Gerraren eragina
-
Kartzela, nagusiak eta lapurretak
Juana Gereñu Azarola (1923) Segura
Zurbano zen etxeko nagusia, eta harengana joaten ziren errenta ordaintzera. Hura karlista zenez, kartzelatik libratu zen Juanaren familia. Gerran, lapurreta handiak egon ziren.
-
Soldaduak herrian, eta herritarrak mezan
Juana Gereñu Azarola (1923) Segura
Gerra garaian, militarrak etorri ziren Segurara. Soldadu asko ibili ziren herrian, bertakoak balira bezalaxe. Lehen, meza goizeko 06:30ean izaten zen, eta baserrietatik ere ordu horretarako etortzen zen jendea. Baserritik herrira joateko, bide txarrak zeuden.
-
Mairuak etxean
Pantxi Sangroniz Mentxaka (1913) Sondika
Gerran abioietatik estalduten (ezkutatzen) egon ostean, etxera bueltatu eta ez zegoen inor, mairu batzuk baino ez zituzten topatu. Oilarra eman zieten mairuei.
-
Errekete eta falangistak
Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze
Jende askok egin zuen ihes gerra denboran herritik. Soldaduei jaten eta edaten ematen zieten eta pasadizo bat kontatzen du. Errekete eta falangisten arteko ezberdintasunak aipatzen dituzte.
-
Gerra aurretik euskaraz; gero, debeku bihurtu zen
Juan Arizaga Larreategi (1927) Jose Luis Unamuno Gorrotxategi (1928) Soraluze
Gerra aurreko eta ondorengo eskolako politika ezberdina izan zen: maristekin ikasi arren, gerra aurretik eta gerra ondoren zer ezberdintasun izan ziren aipatzen dute. Gerra aurretik euskaraz egin arren, gero debekatu egin zieten eta zigorra jasotzen zuten euskaraz eginez gero.
-
Guillermina maistrarekin
Benita Gallastegi Galartza (1923) Soraluze
Eskolara Plazentziara joan zen. Gerra etorri zenean, alde egin zuen hark ere, eta ez zuten gehiago ikusi. Guillermina Altolagirre maistra nazionalista. Erdaraz erakusten zuen, errepublika garaian, baina maistrak euskaraz ikasi zuen Plazentzian bertan. Telefonoz hitz egitea lortu zuen, gerraostean.
-
Mutikoak gerrara behartuta eraman zituzten
Manuel Galarraga Aldai (1924) Soraluze
1941eko soldadu kintari La Quinta del Biberón deitu zioten, 17 urteko mutilak gerrara eraman zituztelako. Hori izan zen Soraluzetik joan zen lehenengo kinta, ordura artekoak lantegietan militarizatuta egon baitziren. 1940ko kintako gazte batzuk ere eraman ei zituzten.
-
Gerra pasatu eta berriro eskolara
Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze
Gerra hasi zenean bukatu zen eskola. Aita kartzelaratu eta gero desterratu egin zuten. Fronteak Soraluzetik alde zuenean, Errege Etxean berriro eskola jarri zuten martxan. Erreketeen kuartela izan zen gerran, eta eskola guztia zorriz beteta utzi zuten. Ikasleak etxera bidali zituzten, harik eta eskolok garbitu arte. 14 urtera arte ibili zen eskolan.
-
Kontabilitateko ikasketak
Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze
Eskola bukatu eta gero itzuli zen aita desterrutik. Aitak kontabilitatea ikastera bidali zuen herriko eliza ondoan zegoen akademia batera. Han ikasi eta gero, Arantxak lanean hasi nahi zuen.
-
Soraluzeko eskola eta maistra
Arantxa Lasa Maiztegi (1925) Soraluze
Lau urterekin, eskolaurrean hasi zen; eta, seirekin, erdiko eskolara pasa zen. Zortzitik hamarrera eskola handian ikasi zuen. Azken honetako “Señorita Guillermina” maistra gudariarekin Bilbora joan zen. Hortik Frantziara bidali zuten, ume-talde baten ardurarekin. Soraluzera itzuli eta lana kendu ziotela jakin zuen.
