Borroka
-
Emakume batez abusatu zuen soldadua fusilatu
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño
Gerra Zibilean, abadegaia zenez, armekin barik "kamillero" bezala eroan zuten frontera. Burgosen zuten kuartela eta bertara eraman zituzten. Baina handik hiru egunetara frontera eraman zuten. Dimatik Otxandiora zegoen abiazio-zelaira etorri ziren. Francok Afrikatik ekarritako mairuak ere bazeuden bertan. Horietako batek emakume batez abusatu omen zuen eta bere kideek fusilatu zuten.
-
Burdinazko gerrikoa apurtu zutenekoa
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño
Gerra Zibilean, abadegaia zenez, armekin barik "kamillero" bezala eroan zuten frontera. Dima eta Otxandio artean egon eta gero Orduña aldera joan zen. Alemaniarren abioiak ziren onenak, baina kanoiak italiarrenak ziren onenak erasotzeko. Handik Bizkaia hartzeko frontera pasatu ziren. Goikoetxeak, burdinazko gerrikoa egin zutenetako batek, pasatutako planoak erabili zuten Francoren aldekoek. Bittor ere haiekin ibili zen, betiere derrigortuta, ez zuen eta beste aukerarik izan. Bera Bilboko "libertadore" bat dela aipatzen du ironiaz. Bertokoek zuten abioi bakarra "El abuelo" izenekoa zen, indar gutxikoa. Burdinazko gerrikoa barik, lastozko gerrikoa zela dio.
-
Frontean gauza gogor asko ikusitakoa
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño
Gerra Zibilean "kamillero" bezala ibili zen. Francoren aldekoek eroan zuten derrigortuta. Bilbo hartu zutenean, Santo Domingotik gora hildako asko ikus zitezkeen. Santander eta Oviedotik Galiziaraino joan ziren. Riañon denbora askoan egon zen. Gauza gogor asko bizi eta ezagutu zituen.
-
Teruel, Lleida eta Cuencako fronteetan
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño
Gerra Zibilean "kamillero" bezala ibili zen. Francoren aldekoek eroan zuten derrigortuta. Bizkaitik Galiziaraino joan ostean, Nafarroan egon ziren hilabetez Teruel, Lleida eta Cuencara joan aurretik. Horietan bizi izandakoak kontatzen ditu, Terueleko kanposantuan Abadiñoko seme bat hil zenekoa, adibidez. Cuencan jakin zuten gerra bukatu zela eta zuzenean etorri ziren etxera.
-
Otxandioko bonbardaketatik ihesi
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño
Gerra hasi zenean Bittor Otxandion zegoen, ez seminarioan. Otxandioko bonbardaketako lekukoa da, Andikonako plazan bonbak bota zituztenekoa. Oletako basoetatik lortu zuen etxera onik bueltatzea.
-
Mola Franco baino gogorragoa zen
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (1915) Abadiño
1936an, gerra hasieran, bonbardatu zuten Otxandio. Neguan barealdia izan eta gero 1937an berriro hasi ziren gogor erasotzen. Bittorren anaia ere orduan hil zuten, traizio bat tarteko. Errekete nafarrak oso gogorrak ziren. Mola Franco baino gogorragoa zen, hasieran Franco ez baitzen izan gerraren buru izateko hautagaia. Mola abioi istripu batean hil zen.
-
Martxoaren 31ko bonbardaketa Lebariotik
Emilio Iturriagagoitia Etxeita () Nieves Iturriagagoitia Etxeita () Abadiño
-
Otxandioko bonbardaketaz
Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño
-
Julian anaia nazionalekin soldadu derrigorrean
Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño
-
Martxoaren 31ko bonbardaketa eta ametrailamenduak
Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño
-
Sukarrieta batailoian
Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño
-
Galdakaon preso hartzetik Palentziarainokoa
Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño
-
Lau anaiak gerran
Santiago Mendizabal Bengoa (1916) Abadiño
-
Martxoaren 31n Gregorio Durangoko ospitalean
Gregorio Urionaguena Arriaga (1917) Abadiño
-
Gregorio gerrara
Gregorio Urionaguena Arriaga (1917) Abadiño
-
Tiro-soinua Larraitz aldean
Ana Artola Etxeberria (1923) Abaltzisketa
Gerra garaian, Larraitz aldera kanoiekin egin zuten tiro eta zulo handi bat egin zuten. Soinu ikaragarriak entzuten zituzten bi edo hiru egunetan. Beste behin, soldaduak pasa zirela eta, beldurrez egon ziren. Zein soldadu ziren ahaztu du, militarrak ziren. San Fermin inguruan gertatu zen hori. Tiroak zirela ere, lanean jarraitu zuten, nahiz eta beldurrez egon.
-
Gerra hasiera
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Nafarrak, falangea eta erreketeak aipatzen ditu. Gerra hasi zen egunean, lagun batekin basoan zebilen harria ateratzen, eta kanoi baten tiroaren soinua entzun zuten. Gaintzatik Abaltzisketara bota zuten kanoikadak Amezketan egin zuen eztanda. Kanoiaren bigarren tiroak soroan zuloa egin zuen; eta, hura entzundakoan, behiak bildu eta etxera bueltatu ziren. Soldaduak Larraitzen egon ziren egun batzuetan, eta gero etxeetara joan ziren mutilen bila. Soldaduak pertsona garbiak zirela uste du.
-
Gerra garaian Tolosan
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerra hasieran, Abaltzisketan bertan geratu zen eta abuztuan, Ama Birjinaren egunean, Tolosara joan zen. Tolosan, ardoa, neska gazteak eta festan bezala ibili zirela dio. Izaskun mendian abioiak tirokatzen saiatzen ziren, Tolosako aitona zahar batek fusila nola erabiltzen zen erakutsi ondoren. Errekete egon zen azarora arte. Orduan soldadu izateko instrukzioa egin zuen Lizarran. Gauean, batak besteari galdetzen zioten etxekoen egoeraz jakiteko. Bere ustez, tartean zeuden nagusiak ziren dena dominatzen zutenak.
-
Gerrako batailak
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Lizarran, soldadu garaian, ardoa egiteko sasoian, kuartelean erdi mozkortuta zeudela, Inuzente egunean, denak altxarazi zituztela kontatzen du, kontrakoek Gasteiz hartu behar zutelako. Gasteiztik gertu, Legution ("Billerle"), zalditeriako kuartelean, moroekin eta nazionalistekin tiroketa izan zen. Bere aldekoak moroekin komunikatuta zeudela dio.
-
Gerrako basakeriak I
Santio Garmendia Garmendia (1914) Abaltzisketa
Gerra garaian Arabako Legution tiroketaren erdian egon ziren. Batzuk lapurretan ibiltzen zirela dio, Legutioko biltegietan. Mairuek euskaldun bati hanka moztu ziotela kontatzen du. Legution kanoia hiri erdian tiroka ibiltzen zuten; eta sarjentu nazionalistak, aitaren egin ondoren, moroak etorri bitartean eutsi omen zuen.