Gerrako administrazioa

  • Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria Guadalajaran, gerra bukatu

    Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate

    Gerra denborako kontuak. Luis soldadu denboran eskribiente lanetan ibili zen batean eta bestean. Soldadu gisa Guadalajarara bidali zuten, baina bera iristerako bukatu omen zen gerra. Behin Guadalajaran, batetik bestera ibili ziren lurrak okupatzen. Luis bi aldiz egon zen soldadu: lehenengo, gerra zibilerako deitu zuten; eta bigarren aldian, II. Mundu Gerrarrako.

  • Jose Mari Garitaonandia Euskadiko txanponak eta zilarrezko ogerlekoak

    Jose Mari Garitaonandia Gisasola (1927) Juan Lasuen Solozabal (1927) Zaldibar

    Euskadiko txanponak erabili zituen Juanek bere ezkontzarako. Gero, balioa galdu zuten txanpon horiek. Gerra aurrean, zilarrezko ogerlekoak eduki zituzten.

  • Mari Erezuma Euzkadiko diruak balioa galdu

    Mari Erezuma Elorriaga (1921) Bermeo

    Udan Lameran egoten zen musika-banda eta neguan goiko plazan. Franco heldu zenean, dirua aldatu egin zen eta aurrekoa balio barik utzi zuten, Euskadiko dirua. Horrekin lotutako istorio bat kontatzen du.

  • Laurentzi Aretxabaleta Gorriek ez zuten inor hil Markinan

    Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930) Markina-Xemein

    Markina zazpi hilabetean egon zen gorrien esku. Gorriek komitea izendatu zuten, artean Laurentziren aita eta osaba, herria zaintzeko eta soldaduek kalterik ez eragiteko. Zazpi hilabete horietan ez zuten inor hil herrian. Gertaera hauek jasotzen dituzten dokumentuak aurkitu zituen Laurentzik udaletxean.

  • Anastasia Ormaetxea Euzkadiko dirua grabatzen

    Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo

    Gerra garaiko dirua, Euzkadiko dirua, grabatuz hartutako irudiak.

  • Anastasia Ormaetxea Euskadiko dirua balio barik

    Anastasia Ormaetxea Ormaetxea (1927) Bermeo

    Euskadiko dirua balio barik gelditu zen Francorekin. Anastasiak baditu etxean gordeta hainbat billete.

  • 77 Errepublika garaia; Gerra Zibila

    Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta

    Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak; Alfonso XIII. Niceto Alcalá Zamora Aretxabaletara etorri zeneko kontuak. Gerra, politika kontuak. Euskadiko gobernua. Gerra Zibila Aretxabaletan. Baserri inguruan frontea egon zenean, erreketeak izan zituzten inguruan.

  • Julian Alegria Euskadiko gobernua eta dirua

    Julian Alegria Uriarte (1924) Bermeo

    Gerratean Euskadiko gobernua sortu zen eta Jose Antonio Agirre izan zen lehendakaria. Euskadiko dirua ere sortu zen. Nolakoa zen azaltzen du. Gero, diru hark ez zuela baliorik eta aldatzera joateko esan zieten.

  • Isidro Mandiola Milizianoek ganaduak erosi

    Isidro Mandiola Solozabal (1924) Markina-Xemein

    Aitak idiekin joan behar izaten zuen Kalamuako frontera. Frontea pasatu zenean idi bikotea eta txahal bat kendu zizkieten. Diru zuria eman zieten trukean, baina hura ezin zuten inon erabili. Askok etxetik irten behar izan zuten. Itzuli zirenean behar itzela eduki zuten etxea garbitzen.

  • Isabel Etxanobe Euskadiko dirua balio barik

    Isabel Etxanobe Oteiza (1926) Mañaria

    Gerraostean apurka-apurka egin zuten aurrera. Diruarekin arazo larriak egon ziren, Euskadiko diruaren balioa indargabetu egin zuten-eta.

  • inaki-gallastegi Euzkadiko dirua: "diru zurixa"

    Iñaki Gallastegi Gorroño (1928) Elorrio

    Ba omen zeuden zilarrezko diruak gorde zituztenak. Euzkadiko diruari "diru zurixa" esaten omen zitzaion, ez zuelako balio. Gerra denboran, 700 pezeta pagatu zituen aitak behi batengatik.

  • begona-ponziano Euzkadiko diruak balio ez hileta ordaintzeko

    Begoña Ponziano Angel (1920) Bermeo

    Ama hil zitzaion gerra hasieran. Hileta ordaintzerakoan, esan zieten euren diruak, "Euzkadiko diruak", ez zuela balio.

  • Itziar Goiri Leonorren neba miñoia, heriotza-zigorrera kondenatua

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Leonorren neba bat Agirre lehendakariaren eskolta izan zen eta Iruñeako San Kristobalgo gotorlekuan izan zuten preso heriotza-zigorrera kondenatua. Orduan Itziarren amak lagundu zion Leonorren amari gutun bat idazten soldadutza polizia foral, miñoi, modura egin zuela idatziz.

  • Leonor Izagirre Neba presoaren umeak jagoten

    Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Leonor eta bere lehengusinak neskak zirelako joan ziren ebakuatuta gerra garaian. Miñoia zen bere nebak gomendatuta egin zuten alde, izan ere mairuen beldur ziren, hauek neskatila gazteak erasotzen zituztelakoan. Ortuellako miñoien kuartelean egon ziren eta han azaldu zitzaizkien gero bere ama eta izeko ere. Handik Carlton hotelera joan ziren, han egon baitzen bere neba, Eusko Jaurlaritza egoitzan. Bere nebak bi ume txiki eta emaztea ere zituen han eta ume bat beraiekin bueltatu zen etxera. Neba preso eraman zutenean Iruñeara, koinata ere Iruñeara joan zen neskame eta Leonorrek zaindu zituen bere bi ilobak.

  • Luzina Arriola Parisko bizimodua

    Luzina Arriola Zabalia (1925) Gernika-Lumo

    Elai-Alaiko kideekin Parisen egon ziren 3 urteak oso ondo, gustura, igaro zituzten. Bitartean, bertako ikastetxe batean ibili ziren. Hasieran, gogorra egin zitzaion, baina gerora oso ondo. Eusko Jaurlaritzak ordaindu zien bertako egonaldia; hala ere, beraiek ere ateratzen zuten dirua.

  • Maria Luisa Olaeta 10.000 ogerlekoko isuna diru zaharretan

    Maria Luisa Olaeta Berrojaetxebarria (1926) Gernika-Lumo

    Soltxaga jeneralak Arana Kondearen etxe batean zuen bulegoa, eta Maria Luisaren aita bertara eraman zuten atxilotuta. Sasoi hartako 10.000 ogerleko, 50.000 pezetako, isuna jarri zioten. Baina ez zuten diru berriarekin ordaindu behar, zaharrarekin baizik. Sasoi hartan diru-aldaketa egon zen.