Gerraren eragina

  • Pilar Askorbebeitia Aurreneko bonbardaketa

    Pilar Askorbebeitia Urigoitia (1932) Miren Gallastegi Ajuriagerra (1932) Otxandio

    Pilarren aitita etxean geratu zen ganaduekin, eta txekor batzuk saldu zizkien nazionalei. Mirenen aititari, ordea, inguruko komun guztiak garbiarazi zizkioten. Aurreneko bonbardaketan, herrian zeuden Pilar eta Miren. Herritar batzuk iturrira edo errekara ur bila joanda harrapatu zituen bonbardaketa hark.

  • Patxi Sein Harrobiko kamioia kargatzen

    Patxi Sein Legorburu (1921) Pasaia

    Gerra denboran, harrobia egin zuten Gaztelutxon. Mitiliarrak jarri ziren bertan lanean. Patxik kamioiak kargatzen laguntzen zuen lehenagotik. Harrobiko lanari buruzko azalpenak. Bolbora kartutxoekin harria nola ateratzen zuten kontatzen du.

  • Emilio Olasagasti Portuan, txapel-fabrikan baino lan-baldintza hobeak

    Emilio Olasagasti Lizaso (1920) Pasaia

    Txapel-fabrikan zebilela, konturatu zen portuan lan eginda gehiago irabazten zela. Hara joan zen lanera; baina, orduan, gerrara eraman zuten.

  • Manuel Gereno Gerra hasi zeneko oroitzapenak

    Manuel Gereño Urretabizkaia (1929) Pasaia

    Gerrako oroitzapenak. Jendea arroketara joaten zen, babesleku bila. Ez zuten inor etxean hartu. Soldaduak izan zituzten inguruan, eta kafesnea ematen zieten.

  • Maria Jesus-Ramoni Trabajadoreak, "miseria batean"

    Maria Jesus Legorburu Etxebeste (1923) Ramoni Legorburu Etxebeste (1933) Pasaia

    Gerra garaiko oroitzapenak: tiroketak, soldaduak baserri inguruetan... Ihesean zebiltzan Lezoko bi mutil Arrokaundietan ezkutatu zirela kontatzen dute. Trabajadoreak Hondarribiko bidea egiten ikusten zituzten, "miseria batean". Baserritarrek behiak zelaira ateratzen zituztenean, trabajadoreak behien errapeetara joaten omen ziren esnea hartzera. Preso zeuden soldadu horiek Jaizkibelgo txabola batzuetan erretiratzen ziren.

  • Joxe Sagarzazu Gerran batetik bestera

    Joxe Sagarzazu Etxebeste (1933) Pasaia

    Gerra Zibila hasi zenean, Hondarribitik Iparraldera joan ziren ihesi. Handik Kataluniara joan ziren; eta, gerra bukatu artean, han egon ziren: senide guztiak sakabanatuta egon ziren hainbat familiatan; gerra bukatu eta zenbait urte pasa ostean, Joxek lortu zuen berriro harremanetan jartzea bera hartu zuen familiarekin. Gerra garaian, soldaduekin ibiltzen zen Joxe. Behin soldaduek ilea moztu ziotenekoa gogoan du.

  • Elena Etxebeste Milizianoak etxean

    Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia

    Gerrako milizianoen janzkera, hizkera... gogoan ditu. Milizianoak ez ziren denbora asko egon Elenaren familiaren etxean, baina orduko anekdotak kontatzen ditu.

  • Elena Etxebeste Soldaduen errukia

    Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia

    Soldadu batzuek behiak eraman nahi izan zizkieten, baina azkenean ez zituzten eraman, familiak haien behar handia zeukalako.

  • Manoli Calafell Sirena jo, jendea gordetzeko

    Manoli Calafel Trecet (1931) Pasaia

    Gerra garaiko oroitzapenak. Erreketeak. Abiazioa somatzen zutenean, beheko sotoan ezkutatzen ziren. Sirena jotzen zuten jendea gorde zedin. Jendea mendi azpiko zuloetatik Hondarribiko partera pasatzen zen.

  • Florentino Legorburu Gosea, gerra denboran

    Florentino Legorburu Etxebeste (1930) Pasaia

    Gerraren eraginari buruz hitz egiten du. Eskuzko errota txiki batekin txikitzen zuten artoa. Esne nahikoa zuten baserrian. "Gosea ezagutu dugu, baina ez kalekoek bizitako modukoa".

