzen, amak tabako-orrien truke janaria lortzen zuen. Ez du oroitzapen txarrik.
-
Gerra garaian, soldaduak dendara
Jesus Mari Kaperotxipi Arakistain (1928) Zarautz
Gerra garaian, jostundegia irekita izan zuten, baina bi alderdietakoek gaiak kentzen zizkieten dendatik. Mutikoak ziren artean eta ez ziren gerraz jabetzen.
-
Soldadu baten inguruko kontakizuna
Mariano Gereka Etxaniz (1929) Zarautz
Mendilauta inguruan, soldaduak egon ziren; golf-ean egoten ziren. Soldadu batek izugarri punteria ona omen zuen eta tiragomarekin ehizatzen zituen txoriak.
-
Gerraostean soldaduak Iñurritzan eta Asti inguruan. Sasiko kantina
Pepita Goikoetxea Agirre (1934) Zarautz
Beraien etxe inguruko baserrien zerrenda egiten du, zeintzuk dauden, zeintzuk falta diren... Soldaduen kontuak ere kontatzen ditu berriro. Soldaduak non izaten ziren ("Alto de Orio"n...). Sasikon kantina zuten, eta hantxe jaten zuten, eta soldaduen arropa garbitu ere bai... Beraien baserrian (Sakonetan) ere kantina txiki bat jarri zuten.
-
Eskolara baserriko lanik ez zenean
Juan Zulaika Lizaso (1929) Zarautz
Gerra-aurretik hasi zen eskolan. Gerra garaian irakasleak joan egin ziren eta irakasle madrildarrak etorri ziren gero. Baserrian lanik ez zegoenean bakarrik joaten zen.12 urterekin gau-eskolan hasi zen.
-
"Viva Rusia" esan izanagatik, kartzelara
Mertxe Uria Aramendi (1920) Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz
Gerra garaian, komandantzia militarra zegoen Zarautzen; eta, Francoren soldaduek herriren bat hartzen zutenean, horren berri ematen zuten handik. Bandoa jotzen zutenekoa gogoan dute. Emakume bat kartzelara eraman zuten "Viva Rusia" esateagatik. Kartzelan lixiba egiten ikasi zuen, eta gerora hortik atera zuen bizibidea.
-
Tropak etxean janari eske
Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz
Gerra garaian tropak Zarautzera iritsi zirenean, etxera etorri zitzaizkien janari eske.
-
"Toma, guapa, para que te acuerdes de mí"
Enkarna Elosegi Benito (1922) Zarautz
Soldaduak etxe paretik pasatzen ari ziren batean, haietako batek kantinplora bota zion Enkarnari, hartaz gogora zedin.
-
Tindatutako izara batetik jaunartze-soinekoa atera
Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri
Jaunartzea egiteko soinekoa eginda zeukan gerra etorri zenean. Ubidera ihes egin behar izan zuten ezer hartzeko asti barik. Hurrengo egunean, neba mendiz joan eta bere soinekoa eta beste hainbat gauza ekarri zituen. Berak ez zuen soineko hura jantzi gura jaunartzea egin arte, baina amak behartu zuen janztera besterik ez zegoelako. Astegunean erabiltzearen poderioz, jaunartzeko soinekoa hondatu zuenez, izara bat "azul cielo"z tindatu eta haregaz egin zioten soineko berria jaunartze-eguna heldu zenean.
-
Ubideko etxe batean errefuxiatuta
Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri
Frontea Legutio aldean zegoelarik, Ubideko familia bat egon zen beren etxean errefuxiatuta. Gero, frontea Arratia aldera pasatu zenean, Ipiñaburutik Ubidera aldatu zen Benitaren familia. Ganbara batean egiten zuten lo ume pila batek.
-
Ipiñaburuko adineko lagunak Bilboko zaharretxera abadeak eroan
Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri
Eurak ondo egon ziren Ubiden. Abadeak ematen zien eskola. Ipiñaburun euren aldamenean bizi zen andre zaharra, Joana, eroan nahi izan zuten Ubidera, baina ez zuten lortu. Gero abadeak hura eta beste adineko batzuk Bilbora eroan zituen zahar-etxeetara.
-
Milizianoek etxeko gauzak harrapatu eta hondatu
Manuela Uriondo Ipiña (1922) Zeberio
Milizianoek ganaduak harrapatu izan zituzten gerra denboran. Euren etxean ere egon ziren eta hainbat gauza harrapatu eta hondatu zuten. Eta isilik egon behar...
-
90 mutiko maisu bakarrarekin
Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama
Zegamako eskolan ibili zen: 90 mutiko maisu batekin. Ez zuten ezer ikasten. Maisuak egurra ematen zien ihizko makilarekin. Arabako ezagun batzuen aldean, ez zuten ezer ikasten eskolan. Gau-eskolara joateko asmoa zutela, gerra etorri zen, eta bertan behera geratu ziren asmo haiek.
-
Zestoa eta Akua inguruan soldaduak
Felix Olaizola Alkorta (1928) Zestoa
8 urte zituen gerra hasi zenean. Soldaduak Zestoan eta Akuan pasa ziren, eta etxe barrura sartuta ibiltzen ziren. Felixen etxean zarauztar batzuk egon ziren etxetik ihes eginda.
-
Gerra garaiko kontuak
Juan Azkue Irastorza (1928) Zestoa
Gerra garaiko kontuak; elizetan meza garaian soldaduek egiten zituztenak aipatzen ditu. Aizarnan kanpotar ugari egon zen herritik ihes eginda.
-
Gerra (III): milizianoak etxean
Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa
Ez zuten etxetik alde egin. Milizianoek beren etxean egin zuten lo. Koñak botilaz betetako zakua topatu, eta banatu egin zituen.