Borroka

  • Antonio Guridi Zegamatik gerraren nondik norakoak ikusten

    Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama

    Gerra ezagutu zuen. Zegaman tiro-saioak egon ziren. Falangistak etortzen ziren, haien janzkera deskribatzen du. Falangistek baserritik ebakuatu egin zituzten, ganadu eta guzti. Bizkaia aldean gerra gogorra izan zen; beraiek menditik ikusten zuten, eta beldurgarria izaten zen. Lasarteko hipodromoan abiazio-zelaia zegoen. Zegaman trintxerak bazeuden eta nolakoak ziren azaltzen du.

  • Antonio Guridi Errepublikako giroa eta gerra hasiera

    Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama

    Eskolara zihoanean, errepublika etorri zen. Garai hartan, debekatu egin zieten apaizei eskolara doktrina ematera joatea. Eskuinekoak armatu egin ziren eta Nafarroan altxamendua izan zen. Borrokak non izan ziren azaltzen du.

  • Antonio Guridi Gerran jende asko hil, baina bera soldadu joatetik libratu

    Antonio Guridi Aierbe (1921) Zegama

    Zegamako mutil gazte ugari hil ziren gerran, eta inguruetan beste hainbat fusilatu zituzten. Antonioren aurreko kinta eraman zuten gerrara, baina bera libratu egin zen, Bartzelona eta Madril Francoren esku geratu baitziren.

  • 1286 Gerra denboran, gosea

    Javier Aristi Aizpurua (1930) Zestoa

    Madril hartu zutenean, banderak nola jarri zituzten azaltzen du. Gosea pasa zuten gerraostean, nahiz eta baserritarrek errazagoa zuten jatekoa lortzea.

  • 1310 Durangon bonbardaketak etxea suntsitu zienekoa

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Durangon bizi ziren etxe ondoan eliza zegoen. Haren kontra bonbardaketan hasi eta bertan zegoen jendea hil zen; Matilderen etxea (hutsik zegoena) bota zuten. Senitartekoak elbarri eta zaurituta geratu ziren. Matilde eta bi anaia amarekin geratu ziren, baina bonbardaketa hasi zenean, ihesari eman eta beste anaiengandik galdu ziren.

  • 1310 Kaletik ihesi, mendian ezkutatuta

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Bonbardaketatik ihesean, mendi batera joan ziren eta handik aireplanoak ikusten zituzten; Durango dena apurtu zen. Eguerdirako, etxera jaitsi ziren eta anaia batekin egin zuten topo; beste anaia hildakoak jasotzera bidali zuten soldaduek. Arratsalderako, atzera mendira itzuli ziren eta lurrean egon behar izan zuten ezkutatuta. Ilundu zenean, etxera bueltatu ziren. Hasieran ez zuten anaiaren berririk, baina gero aurkitu zuten.

  • 1360 Gerra (IV): armak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Bonbarik ez zuen ikusi. Gerrak gutxi iraun zuen Zestoan. Plazatik etxera eskopeta ekarri zuen. 15-16 urte zituen.

  • Antonio Kortajarena Kortajarena Tiroak Zizurkileko mendietan

    Antonio Kortajarena Kortajarena (1928) Zizurkil

    Behin, gerra garaian soldaduekin zebiltzala, mendira igo ziren eta tiro-hotsa entzun zuten. Gorriak ondoko mendian omen zebiltzan. Antoniok alkandora zuria zeraman eta ondoan zeukan soldadua zauritu zuten. Asto gainean hartu eta plazara eraman zuten.

  • Joxe Salegi Gerran, soldaduak beraien aurka tiroka

    Joxe Salegi Egaña (1926) Zumarraga

    Gerra ezagutu zuen Joxek. Olatzen zeudela igaro zen frontea handik. Soldaduak tiroka hasi ziren beraien aurka; baina, zorionez, ez zioten inori eman. Babesteko, harriak eta koltxoiak erabili zituzten. Noizean behin, hegazkinetatik egiten zieten eraso.