  • Florentino Legorburu Soldaduak, lapurretan

    Florentino Legorburu Etxebeste (1930) Pasaia

    Arrokaundietan bizi zirela, soldaduek (trabajadoreek) arbia eta esnea harrapatzen zien. Florentinoren aitak lapurretan harrapatu, baserrira eraman eta behar zutena eskatzeko esan zien, ez lapurretan aritzeko. Donibanen ibiltzen ziren soldaduei buruzko kontuak.

  • Reme Gaztelumendi Izeba, Francoren aldeko espioia

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Amaren izeba karlista amorratua zen, espioi-lanetan ibilitakoa. Ondarroara tropak sartu zirenean, izebak gosaria ematen zien Francoren soldaduei.

  • Reme Gaztelumendi Bandera espainola ikusitakoan, jainkoari eskerrak ematen

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Izeba espioi-lanetan ibiltzen zen Francoren tropen alde. Izeba haren etxean, jende asko hartu zuten. Ondarroan, bandera espainola mendian jarri zutenean, jainkoari eskerrak eman zizkion belaunikatuta. Etxeko giroa nolakoa zen azaltzen du.

  • xebe sistiaga Gerrako itsasontziak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Gerrako barku, minaketari, destruktore, itsaspeko eta ur-hegazkinak ditu hizpide. Gerra denboran, nazionalek Galerna itsasontzia kanoiarekin ibili zuten. Virgen de Chamorro eta Franco ur-hegazkinak nola pasatzen ziren gogoratzen du. Itsasontzietatik jaurtitako kanoikadak...

  • Rosa Sistiaga Amonak eskuz egindako koltxak besteen etxeetan

    Rosa Sistiaga Iparragirre (1950) Pasaia

    Beraien amonak kontatzen zuen, gauetan gizonezkoak oheratzen zirenean, lurra garbitu ondoren, kakorratzarekin koltxak egiten zituela; eta gerra garaian, herritik ihes egin eta itzuli zenean, balkoi askotan bere koltxak zintzilik ikusten zituela.

  • Matilde Gereñu Elorza Gerran, etxetik irteteko beldurra

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Soldaduek menditik oihu egiten zieten nora zihoazen galdetzeko. Tiroketak izaten ziren orduan. Orduan, ganaduarentzako jana gauez ekartzen zuten; egunez etxean egoten ziren. Hildakorik ez zen egon inguruan; Mutiloan bai, ordea.

  • Matilde Gereñu Elorza Etxetik irtenez gero, soldaduei kontuak eman behar

    Matilde Gereñu Elorza (1925) Segura

    Soldaduak mendian egon ziren, trintxeratan; baina beraiek ez zituzten ikusten, entzun bakarrik. Garai hartan, etxetik ez ziren irteten. Aita, lanera joan behar zuenean, ilundutakoan irteten zen etxetik. Behin ikusi egin zuten, eta soldaduek hitz egin egin zioten.

  • Luzia Imaz Mugika Gerra garaian, ostatua soldaduz beteta

    Luzia Imaz Mujika (1913) Segura

    Aitak autobusekin egiten zuen lan; etxean ostatua zeukaten. Gerra garaian, ostatua beteta egon zen, soldaduak hara etorri baitziren. Soldadu haien janzkera gogoan du.

  • Luzia Imaz Mugika Borrokatik babesten eta zaurituak garraiatzen

    Luzia Imaz Mujika (1913) Segura

    Gerra garaia gogoan du Luziak. Beraien ostatuan gelditu ziren soldaduak; eta, bolada batean, kuartela izan zen beraien ostatua. Menditik botatzen zituzten tiroak beraien ostaturaino iristen ziren. Tiroetatik nola babesten ziren eta hildakoak nola garraiatzen zituzten azaltzen du. Seguran 22 mutil hil zituzten.

  • Juana Gereñu Azarola Etxeko nagusiaren joera politikoaren mende

    Juana Gereñu Azarola (1923) Segura

    Herrian hainbat lagun atxilotu zituzten gerra garaian. Koinatua libratu egin zen kartzelatik, bere etxeari esker. Izan ere, etxeko nagusiaren joera politikoaren mende egoten ziren bertan bizi ziren bizilagunak.