Borroka
-
Gerrako tiroen oroitzapenak
Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia
Gerra hasi zeneko oroitzapenak ondo gogoan ditu: tiroka ari ziren soldaduak, eta beraien etxera Lezoko amona bat etorri zen babes bila.
-
Ama babesteko grina
Elena Etxebeste Martiarena (1931) Pasaia
Gerra garaian, beraien etxea ez zen leku ona, tiroak gertu baitziren. Nola babesten ziren azaltzen du. Beti izaten zuen beldurra amari zerbait gertatuko zitzaiona, eta beti esaten zion ondo zaintzeko eta gordetzeko.
-
Gerrako oroitzapenak
Florentino Legorburu Etxebeste (1930) Pasaia
Gerra hasi zenean, Florentinok sei urte zituen. Itsasontzietatik botatzen zitzuten tiroetako balak baserri aurreko iratze-metetan sartzen ziren. Donibanetik jende askok ihes egin zuen mendi aldera, Bilbora... Arrokaundietan kaleko jendea hartu zuten. Herrerako fusilamenduetako tiro-hotsak entzuten zituzten. Trabajadoreak gogoratzen ditu Jaizkibelgo bidea egiten.
-
Gerran Pasai Donibanen; ihesa; hildakoak
Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia
Gerra nola hasi zen. Mezatik bueltan esan zien amak. Mutil batek esan zuen falangista zela, bakarra zen. Mutil asko hil zen, gudari joanda. Irailean sartu zirenean, hutsik zegoen herria. Zeintzuk geratu ziren. Bi anaia elkarren kontra ibili ziren gerran. Bere familia ez zen inora joan. Anaia eraman egin zuten. Borrokan hildako herritarrak.
-
Milizianoak; herritarrak guardiak egiten
Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia
Milizianoak. Bertako jendea guardiak egiten ibili zen. CNTko bi neska ibili ziren eskopetak biltzen. Udaletxera entregatu zituzten beste batzuek. Erresistentziarik ez zen izan. Jaizkibelen, nazionalek astebete pasatu zuten Guadalupetik Donibanera joaten.
-
Bonbak; atxiloketak
Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia
Zelaira bonba bota zuten, baina ez zen lehertu. Nazionalistak elizak zaintzen ibili ziren. Campsa ere bai. Kaputxinotako tunela lehertu nahi zuten, baina ez zen ezer gertatu. Herritar bati heriotza-zigorra jarri zioten, baina gero barkatu egin zioten (salatzaileak berak eskatuta). Ez zuten inor fusilatu.
-
Ia hiru urte eta erdi soldadutzan
Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia
Ia hiru urte eta erdi egin zituen soldadutzan. Nondik nora ibili zen kontatzen du. Beran, metrailadore-habiak egiten ibili zen: habia horiek nolakoa ziren azaltzen du. Gerra denboran, eraikuntza zibila erabat geldirik egon zen; porlan eta burni guztiak militarrentzako izaten ziren.
-
Bonbardaketak eta ezkutalekuak
Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia
Gernika bonbardatu zutenean, Luisa Mundakan zegoen, eta ahizpa Gernikan. Bizirik agertu zen, menditik barrena. Ezkutalekuak: ohe azpia, zubiak... Anttonik-eta ez zuten goserik pasatu; Luisak bai. Luisaren familiakoak bueltan ez zituzten Pysben lanean hartu.
-
Milizioanoak eskopeta bila etxera; Milagros miliziana
Luisa Otero Atorrasagasti (1920) Anttoni Segurola Egia (1919) Claudia Sein Legorburu (1919) Pasaia
Gerra hasi zenean, eskopeta biltzen hasi ziren. Milizianoen artean emakume bat ere bazegoen, Milagros.
-
Gerra hasi zenean, Mutrikura
Beatriz Agirregomezkorta Zelaiaran (1926) Pasaia
Gerra hasi zenean 10 urte zituen. Getariara joan ziren itsasoz. Gero berriro joan ziren, baina Mutrikura. Izeba baten etxera. Nazionalen balek leihoan jotzen zuten.
-
Gerra hasi zenean, 15 urte
Pili Jaio Saez (1921) Pasaia
Eskolatik txangoak egiten zituzten. 15 urte zituen gerra hasi zenean. Anaia gerrara joan zen 17 urterekin. Batzuk hil ere egin ziren frontean. Anaia hildakoak biltzen egon zen.
