Borroka
-
Plazaolaren tailerrean metrailadorea
Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain
Mari Kruzen etxe ondoan tailer zahar bat omen zen, eta gerra garaian, hantxe jarri omen zuten nazionalek metrailadore bat, Buruntza mendian zeuden 'gorrien' aurka tiro egiteko.
-
Bonbardaketak Andoainen
Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain
Andoainen izandako Bonbardaketa batean Eguzkitza baserriko morroia hil zutela gogoan du Mari Kruzek. Gau hartan bertan lur eman zioten Mari Kruzen aitak-eta morroiaren gorputzari.
-
Tunelak babesleku
Mari Cruz Sagarzazu Iturriza (1928) Andoain
Tren txikiaren tuneletan babesten ziren sarritan bonbardaketengandik. Bertaratzeko astirik izan ezean, etxean bertan babesten ziren.
-
Gerrak bete-betean harrapatu jaio zenean
Juan Bautista Aizpurua Ormaetxea (1936) Andoain
Gerra hasi eta 4 egunera jaio zen Juan Bautista. Bataiatu zuten egunean, mitin baten aurretik pasa ziren elizara bidean. Joakin Bermejok bataiatu zuen Juan Bautista, gerratik ihesi joan aurretik. Gauetan, bonbatatik babesteko, ezkutatu egiten ziren eta han haur jaioberria edukitzea arriskutsua zen, negarrarekin salatu egin baitzezakeen non zeuden gainerakoak.
-
Fronteak hamabost egun Borda Berri inguruan
Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain
Hamabost egun inguru egin zituen fronteak Borda berri inguruan. Juanek kontatzen du bala batek ia jo zituela, egun horietako batean, eta euren lehengusu Ximonek ere eskapada ederra egin zuela.
-
Bonbardaketak Sorabillan
Juan Aizpurua Otegi (1924) Andoain
Sorabilla auzoak dezente nozitu zituen gerraren ondorioak. Eguzkitza baserriko morroia bonbardaketa baten ondorioz erail zuten.
-
Mundakan zirela, Gernikako bonbardaketa ikusi zuten
Juan Bautista Barandiaran Iturriotz (1928) Andoain
Oriotik Mundakara alde egin behar izan zuten, eta lehenengo Zarautzen pasa behar izan zuten gaua. Mundakan ondo zaindu zituzten. Mundakan zirela ikusi zuten nola bonbardatzen zuten Gernika.
-
San Estebandik eta kanpandorretik tiroak
Felix Zabala Zalakain (1928) Andoain
Gerra denborako oroitzapenak. San Estebandik eta kanpandorretik tiroak botatzen zituzten. Familia guztia ukuiluan gordeta egon zeneko oroitzapenak ditu. Auzoko gizon bat idiekin gauzak garraiatzera behartu zuten soldadu "gorriek". Bueltan, Galardi baserrian egon zen gordeta gizona Felixen familiarekin. Hiru egun Galardin pasata, arto tartean ixilka joan zen etxera. Idiak Galardin gelditu ziren hainbat egunez.
-
Osaba bat gerran hil
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Migelen bost osaba gerran ibili ziren. Haietan gazteena, errepublikano-abertzaleekin boluntario joan zen eta Anboto aldean hil zuten. Beste bi osaba Donostia defenditzen ibili ziren. Eta beste bi osaba, berriz, etxean geratu ziren baino frankistek eraman zituzten gero.
-
Soldaduek etxea miatu
Migel Ansa Goenaga (1937) Andoain
Gerra hasierako kontuak. Frontea Buruntzan egon zeneko azalpenak. Bonbardeo edo tiroak sumatzen zituztenean, etxeko sagardotegian gordetzen ziren. Soldadu batek etxea miatu zuenekoa kontatzen du. Idiekin bi bandoetako soldaduentzako materiala garraiatzen ibili zen Migelen osaba bat.
-
Gerran Buruntzatik kalera jaitsi beharra
Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain
Buruntzako frontean Gipuzkoa osoko gizonak aritu ziren borrokan. Gerra garaian, Buruntzako baserria utzi eta kalera jaitsi ziren behiak hartuta.
-
Gerraren bilakaera Espainian
Txomin Aranburu Artano (1922) Andoain
Beldurra zegoen gerra garaian. Anaia frontera eraman zuten, eta gutunak idazten zituen handik. Gerraren bilakaera nola izan zen azaltzen ditu.
-
Gurdi azpian bonbetatik babesteko
Martin Aranburu Artano (1926) Andoain
Gerran, behin, hegazkin batek hiru bonba bota zituen; beraiek gurdiaren azpian "babestu" ziren. Beraien baserrian, bi kanoikada sartu ziren.
-
Ukuiluan babestu baino, hobe kanpoan etzan
Martin Aranburu Artano (1926) Andoain
Gerrako erasoetatik babesteko, ukuiluan ezkutatzen ziren, nahiz eta hobe izango zen kanpoan etzanda jarri.
-
Gerrako oroitzapen batzuk
Primitibo Arregi Arizaga (1932) Andoain
Gerrako oroitzapenak aipatzen ditu: San Roketik tropak sartu zirenean, etxetik alde egin zuten, Buruntzan bizi baitziren. Anaia gerran hil zen, eta etxetik nola joan zen gogoan du. Tiroak eta soldaduen joan-etorriak gogoratzen ditu, baina umeegia zen hura zer zen ulertzeko.
-
Gerran Urnietara egin zuten alde
Migel Irazusta Larrea (1930) Andoain
Gerra garaian, Migelen familiak Andoaindik alde egin zuen Urnietara, amaren anaia baten etxera. Hegazkinen bonbetatik nola babesten ziren kontatzen du.
-
Gerrako desorekak eta sorpresak
Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain
Nazionalek Santa Barbaran kanoia jarri zuten. Alderdi militarretik begiratuta, gorriak ahulak ziren, indar guztia nazionalek zeukaten. Hasieran, gerrak 15 egun iraungo zituela esan zuten; eta 3 urte iraun zituen.
-
Abionetari eraso egitearren, baserriko horman zuloak
Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain
Gerra garaian, nazionalak egon ziren Andoaingo futbol-zelaian. Nazionalek, gorrien abionetari tiro egin nahian, Ferminen familiaren etxera bota zituzten tiro ugari. Fermin eta anaia etxe parean ari ziren jolasten, baina ez zitzaien ezer gertatu.
-
Gerrako borrokak eta abioneta gorri-gorria
Fermin Belamendia Arrillaga (1929) Andoain
Gerran ikusitako borrokak gogoan ditu; bera mutil koskorra izanda, ez zen konturatzen horren larritasunaz. Gerrako bandoen armen artean, desoreka handia zegoen. Gorrien abioneta gorri-gorria zen. Abionetari buruzko anekdotak kontatzen ditu.
-
Soldaduei esnea ematen
Maria Kristina Zinkunegi Irazusta (1936) Andoain
Maria Kristina jaio eta berehala hasi zen gerra. Ilunabarrean, soldaduak errenkan jartzen omen ziren baserri gainaldean eta esnea partitzen zien amak. Soldaduak Belabitatik Buruntzaldera sartu ziren.