  • Francisco Igartua Bonbak egiten gerra denboran

    Francisco Igartua Urkiola (1921) Zumarraga

    Aparicio fabrikan ibili zen gerra denboran bonbak egiten. Abiazioko bonbak. Alemanek eramaten omen zituzten Salamancara. Zumarragakoa zen nagusia, Aparicio. Beste bi sozio zituen. Legazpin ere bazen lantegi bat gauza bera egiten zuena.

  • Justina Jauregi Irimon tiroka eta laguna jaiotzen

    Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga

    Bost urte zituen gerra heldu zenean. Gogoan du Irimoko (aurrez aurre duten mendia) tiroteoa, bere lagun baten jaiotzarekin batera gertatu zelako.

  • Justina Jauregi Behiak marruka hegazkinen hotsarekin

    Justina Jauregi Lizarralde (1932) Zumarraga

    Gogoan du hegazkin pila pasatu zela batera eta behiak marruka hasi eta etxera etorri zirela. Auzo ingurutik ez zen soldadurik pasatu.

  • Migel Sasieta Irastorza Gerrako bonbak Zumarragan

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Gerra garaian, Zumarragan hegazkinek bonbak bota zituztenekoa gogoan du. Bonba batzuen helburua RENFEko zentrala zen.

  • Migel Sasieta Irastorza Soldadu italiarrak Zumarragan

    Migel Sasieta Irastorza (1922) Zumarraga

    Gerra garaian, soldadu italiarrak egon ziren Zumarragan. Haiei buruzko oroitzapenak gogoan ditu.

  • Maite San Miguel Zumarragako tiroketa

    Maite San Miguel Arrizabalaga (1930) Zumarraga

    Zumarragan tiroak egon ziren egunean, familiako kideak etxe ugaritan harrapatu zituen. Beloki mendian hildakoak egon omen ziren. Gau bat baino ez zuen iraun. Tropak sartu ostean, gauzak ez ziren askorik aldatu Zumarragan. Ez zen txikizio handirik egon eta bizimodua ere ez zitzaion asko aldatu. Eskolak erdaraz hasi ziren eta ikasi egin behar izan zuten.

  • 931 Bonbatatik babesteko Sesteroaneko sotora

    Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia

    Sesteroaneko dendaren azpian, soto bat zegoen; eta, sirena jotzen zutenean, denak hara joaten ziren, bonbatatik babesteko. Moilan bota zituzten bonba batzuk. Karabineroen etxola tiroz beteta egon zen. Hala ere, ez zen hainbesterako izan.

  • Erramun Manterola 'Canarias' ontziarekin topo egin zutenekoa

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Martxoaren 4an, Galdames Baionatik irten zen. Bat-batean, Canarias gerrako itsasontzia jarri zitzaien parean. Beste itsasontzi aleman bat zuen atzean, armaz kargatuta, Pasaian utzi eta Bilbon ofentsiba emateko. Baina Bilbao Bou ontziko komandanteak Bermeora eramatea lortu zuen. Beraiek Bilbora joan ziren.

  • Erramun Manterola Zer itsasontzitan ibili zen lanean

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Bera Gipuzkoa Bouen zebilen lanean Canarias ontziak eraso egin zienean. Anaiaren itsasontzira ez zuen joan nahi izan, hiltzekotan, ez denak batera hiltzeko. Gipuzkoako sei lagun hil zizkioten gudan. Gerora, "Destructor Zizkarren" ibili zen, eta hura hondoratu zutenean, Bartzelonara joan, eta aske utzi zuten.

  • Erramun Manterola 'Canarias' ontziak eraso egin zien momentua

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    Canarias ontzia tiroka hasi zenean, momentu txarra izan zen. Erasoak nola izan ziren azaltzen du, eta zer lagun hil ziren kontatzen du. Nabarra itsasontzia ez zuen ikusi inguruan zegoenik. Salbatu zirela ikusi zutenean, Bilbora joan ziren.

  • Erramun Manterola "Gipuzkoa" salbatu eta "Nabarra" hondoratu zenekoa

    Erramun Manterola Galdona (1915) Zumaia

    "Galdames" ez zuen ikusi gudan. Arratsaldean izan zen guda. "Nabarran" hondora bota zutenean, 20 salbatu ziren.