Gerrako administrazioa

  • Mertxe Hidalgo Errefuxiatu Bordelen eta Bretainian

    Mertxe Hidalgo Rekondo (1928) Gernika-Lumo

    Gernikako bonbardaketa ostean, Santanderrera joan ziren. Handik, ontzi ingeles batean Bordelera (Frantzia) joan ziren. Bordeletik Bretainiaraino joan ziren. Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuten.

  • Kruzita eta Jesus Agirre lehendakariarekin Parisen

    Kruzita Etxabe Garro (1930) Gernika-Lumo

    Elai-Alaiko kideekin batera joan zen Parisera Kruzita. Bertan ikuskizunak egiten zituzten, eta bertako trokaderoan ere egon ziren. Eusko Jaurlaritzak finantzatuta egon ziren bertan. Agirre lehendakariak Euskal Herriko jaiegunak beraienean ospatzen zituen. Agirrek izan zuen lehen semeari abestu zioten.

  • Jesusa, Agustin eta Maribel Zazpi hilabete etxetik alde eginda

    Agustin Guenaga Zelaia (1931) Maribel Guenaga Zelaia (1941) Jesusa Urkidi Arejitabelaustegi (1935) Etxebarria

    Fronteak zazpi hilabete iraun zituen inguruetan (Kalamuan). 1936ko urrian hasi eta 1937ko apirilera arte. Jesusa eta familiakoak etxetik alde eginda egon ziren zazpi hilabetez, milizianoak egon zirelako euren baserrian. Ganadu batzuk eurekin eraman zituzten, baina beste batzuk milizianoek erosi zizkieten "diru zurixagaz", Euskadiko diruarekin. Itzuli zirenean etxea nola zegoen.

  • David Barandiaran Gernikako bonbardaketa, kasualitatea?

    David Barandiaran Iturriotz (1927) Amasa-Villabona

    Dena antolatuta zutela kontatzen du, gazte batzuk planoak egiten ibili zirela, bonbak nora bota erabakitzen.

  • 1218 Gerra sortu zenean, komitea Ormaiztegin

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Nafarrak Beasainen sartu ziren, Donostiarako bidean. Inguruko jendea ere gerturatu zen Ormaiztegira, eta komite bat sortu zen kanpotik zetozenak nola antolatu eta non gelditu erabakitzeko. Komite horretan osaba Juan Mari ibiltzen zen lanean.

  • Mattin Labayen Sansinenea Frantziako erbestealdia

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Donibanen zegoela, gabezia handiak gogoratzen ditu. Irratiz dei bat jaso zuten. Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaz hitz egiten du. Estatu Batuek Francori emandako babesa aipatzen du. Frantzian espainoltzat hartzen zituzten. Errepublikanoak ere bazeuden Frantzian.

  • Pilar Txopitea Kanpora alde egin beharra seme-alabak mantentzeko

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Ea, Natxitxu, eta inguruko jendeak kanpora alde egiteko joera zuen, ez zegoen dirurik seme-alaba denak mantentzeko. Gernikak ez zuen erraz bururik altxa. Diru asko bildu omen zuten Gernikara bideratzeko, baina gernikarrek ez zuten sosik ikusi.

  • Pilar Txopitea Bonbardaketa osteko gertaerak

    Pilar Txopitea Uribarri (1924) Gernika-Lumo

    Gernika bonbardatu zuenetariko bat etorri zen Gernikako plazara, itzultzaile batekin. Esan omen zuen beraiek ez zutela erre Gernika, eta dirua bildu zutela Alemanian Gernikara bidaltzeko. Ez zuten dirurik ikusi Gernikan, agian dena Madrilen geratuko zela dio.

  • Mertxe Bilbao Gerra garaiko diruak

    Mertxe Bilbao Bilbao (1929) Erandio

    Aldatu egin zen dirua. Amak erloju gainean gordetzen zuen, baina hura balio gabe geratu zen. Paperezko Euzkadiko dirua gogoratzen du. Milizianoak sartu ziren, italiarrak, eta haiei saldutako jakiekin hasi zen ama diru apur bat egiten. Zilarrezko ogerlekoak egon ziren, zentimoak, erreal bikoak, pezetak, motorraren irudia gainean zuten txanponak…

  • Elias Atutxa Txerria hiltzea; diru-aldaketak

    Elias Atutxa Orobiobasterra (1920) Amorebieta-Etxano

    Txerria hiltzea libre zegoen, baina hiltzeagatik zerga bat ordaindu behar izaten zen. Errepublikazaleek lehenengo, eta nazionalak gero, dirua aldatu egin zuten.

