Borroka

  • Erramun Manterola Nola hondoratu zuten "Baleares"

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    "Nabarra" hondoratu eta handik urtebete juxtura, "Baleares" hondoratu zuten Mediterraneoan, bera "Liberta" itsasontzian lanean zebilela. "Balearesen" zebilen marinel bat oraindik bizi da Zumaian. Erramunek mendeku moduan hartu zuen hondoratze hura.

  • Erramun Manterola Gudako istorioak gutxi kontatutakoa

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Gudako istorioak ez ditu askotan kontatu. Gudan salbatu ziren marinelak hiltzen joan dira. "Nabarratik" bizirik dagoen bakarra bera da. "Baleares" hondoratu zutenean, "Nabarrakoak" fusilatu nahi arren, libre utzi zituzten.

  • Erramun Manterola Gerra itsasoan mendian baino nahiago

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Gerra balitz, berriro itsasora joango litzateke mendira baino lehenago. Gogorra izan arren, denak doaz hondora, denak dira berdinak.

  • Erramun Manterola Gerra nola gogoratzen den

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Heroitzat hartzen du bere burua, hala esaten baitio jendeak. Pozik dago guda harekin. Ez dio inori gorrotorik, denei barkatu die. Gutxi hitz egin da gerraz, beti tapatu egin izan da, eta gezur asko esan dira gertatutakoari buruz. Inguruko jendeak ez du sinetsi izan "Baleares" beraiek hondoratu zutenik. Ez du sentitzen gerra galdu zuenik, baina behintzat pozik dago bizirik dagoelako.

  • Angeles Arozena Gerrako bizipenak Aldaban; soldaduak inguruan

    Angeles Arozena Larrañaga (1928) Zumaia

    Aldaban zeudela, abisatzera etorri zitzaizkien tiroketa egongo zela Orendaindik Aldabara. Euren etxea bitarte horretan zegoenez, amarekin Lopetegi baserrira joan ziren. Amona eta aita etxeko ukuiluan gelditu ziren, tiroetatik babesteko leihoan koltxoiak jarrita. Orduko bizipenak. Soldaduak etxe ondoan zituzten eta amonak egindako talo goxoak edo bestelako jatekoa jatera joaten ziren euren etxera. Hegazkinak ere ibili ziren inguruetan. Hildakoak gurdian eramaten zituzten hilerrira.

  • Adora Osa Gerra garaian izebak herritik bota nahi

    Adora Osa Arrizabalaga () Zumaia

    Gerra garaian, osabak ihes egin zuenean, izebak herritik bidali nahi izan zituzten. Baina izeba bata elbarria zen. Hiru urte zituela erori eta hanka hautsi zuen, eta, ondorioz, hanka ez zitzaion behar bezala hazi. Beste izeba, berriz, erdi-gaixoa zen. Azkenean lortu zuten herritik ez bidaltzea. Aita frontera eraman zuten ordu txikitan bila etorrita. Negar asko egin zuten. Borrokarik gabe konpondu behar direla gauzak dio.

  • Adora Osa Senarra gudari eraman zuten hamabost urterekin

    Adora Osa Arrizabalaga () Zumaia

    Senarra gurasoekin Bilbora joan behar izan zen ihesi, gerra garaian. Hamabost urterekin gudari moduan mendira eraman zuten borrokara. Kartzelan sartu zuten eta hamahiru hilabete pasa zituen han. Bere bizitzako zazpi urterik onenak galdu zituela esaten omen zuen: batean frontean, bestean kartzelan edo soldadutzan. Ofiziorik ikasteko betarik ez zuen izan eta gero lanik topatu ezin.

  • Mari Jose Elizalde San Pedro ermita, gerran fronteko trintxera

    Mari Jose Elizalde Azkue (1958) Zumaia

    San Pedro ermita XVI. mendekoa da eta XIX. mendean konpondu zeneko idatzi bat dago horman. Gerra garaian, teilatua jausi egin zen eta paretak geratu ziren zutik. Ermita trintxera bezala erabili zen, frontea bertan zegoelako. Horman zuloak ikus daitezke. Noizean behin balak azaltzen dira baratzean eta baita bonbak ere. Ertzaintza joaten da bonbak leherraraztera.

  • Maria Antonia Goikoetxea Amaginarrebaren gerrako oroitzapenak

    Maria Antonia Goikoetxea Elustondo (1946) Zumaia

    Senarraren ama, hiru umerekin eta haurdun, Zumaiatik bidali egin zuten, beste emakume batzuekin batera. Durangon zeudela bonbardaketa tokatu zitzaien. Jauregi batean babestu ziren. Zumaiara bueltatu zirenean ez zeukaten ezer.