Tindatutako izara batetik jaunartze-soinekoa atera

Tindatutako izara batetik jaunartze-soinekoa atera Jaunartzea egiteko soinekoa eginda zeukan gerra etorri zenean. Ubidera ihes egin behar izan zuten ezer hartzeko asti barik. Hurrengo egunean, neba mendiz joan eta bere soinekoa eta beste hainbat gauza ekarri zituen. Berak ez zuen soineko hura jantzi gura jaunartzea egin arte, baina amak behartu zuen janztera besterik ez zegoelako. Astegunean erabiltzearen poderioz, jaunartzeko soinekoa hondatu zuenez, izara bat "azul cielo"z tindatu eta haregaz egin zioten soineko berria jaunartze-eguna heldu zenean.

Hizlaria(k): Benita Goikuria Egiluz (1930)
Herria: Zeanuri (Bizkaia)

Jaunartzea egiteko soinekoa eginda zeukan gerra etorri zenean. Ubidera ihes egin behar izan zuten ezer hartzeko asti barik. Hurrengo egunean, neba mendiz joan eta bere soinekoa eta beste hainbat gauza ekarri zituen. Berak ez zuen soineko hura jantzi gura jaunartzea egin arte, baina amak behartu zuen janztera besterik ez zegoelako. Astegunean erabiltzearen poderioz, jaunartzeko soinekoa hondatu zuenez, izara bat "azul cielo"z tindatu eta haregaz egin zioten soineko berria jaunartze-eguna heldu zenean.

Informazio gehiago: Tindatutako izara batetik jaunartze-soinekoa atera

Gerraren eragina