Borroka
-
Gerran postari
Daniel Legorburu Uriarte (1914) Amorebieta-Etxano
Gerran postari lanetan ibili zen. Etxebarritik Debara joan behar izaten zen. Denda batera ere joaten zen eta orduan bisitakoak gogoratzen ditu.
-
Francoren aurkako tropak Larrean
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Gerra sasoian, Larreako fraide bat fusilatu zuten, gorozikarra: Aita Roman. Bertan hil zuten, Larreako komentuko hormaren kontra. Larrean Francoren kontrako tropa asko egon zen, ANVkoak esaterako. Francotarren aurka borroka gogorra eduki zuten hauek Pajares inguruan.
-
Artzentalesen gerra sasoian
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Lehenengo Bilbon egon ziren, gero Turtziozen, ostean Villaverden eta azkenik Artzentaleseko baserri batean. Egunero joan behar izaten zuen Emiliok Turtziozera jatekoen bila. Mendirik mendi ibiltzen zen, oraindik lainoa kendu barik zegoenean. Behin, Artzentalesen zeudela, bonbak jaurti zizkieten etxe gainera.
-
Egunero bonbardaketak
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Turtziozera zihoala, txori-habia bat ikustera gelditu zen bidean. Orduantxe hasi ziren Turtzioz bonbardatzen. Txori-habia ikustera joan zelako ez zuen bonbardaketak harrapatu. Egunero botatzen zituzten bonbak: goizeko bederatzietan hegazkin bat pasatzen zen ikuskatzera eta arratsaldean gainontzekoak agertzen ziren bonbak botatzera.
-
Durangoko bonbardaketa
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Durangoko bonbardaketa ikaragarria izan zen. Goizeko zortziak aldera hasi ziren bonbak botatzen. Dena ikusi zuen Emiliok etxetik. Gernikakoa baino gogorragoa izan zen. Durangon jende piloa batzen zen, Ezkurdin, eta hildako asko egon zen egun hartan.
-
Lehenengoz Larrean bonbak ikusi zituenekoa
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Gerra hasi zenean, izekorenean egon zen Emilio, tabernan laguntzen. Behin, Villasanteko familiak behorrekin bidali zuen Emilio Ergoieneko etxe batera bitxiak eramatera. Bidean zihoala, Larrea gainean hegazkin bi bonba bi botatzen ikusi zituen. Orduan ikusi zituen bonbak lehenengoz.
-
Francoren armada Artzentalesen sartu zenekoa
Emilio Iturriondobeitia Larruzea (1924) Amorebieta-Etxano
Abertzaleek ituna sinatu zuten italiarrekin eta euren burua entregatu egin zuten. Orduan, Artzentalesetik alde egin zuten abertzaleek, baina Francotarrak ez ziren sartzera ausartzen. Herriko andre batek joan behar izan zuen euren bila. Beorlegi koronela zegoen euren artean.
-
Galdakaon eta Zaratamon ebakuatuta
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Gerra sasoian, etxetik irten eta Galdakaon egin zituzten hiru-lau gau, sabai batean. Handik Zaratamora joan ziren, baina neba zaharrak gordeta egon behar izaten zuen milizianoek harrapatu eta gerrara ez eramatteko. Bonbak botatzen zituztenean, lurrean egindako zulo batean sartzen ziren.
-
Galdakao bonbardatu zutenekoa
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Errazionamendua Zaratamon eta Galdakaon hartzen zuten. Behin, Teresa eta aita Galdakaora zihoazela, bonbardaketak harrapatu zituen basoan. Galdakaon babesleku bat apurtu zen bonbek eta jende piloa hil zen.
-
Neba bi gerran
Teresa Aresti Izagirre (1924) Amorebieta-Etxano
Neba bi eduki zituen gerran, zaharrenak zazpi urte egin zituen kanpoan. Eskutitz bidez edukitzen zuten hartu-emana, baina gerraostean inoiz etxera ere etorri ziren.
-
Bonbardaketak bertatik bertara
Teodora Gerediaga Gastelu (1928) Amorebieta-Etxano
Tunelean babesten ziren bonbardaketetatik. Emakume bati behi-esnea ematen zioten, haurrari eman ziezaion. Bonbardaketa batean ingurua zela txikitu zuten kontatzen du.
-
Bonbardaketetan hildakoak
Teodora Gerediaga Gastelu (1928) Amorebieta-Etxano
Bonbardaketan hil zirenen berri ematen du. Neba onik atera zen baina egunetan berba egin ezinda egon zen. Ingurukoen bizipenen eta elkartasunaren berri ematen du.
-
Soldadutzako eta gerrako ibilerak
Santiago Gurtubai Izagirre (1912) Amorebieta-Etxano
Soldadutza Melillan egin zuen. 34ko iraultzaren ondorioz, Kataluniara eraman zituzten, handik berriz Afrikara. Gerra hasi zenean, hiru urtez ibili behar izan zuen soldadu, etxera itzuli gabe. Gerrako ibilerak kontatzen ditu.
-
Eulogio Esturo Zamalloa: UGTkoa. Gerran UGTko 1. batailoian
Emilio Esturo Altuna (1937) Kontxi Esturo Altuna (1945) Idoia Esturo Lauzirika (1962) Julen Guttadauro Esturo (1998) Amorebieta-Etxano
-
Martxoaren 31ko bonbardaketa Bernatik
Juanita Olariaga Esturo (1928) Amorebieta-Etxano
-
Zapadoreetan izena emanda boluntario
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Gernika bonbardatu zutenean, hegazkinak ikusi zituzten. Zapadoreetan boluntario eman zuen izena. Gauez lan egin eta egunez lo egiten zuten. Hamar pezeta ordaintzen zioten eguneko. Tabakoa ere ematen zieten.
-
Trintxerak egiten kandelen argipean
Sabin Gabiola Plaza (1918) Amoroto
Kandelak erabiltzen zituzten trintxerak egiterakoan argia izateko. Aitzurra eta pikatxoiarekin ibiltzen ziren. Galdakaon denboraldia egin zuten. Eskolak zein babeslekua bonbardatu zituzten. Bonbak botatzen zituztenean, ahoan zerbait izatea komeni izaten zen.
-
Gerra bat-batean eta bala hankan ezustean
Jose Mari Olazabal Iñurrita (1928) Andoain
Gerra bat-batean etorri zen, bonbardaketak bat-batean hasi ziren. Jose Mari jolasean zebilela, bala galdu batek jo zion hankan, falangista batek medikuarengana eraman zuen, eta 15 egunean egon behar izan zuen etxean sendatu arte.
-
Anaien ibilerak gerra garaian
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Gerra garaian enpresak militarizatu egin zituzten. Anaien ibilerak. Andoainen hil zuten gizona. Belabietako borroka. Anaia batek zazpi urte egin zituen langile batailoietan eta denbora horretan ez zuten ikusi. Gero Irunera eraman zuten, eta sukaldari jarri zuten. Hantxe bilatu zuen bikotekidea ere. Anaiaren emazteari buruzkoak: arrautzak saltzera joaten zen.
-
Anaien ibilerak gerra garaian II
Pedro Jauregi Sorondo (1922) Andoain
Belabietako borrokan bere hiru anaiak hartu zuten parte. Gau hartan egin zuten alde, Bilbo aldera. Zaharrena bueltatu egin zen, lantegia militarizatu zutenean. Salbokonduktoa egiteko, dardarka komandantzian.