-
Gerran dantza-taldeko arropak lurperatu
Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta
Dantza-taldeko arropak Abelinak egiten zizkien. Gerra garaian, arropa guztiak kaxa batean sartu eta lurperatu egin zituen inork ez harrapatzeko. Gauza asko gorde zituzten horrela eta gero alferrik galdu ziren.
-
Gerrako arriskuaz jabetzen ez zenekoa
Bernabe Bergara Aginaga (1929) Tolosa
Fabriketako sirenen bidez jakin zuten gerra hasi zela. Orduan ez zuen beldurrik pasa, ez baitzen arriskuaz jabetzen: ihesean zebiltzan gizon batzuei gosaria eman zien zenbait egunetan, nahiz eta pareko menditik tiroka ari ziren; azkenean, gizon haiek harrapatu eta fusilatu egin zituzten.
-
Mutrikuko Kondeak Nafarroara ihesi gerra denboran
Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa
Gerra sortu berrian, ardiekin mendian zebilela, galdutako bi gizon aurkitu zituen, bat zaurituta. Bedaiora zuzendu zituen. Zauritua astoan hartuta pasatu omen zuten Nafarroara. Mutrikuko Kondeak omen ziren, errepublikaren lurraldetik Francok hartutakoetara ihesi zihoazenak.
-
Ondarretako kartzelara esnea eramaten
Martin Balerdi Gorostegi (1924) Tolosa
Bedaioko hainbat gizon eraman zituzten Ondarretako espetxera gerra garaian. Martin morroi egon zen Benta Berriko baserri batean eta kartzelara joan ohi zen esnea eramatera.
-
Soldaduekin erdaraz hizketan
Maria Jauregi Zabala (1921) Tolosa
Urkizun egon ziren soldaduekin hainbatetan hitz egiten zuten; ahizpa zaharrenak bakarrik zekien erdaraz, eta hari esker moldatzen ziren. Soldadu haiek Nafarroakoak ziren.
-
Soldaduak etxean lotan
Santos Ezeiza Otamendi (1928) Tolosa
Gerra hasieran, nafarrak etorri ziren eta batzuek Santosen familiaren etxean egin zuten lo lasto gainean; etxekoak beldur ziren etxeak ez ote zuen su hartuko. Soldaduek baserritik presaka egin zuten alde eta bertan utzi zituzten arma pila bat eta aurreko egunean ostutako oilaskoak. Hori ikusita, Santosen familiak inguruko etxeetan banatu zituzten oilaskoak.
-
Arreba gorteiatu zuen soldadua
Santos Ezeiza Otamendi (1928) Tolosa
Soldaduak hiru aste inguru egon ziren Urkizun, Tolosa hartu aurretik. Soldaduetako batek Santosen arreba bat gorteiatu zuen, baina arrebak ezetz esan zion, moja sartu nahi baitzuen.
-
Zer da gerra, ama?
Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa
Gerra hasterako, Zumarragatik Urkizura itzuli zen. Zumarragako eskolako mojak beldur omen ziren eliza erreko ote zieten. 12 urteko gaztetxo batek gerra zer den ez jakitea eta hari zaion beldurrari buruz hitz egiten du. Tropak Urkizun ibili zirela gogoratzen du. Anaiak gerran ibili ziren soldadu.
-
Tropak Urkizura sartu
Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa
Gerrako kontuak aipatzen ditu. Lehenengo, "gorrien" tropak sartu ziren Urkizun, eta gero, nazionalak. Tiroketak, intendentziak... aipatzen ditu. Olamuño mendian hiru gorpu lurperatu zirela dio, baita auzoko beste baserri batean ere.
-
Hegazkinak zaintzeko etxola
Maria Jesus Albisu Toledo (1923) Tolosa
Soldaduei buruz hitz egiten du: txapel gorriak (erreketeak), karlistak, falangistak... Tropa bakoitzak zer bereizgarri zituen aipatzen du. Urkizun, etxola bat egin zuten soldaduek hegazkinak zaintzeko.