-
Aita gerraren eta errepresioaren ondorioz hil zen
Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia
Aita kartzelan egon eta gero hil zen; bi bala zituen gorputzean atera gabe. Miseria handia pasatu zutela dio; ez beraiek bakarrik, ia denek. Aitak frontean bi bala jaso zituen; Bilbon harrapatu zuten eta kartzelara eraman. Aske utzi zutenerako oso gaizki zegoen. Amak ez du gerrari buruz ezer hitz egin nahi izaten. Aita errepublikanoa zen, osaba EAJkoa eta beste osaba ANVkoa.
-
Borrokatik babesten eta zaurituak garraiatzen
Luzia Imaz Mujika (1913) Segura
Gerra garaia gogoan du Luziak. Beraien ostatuan gelditu ziren soldaduak; eta, bolada batean, kuartela izan zen beraien ostatua. Menditik botatzen zituzten tiroak beraien ostaturaino iristen ziren. Tiroetatik nola babesten ziren eta hildakoak nola garraiatzen zituzten azaltzen du. Seguran 22 mutil hil zituzten.
-
Bonbardaketak eta tiroak Seguran
Juana Gereñu Azarola (1923) Segura
Gerra garaian bonbardaketak izan ziren Seguran. Jende askok baserritik alde egin behar izan zuen; baina beraiek ez ziren inora joan. Leihoetan, koltxoiak jartzen ziren tiroetatik babesteko. Sukaldean egoten ziren, tiro-hotsak entzuten zituzten bitartean. Orduko oroitzapenak kontatzen ditu.
-
Gerra Seguran, herritik kanpo eta Teruelen
Laureano Telleria Ordozgoiti (1935) Segura
Gerrako kontuak aipatzen ditu. Kanpandorretik aritzen ziren tiroka. Jendeak leihoetan koltxoiak jartzen zituen tiroetatik babesteko. Laureanoren osaba Teruelen egon zen; oso gogorra izan zen fronte hori. Segurako jende asko eraman zuten gerrara. Seguran ez zuten gerran inor fusilatu, baina asko bidali zituzten herritik kanpora.
-
Frontea etxetik gertu
Joxe Ugalde Ormazabal (1923) Segura
Gerra hasi zenean, Joxek 13 urte zeuzkan. Frontea pare-parean zeukaten; bala-hotsak entzuten zituzten; nola-hala babesten ziren.
-
Anaiak gerran izandako zorte ona
Joxe Ugalde Ormazabal (1923) Segura
Joxeren anaia zaharrenak hiru urte eman zituen gerran borrokan. Hainbat lekutan ibili behar izan zuen. Behin balak irrist egin zion eskuan; zorte ona izan zuen.
-
Metrailatutako abioia etxe aurrean jausi zen
Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Sopela
Gerra garaian, 1937. urteko udaberrian, beraien etxe ingurutik zebilen abioia metrailatzen hasi ziren Alemaniako bi abioi "kaza". Etxeak ere dardar egiten zuen ikaragarrizkoa baitzen zarata. Aurreko abioi hori etxe aurrean jausi zen eta pilotua zaurituta baina onik atera zen. Karraderan (korrika) joan ziren hari laguntzera. Liburu batean dago abioi horren hegazkina eta pasarte honetan irudi hori ikusi daiteke beraien ondoan daudela. TVEn dokumental batean ere ikusi dute bertan bizitakoa. Gerora, abioiaren zatiekin aritzen ziren olgetan. Pilotuak laguntzera hurbiltzerakoan ea zeinen aldekoak ziren galdetu zien.
-
Gallartan ere abioien erasoak
Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela
Gerra Zibilean Gallartara joan ziren ebakuatuta. Han zeudela, abioiak metrailatzen hasi ziren lehenago etxean bizi izan zuten moduan eta nazionalak sartzen hasi ziren.
-
'La Quinta del Biberón'
Ana Mari Markaida Barrenetxea (1932) Bene Markaida Barrenetxea (1935) Bitoria Markaida Barrenetxea (1939) Sopela
Gerra Zibilean La Quinta del Biberón izenez ezagunak izan ziren bertara eroan zituzten belaunaldi gazteenetako mutikoak. Beraien amak erakutsitako kanta bat abesten dute, "somos los niños de la quinta cuarenta que reclamamos el biberón" dio abestiak. Beraien hiru lehengusu horien artean hartuko zituztelakoan, beraiekin eroan zituzten ebakuazioan.