  • 1369 Gerra amaitu zenean, buelta

    Domeke Elexpuru Altube (1919) Aramaio

    Gerra garaian, ihes egin zutenean, Euzkadiko gobernuko jendea zen mugimendu haren arduraduna. Gerra amaitu zenean, aukera eman zuten bueltatu edo beste norabait joateko. Mugan ez zuten arazorik eduki. Irunen giro tristea zegoen, eta Arrasaten ez zieten aurpegira begiratzen.

  • Santos Irazustabarrena Ermina Gerraren lehenengo asteak

    Santos Irazustabarrena Ermina (1928) Alegia

    Udalean, gauzak ez ziren gehiegi aldatu Errepublika bukatu eta gerra hasi zenean. 'Bakaileo' deituriko bat jarri zen udaletxeko buru. Isilik egotea baino, ez zegoen beste erremediorik. Aita erreketez janztera behartu zuten eta isuna ordaindu behar izan zuen gorrietakoa izateagatik. Amak aita udaletxean defendatu zuen.

  • Lorentzo Laskurain Gabilondo Errepublikako eta gerra sasoiko dirua

    Lorenzo Laskurain Gabilondo (1931) Bergara

    Zein txanpon gorde zituen azaltzen du. Gerra denborako dirua: eskualde bakoitzena diferentea; kartoizko dirua. Errepublikako dirua.

  • Juan Arrieta Egunkariak eta Euskadiko dirua

    Juan Arrieta Martinez (1924) Markina-Xemein

    Gerra sasoian Euzkadi aldizkaria, El Hierro eta La Gaceta del Norte moduko aldizkariak irakurtzen zituzten. Hala ere, gero, Euzkadi aldizkaria debekatu egin zuen Francok. Juanek Euskadiko dirua ere ezagutu zuen sasoi hartan.

  • Juanita Zelaia Diru-aldaketa: Euzkadiko dirua

    Juanita Zelaia Balenziaga (1918) Markina-Xemein

    "Euzkadiko dirua". Txanpon-aldaketa. Lehengo diruari balioa eman zioten gero. Dendetan zorra kartoian idatzita ematen zieten.

  • Mattin Labayen Sansinenea Agirre lehendakariaren ihesa eta filosofia

    Mattin Labayen Sansinenea (1931) Tolosa

    Joxe Antonio Agirre Alemaniara mozorrotuta joan zen eta handik Amerikara iritsi zen. Bai Agirrek eta bai besteek barkatzen jakin zuten.

  • Pedro Juan Akarregi Santoñatik Lekeitiora bueltan; Euzkadiko dirua

    Pedro Juan Akarregi Aboitiz (1921) Lekeitio

    Bera aitarekin egon zen Bilbon gerra sasoian, etxeko gainerakoak Frantzian zeuden bitartean. Euzkadiko dirua zelakoa zen azaltzen du. Santoñan harrapatu zituzten eta baporeko ikatza kendu zieten.

  • Itziar Ajuria Garate Gerra denboran Guardia Zibilak beti atzetik

    Itziar Ajuria Garate (1924) Elgoibar

    Guardia Zibilak eta falangistak egunero atzetik izaten zituzten. Etxeko dendan zituzten gauza guztiak lapurtu zizkieten. Komandantzian emakume elgoibartar bat, Juanita, hartu zuten telefonista lanetarako. Jende asko salbatu omen zen hari esker.

  • Karmen Abarrategi Erana Behiarekin tratua eta gorrien dirua

    Karmen Abarrategi Eraña (1924) Soledad Abarrategi Eraña (1932) Arrasate

    Gerra denboran, sei-zortzi behi zituzten baserrian. Abantzea etorri baino lehen, behi bat eraman zuten Santa Agedako ospitalekoek. Bale batekin egin zuten tratua (dirua zutenean kobratzekotan). Gorrien dirua gordeta dute oraindik etxean.

  • Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria Soldadu denboran, eskribiente

    Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate

    Soldadu denboran, nondik nora ibili zen azaltzen du. Gasteizen zegoela, Burgostik deitu zioten "Subinspección General de la Sexta Región"en eskribiente aritzeko. Traje zahar batekin bidali zuten Burgosera, eta, handik, berriz ere Gasteizera bidali zuten "Burgosera traje dezenteaz joateko" agiduarekin. Logroñon egon zen denboran, lan ordezkaritzan aritu zen lanean; jatorduak, kuartelean egiten zituen.