Borroka

  • Pedro Jauregi Frontea Andoainen; kanoiak garraiatzen

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Frontea Andoainen. Kanpandorrean ametrailadora jarri zuten. Mandoekin ibili ziren, baita bera ere, kanoiak garraiatzen.

  • Pedro Jauregi Anaien ibilerak gerra garaian III

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Anaia baten kontuak. Frontera joateko erniatik ebakuntza egin zioten, 25 urterekin, eta ospitalean hil zen. Beste anaia bat kartzelan izan zen.

  • Pedro Jauregi Baserria bonbek kaltetuta

    Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain

    Gerra garaian, goiz batean kalera joan zen, eta bueltan izutu egin zen: etxe aurrean goldea txikituta zegoen. Hegazkinek botatako bonbekin, etxea hondatu zen. Konpontzeko nagusiarekin zein akordiora iritsi ziren.

  • Juan Bautista Arruti Soldaduak Goiburun sartu

    Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain

    Amabirgin Egunako arratsaldean sartu ziren nafarrak Goiburun. Juan Bautista auzoko bati udareak ematera joana zen. Nazionalistek meza egin zuten ermitan. Halako batean, soldaduak fusilekin agertu ziren goiko menditik. Eliz atarian zegoen jendea goitik behera korrika hasi zen, baita Juan Bautista ere. Aitak maindire zuri bat sarde baten gainean jarri eta baserriko teilatuan jarri zuen: "bakea eskatzen omen du horrek". Ilundu arte tiroak izan ziren auzoko baserri batetik bestera: alde batetik nafarrak eta bestetik gorriak. Frontea Buruntza mendira mugitu zen gero. Juan Bautistak 11 urte zituen orduan.

  • Juan Bautista Arruti Soldaduak udareak lapurtzen

    Juan Bautista Arruti Iturriotz (1925) Andoain

    Soldaduak iritsi zirenean, Juan Bautistaren aitak maindire zuri bat sarde baten gainean jarri eta baserriko teilatuan jarri zuen, bakea eskatzeko seinale moduan. Soldaduak udareak lapurtzera joan, eta aitonak marru egin zien ez lapurtzeko. Hurrengo goizean, soldaduek etxera tiro egin zien.

  • Joxe Manuel Erkizia Andoainen fusilatutakoak eta gerrara eramandakoak

    Joxe Manuel Erkizia Uria (1923) Andoain

    Andoainen 20 bat lagun hil zituzten gerra garaian. Gerra hasi zenean, gazteak frontera eraman zituzten, arma gutxi batzuekin. Frontea pixkanaka Andoaina hurbiltzen joan zen.

  • Loren Navarro Gerra azkar bukatuko zelakoan... Baina ez

    Loren Navarro Hombrados (1924) Andoain

    Gerra sortu zenean, aita beldur zen, abertzalea zelako. Burdinazko Gerrikoarekin, gerra azkar bukatuko zela uste zuen. Ez zen hala izan: traizioa, Jaurlaritza erbestera... Asturiaseraino iritsi zen aita, eta preso hartu zuten, itsasoan. Eguberri tristeak izan zirela du gogoan.

  • Delia Huici Gernikako bonbardaketa II

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Bonbardaketa hasi zenean, bazkalondoa zen eta etxean zeuden. Pinu artera joan ziren. Lehengusu txikia, Juantxo, negarrez; gero Santanderren hil zen, pneumoniarekin. Santimamiñen ezkutatu ziren anaia eta. Handik batera eta bestera. Gerra bukatu arte ez ziren Andoainera bueltatu.

  • Delia Huici Gernikako bonbardaketa III

    Delia Huizi Zuñiga (1928) Andoain

    Gernikan feria eguna zen. Nola geratu zen. Hiru-lau kilometrora zeuden beraiek. Gauean, dena sutan. Ez ziren joan ikustera. Jendeak korrika alde egin zuen handik. Asko hil ziren.

  • Roke Etxeberria Bi anaia gerran

    Roke Etxeberria Alkain (1928) Andoain

    Anaia "Batallón de Trabajadoresen" egon zen Santander aldean. Bi anaiek egin zuten alde etxetik gerra hasi zenean, Rokek gogoan du aitak anaiari esandakoa arma bat etxera ekarri zuen egunean.

  • Gurutz Ganzarain "Mutilak, urrutitik tiratzen dutela!"

