Gaiak

Gerrako pasadizo ugari genituen jasota, eta hainbat ataletan banatu ditugu. Euskal Herrian gerrak ez zuen hilabete asko iraun, baina bizimodua goitik behera aldatu zen. Aldi luze baterako, gainera. Gerraren ondorioak asko izan ziren. Milaka lagunek euren etxeak eta lanak utzi behar izan zituzten; batzuek ihesi joan ziren, beste batzuek borroka lerroetara...

Geratu zirenetako batzuk zigortu egin zituzten, baita hil ere. Bonbardaketetan, erasoetan eta borroketan makina bat lagunek galdu zuen bizitza. Gizonen faltan, emakume dezente lantegietan hasi ziren lanean. Erbestera joan ziren askok ezin izan zuten denboralean etxera itzuli. Beste asko kartzelatu egin zituzten. Eta gerra ostea ere ez zen gozoa izan. Errazionamendua jarri zuten, eta gose garaia izan zen. Horretaz gainera, gerra galdu zutenek errepresioa jasan zuten hamarkada askoan.

Atalez atal, gerra zer izan zen ezagutzeko aukera duzue. Lehen pertsonan kontatutako testigantzen bitartez.