Borroka

  • Encarna Yarza Zendoia Zumaiatik baserrira buelta

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Zumaiatik bueltatu zenean, etxeko lanak egiten eta josten ikasten ibili zen. Nahiko libratu zen baserriko lanetatik. Gerra hasi zenean, anaiei soldadu joatea egokitu zitzaien. Orduan bai, baserriko lanak egin behar.

  • Encarna Yarza Zendoia Lehen tiro hotsak; nafarrak sartu ziren

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Aitonarekin nobenatik bueltan zetozela, metraila hotsa entzun zuten. Aitonak gurdi hotsak zirela esan zien. Handik gutxira nafarrak sartu ziren herrian, eta bi kanoi jarri zituzten Amasan.

  • Encarna Yarza Zendoia Anaiak gerrara eraman zituzten

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Nafarren beldur ziren, eta anaiak ezkutatu egin ziren, leizezulo batean. Ez zuten asko iraun. Gero gerrara deitu zituzten. Bigarrena errekete joan zen. Margaritak paketeak eramatera joaten zirela frontera, eta konbentzitu egin zuten.

  • Encarna Yarza Zendoia "El abuelo" hegazkina

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Erretoreak meza isila eman zuen. "El abuelo" hegazkina ikusi zuten etxerako bidean. Koltxoiak jarri zituzten leihoetan. Kanoikadak.

  • Encarna Yarza Zendoia Gerra urteak, tristeak

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Gerrako urteak tristeak izan ziren. Mutilak falta ziren, eta berririk ez zuten. Eskutitzak idazten zituzten; zentsura pasatzen zuten. Erdaraz idazten zuten, hala baitzeuden ohituta. Soldadu joandakoak bisitan etortzen ziren. Soldadu andaluzak Amasako etxeetan hartu zituzten. haiek ez zuten gerrako kontu asko esaten.

  • Encarna Yarza Zendoia Soldaduen ibilera penagarriak

    Encarna Yarza Zendoia (1915) Amasa-Villabona

    Gerra urteak gogorrak izan ziren. Senarra ere soldadu joan zen. 1937ko abuztuan senarrari bi tiro eman zizkioten, eta anaia biharamunean hil zuten. Senarra libratu egin zen. Anaiez gainera, lagun asko zituen soldadu, eta kezkatuta egoten zen. Fronteko kontuak gerora kontatu zituzten. Hotza eta garbitasun falta.

  • Pello Iribar Perurena Andoaingo frontea

    Pello Iribar Perurena (1924) Amasa-Villabona

    Gerra hasi eta Billabonara frontea iritsi zenean Pelloren etxe azpian egon zirela kontatzen du. Andoain aldera joan eta lehenengo tiro eta borrokak entzuten zituen etxetik. Soldaduekin bizi izandako anekdota bat kontatzen du. Fronterik gogorrenak Bizkaian izan zirela azaltzen du, bertan iraun baitzuen denbora gehien borrokak.

  • Maite Ezkurdia Bonbardaketa Donostian pasatu

    Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona

    Bost urte zituen gerra hasi zenean. Donostian pasatu zituzten hilabete batzuk, utzitako etxe batean. Bonbardaketa zenean, gordelekura korrika joaten zirela gogoratzen du. Gordelekua: beheko okindegiko sotoa.

  • Maite Ezkurdia Aita gerran

    Maite Ezkurdia Don (1931) Amasa-Villabona

    Maiteren aita gerrara joan zen. 28 urte inguru zituen aitak soldadu joan zenean.

  • David Barandiaran Estolda azpian bonbardaketatik salbu

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Gerratik Oriora eta Mundakara egin zuten ihes. Behin, mendian zela, hegazkinak etorri ziren Gernika bonbardatzera eta estolda azpian ezkutatu zen.

  • David Barandiaran Anaia zaharrena gudari

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Teruelen egon zen anai zaharrena. Hamar anai-arreba ziren orduan.

  • David Barandiaran Gernikako bonbardaketa, kasualitatea?

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Dena antolatuta zutela kontatzen du, gazte batzuk planoak egiten ibili zirela, bonbak nora bota erabakitzen.

  • David Barandiaran Aita nazionalista

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Gerra garaian, David umea zela, Ihes egin zuten Andoaindik. Oriora joan ziren lehendabizi, eta ondoren Mundakara. Mendian zirela, alemaniarren hegazkinak ikusi eta ezkutatu egin behar izan ziren.

  • David Barandiaran Anaia zaharra gudari

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Teruelen barrena ibili zen bere anaia, "batallon de trabajadores" barnean.

  • Cipriano Askasibar Elgetako bonbardaketak eta erasoak

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Ziprianok Elgetan ikusi zuen lehen bonbardaketa urriaren azkenengo egunetan izan zen, orduantxe Elgetako Asentsion egon zen frontea eta. Behin, txori-habiak topatzen zeudela, francotarrak eurak ametrailatzen ahalegindu ziren. Mairuak ere baziren bertan, Francoren alde borrokatzen.

  • Cipriano Askasibar Babeslekua ur-jauziaren azpian

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Eibar egunero bonbardatzen zuten eta egunero hiltzen zen jende ezaguna. Euren etxean, Olarreagan, ur-jauzia dagoen lekuan eraiki zuten babeslekua.

  • Cipriano Askasibar Munizioa, eskuko bonbak eta obusak inguruan

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Gerra sasoian, mutikoek munizioa batzen zuten basoan eta igandeetan su ematen zioten bide bazterrean. Sasoi hartan jende mordoa hil zen eskuko bonbak zirela eta; bidean topatu, hartu eta eskuetan lehertzen zitzaizkien. Obusak ere askotan aurkitzen zituzten, euren baserri inguruan esaterako.

  • Cipriano Askasibar Munizioa trintxeretara gauez eramaten

    Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927) Zaldibar

    Milizianoek baserritarrei kentzen zizkieten jana eta ganaduak. Eurei, esaterako, asto bat kendu zieten. Euren osaba gauetan munizioa trintxeretara eramaten ibiltzen zen idiekin. Behin, etxera heltzen zegoela, idia hil zioten tiroa botata.

  • Balendin Lasuen gerrako lehenengo egunak eta Ukituko leizea.

    Balendin Lasuen Solozabal (1924) Zaldibar

  • Balendin Lasuen Eibartarrak Zaldibarren errefuxiatuta

    Balendin Lasuen Solozabal (1924) Zaldibar