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Belabietako borrokan izan ziren Gurutzen lagun batzuk, baina balio ez zuten armekin. Gerora udaletxean errieta egon zen akats harengatik. Belabietako borrokan egondako mutil bat ziztu bizian etorri zen Andoaina, aurkariek urrutitik egiten zutela tiro esaten. Desabantaila handia zegoen bi bandoen armen artean.

  • Gurutz Ganzarain Gernika gorriek erre omen zuten

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Lehen lan asko zegoen, dena suntsituta eta berregiteko baitzegoen. Gurutz bizikletaz joan zen Gernikara, eta txikituta zegoen. Gernikari buruz izan zituzten lehenengo berriak gezurrak ziren: gorriek erre zutela Gernika esaten zen.

  • Gurutz Ganzarain Gernika alemanek bonbardatu zuten Francoren esanetan

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gurutzen lagun bat Gernikan egon zen bonbardaketa gertatu zenean: hark izandako bizipenak kontatzen ditu Gurutzek. Gerora, lagun hura Afrikan egon zen, eta han galdetu zioten nork bonbardatu zuen Gernika: ez zuen dudarik izan alemanak eta Franco izan zirela erantzuteko.

  • Gurutz Ganzarain Gernikako bonbardaketatik babesteko, zuloan sartuta

    Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain

    Gernikan bonbardaketa izan zenean, Gurutzen lagun bat han zen: zulo batean egon zen gordeta etzanda. Bonbardaketaren eguna feria eguna zen Gernikan.

  • Erramun Ansa Belabieta mendiko sarraskia

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Francok eta Molak planifikatu zuten estatu-kolpea, horrela, Espainiako agintea lortzeko. Belabieta mendian (Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan) izan zen lehenengo sarraskia. Gudariek ez zuten gerrarako antolamendu sistematikorik, etxez etxe arma bila joaten ziren. Sarraski hartan hil zen lehenengo pertsona andoaindarra zen.

  • Erramun Ansa Gerraren eboluzioaren lekuko etxetik

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Uztailaren 20-25erako, soldadu nazionalak Andoaina iritsi ziren. Buruntzan sortu zen nazionalen eta gorrien arteko frontea. Nazionalek egurra ematen zieten gorriei. Borrokako gorabeherak etxetik ikusten zituen Erramunek. Azkenean, gorriek alde egin zuten Hernaniko Santa Barbarara, nazionalak atzetik zituztela.

  • Erramun Ansa Gerrako kronika beltza

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Buruntzatik Hernanira, eta handik Donostiara aurreratu ziren nazionalen tropak. Donostiako borroka gogorra izan zen, sarraski handia egon zen. Donostian bazegoen ganadua hiltzeko leku bat, eta hango gurdi bat gauero ekartzen omen zuten hildakoz beteta hilerrira. Hernaniko leku bati "Cuesta de la muerte" deitzen zaio, ziurrenik hor hiltzen zutelako jendea gerran.

  • Erramun Ansa Koltxoiak gerrako baletatik babesteko

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Beldurra pasatzen zuten gerran. Oheko koltxoiak leihotik zintzilik jartzen zituzten balatatik babesteko. Baserriko ganaduarentzako lanak ilargitan egiten zituzten.

  • Erramun Ansa Gerrako zertzeladak

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Tiroketak zirenean, denak gorde egiten ziren etxean. Erramunen familiak etxean dolare handiak zituen. Obus batek baserri bat zeharkatu zuen, barruan lehertu gabe. Gorrien hegazkinek bonba txikiak botatzen zituzten eta haiek eragindako kalteak aipatzen ditu.

  • Erramun Ansa Gerrako bonbak, sirenak eta kanpaiak

    Erramun Ansa Zinkunegi (1928) Andoain

    Aitak erreka gaineko zubiaren azpian babesa prestatu zuen, eta han babesten ziren bonbardaketak zirenean. Bonbardaketak zirenean, sirenak jotzen zituzten; Donostian, adibidez. Nazionalek hiri garrantzitsu bat bereganatzen zutenean, Andoainen kanpaiak jotzen zituzten. Apaizen artean denetik zegoen: nazionalen aldekoak, fusilatutakoak, atzerrira alde egindakoak... Frantziara joan zenetako bat Andoaingo erretorea zen; gerora, Ordiziako artzapez egin zuten.