Ondasunen galera

  • mARIBI aRREGI Denda, gerra aurretik I; bankua

    Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati

    Meza-liburuak, arrosarioak, lumak... saltzen zituzten. Perfumeak egiten zituzten. Gerra aurretik, aitajauna eta amandrea seme zaharrenarekin zeuden dendan, Joxerekin. Gozogintza ikasten ari zen beste seme bat; Bartzelonan almendra-negozioa jarri zuen. Roxita izebaren denda. Banco Bizkaia ere beraiena zen, baita Vascongadas aseguruak ere. Gerra garaian kendu egin zieten dena. Bankuko itsulapikoak eta giltza.

  • mARIBI aRREGI Gerra garaiko sakeoak; familiaren historia

    Maribi Arregi Zufiria (1943) Oñati

    Gerra garaian bi aldiz hustu zuten denda, sakeatu. Emakume bati esker, gauza batzuk berreskuratu zituzten. Aitita kartzelan zegoen, osabak Langileen Batailoian... Aita Gijonen zegoen gerra hasi zenean; Santoñan harrapatu zuten gero. 1941etik aurrera, dendan egon ziren gurasoak. 1966an ezkondu zen, eta dendan jarraitu zuen. Beste denda bat jarri zuen, osagarri bezala: ehun-denda.

  • Jerardo Elortza Errepublika garaian antzerkiak Bergarako Batzokian

    Jerardo Elortza Egaña (1944) Oñati

    Errepublika garaian Batzokietan eta Karlisten Zirkuluetan antzerkiak egiten ziren, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Bergarako Batzokian ere bazegoen antzeztokia eta egiten ziren euskarazko antzerkiak. Gerraostean sortu zen Ernai taldeko batzuk gaztetan hor ibiliak ziren: Txomin Amasorrain, Juste Amenabar. Gogoan du 1950eko hamarkadan eskolatik joan zirenean ikusi zuela agertoki hura. Gerora jakin zuten Batzokia izana zela eta konfiskatuta egon zela. Nazionalisten edo errepublikanoen etxe eta lokalak konfiskatu egiten ziren.

  • J A Billar Errekisatutako josteko-makina berreskuta zuen amak

    Jose Antonio Villar Oiarzabal (1939) Oñati

    Gerra ondoren, errekisatutako josteko-makina berreskuratu zuen amak. Zirkulo karlistan zegoen.

  • Terese Lertxundi Erreketeak etxez etxe abertzaleen bila eta ondasunak errekisatzen

    Terese Lertxundi Kaltzakorta (1930) Ondarroa

    Behin bere aita kartzelara eramatekotan etorri ziren beraien etxera. Aita ohe azpian ezkutatu zen. Ohikoa zen etxeak erregistratzea eta bertako ondasunak errekisatzea. Emakumezko erreketeak aritzen ziren lan horretan. Abertzale asko kartzelaratu zituzten; horietako asko eta asko emakumezkoak, ama zirenak. Bilboko Larrinagako kartzelara joaten ziren.

  • 1218 Osabak Beasainera itzuli behar

    Kontxa Intxausti Peña (1919) Ormaiztegi

    Ormaiztegin gelditutako izebei idazten zieten Frantziatik. Haien bidez, familia guztiaren berri izaten zuten. Osaba Frantziatik Irunera etorri zen, agindu baitzuten beren ondasunak utzi zituzten jabeek komandantziara azaldu behar zutela. Han azaldu zenean, atxilotu egin zuten. Baina alkateari esker, aske utzi zuten.

  • Juan Padilla Soldaduek baserritarrei errekisatu

    Juan Padilla Arruabarrena (1924) Otxandio

    Gerrako soldaduak etxerik etxe joaten ziren jateko bila; eta, askotan, behia edo txerria ere kentzen zuten jan ahal izateko. Beraiei txerria errekisatu zieten. Aitak kapitainarekin egin zuen berba eta azkenean, txerria hil ostean, zati bat eman zieten beraiei.

  • Reme Gaztelumendi Gerratik itzultzean, etxera sartzeko baimena behar

    Reme Gaztelumendi Goikoetxea (1925) Pasaia

    Gerratik itzuli zirenean, baimena behar izan zuten sartzeko. Lagun karlista bati esker, azkenean, lortu zuten baimen hori; lortu bitartean, amonaren etxean egon ziren. Garai hartan, oraindik gerra ez zen bukatu, eta jende asko falta zen herrian, ihes eginda baitzeuden.

  • Gregorio Etxeberria Gerran, etxe hutsetan lapurretak

    Gregorio Etxeberria Esteberena (1924) Pasaia

    Herrian jende gutxi geratu zen gerra garaian. Geratu zirenetako batzuk aipatzen ditu. Osabak zaindu zuen etxea, beraiek kanpoan egon ziren bitartean; baina hainbat etxe hutsetan lapurretak egon ziren.

  • xebe sistiaga Herria hutsik eta sakeoak; erreketeak

    Xeberiano Sistiaga Legorburu (1921) Pasaia

    Herrian gutxi geratu ziren. Jendea itsasontziz joan zen Bilbo aldera. Mezara joan zirenean, kalea hutsik. Etxe asko hustu egin zituzten. Karabineroen kuartela sakeatu egin zuten. Erreketeek ogia ematen zieten esnearen truke.

  • Iñaki Goikoetxea Herreran eskolan; 14 urterekin lanera

    Iñaki Goikoetxea Sorondo (1933) Pasaia

    Herreran ibili zen eskolan, fraideetan. Txalupan joaten ziren. 14 urterekin aitarekin hasi zen lanean. Aitari motora errekisatu zioten gerra garaian, eta arraunean pasatzen zuten jendea beste aldera. Enbarkaderoaren egoera eskasa zen: jendea uretara erortzen zen.

  • Libe Garbizu Irazu Gurasoen etxea ukitu gabe; amonaren dendan dena lapurtuta

    Libe Garbizu Irazu (1936) Pasaia

    Bere aitaren lagun batek, udaltzainak, amari esan zion gerrarengatik joateko lasai, berak zainduko ziola etxea. Eta ukitu gabe topatu zuten itzuleran. Amonak taberna zeukan; dena ostu zioten. Bi emakume topatu zituzten zakuarekin jantzita, arroparik ez zeukatelako; amak jostunari oihal batzuk eman eta soineko bat egiteko aukera izan zuten.

  • Migel Alkaraz Etxeak hutsik eta dena konfiskatuta

    Migel Alkaraz Luzuriaga (1942) Pasaia

    Aberatsak eta emakumeak geratu ziren herrian gerra garaian. Fatxek etxeak hustu eta dena konfiskatu zuten, eta ondareak elkarrekin banatu. Batzuk etxerik gabe geratu ziren.

  • 322 Gerra garaian, pianoa sutarako

    Pastora Iraola Larrañaga (1916) Soraluze

    Okindegia zuten lekuan, dantzalekua jartzen zuten, pianoarentzat eszenario eta guzti. Gerra garaian, sua egiteko, pianoa puskatu behar izan zuen. Herritik alde egindakoek utzitako porruak batzen zituzten ezagun batek eta berak, jateko.

  • 320 Gerra garaian herritik ihesi

    Jaio Ezenarro Alberdi (1919) Iñaki Iñurrieta Goikoetxea (1918) Soraluze

    Gerra garaian, Bilbora egin zuten alde. Tren berezi bat jarri zen eta jende asko joan zen Soraluzetik. Itzultzean, askok etxea guztiz hondatuta aurkitu zuten. Eurak kanpoan zeudela beste batzuek euren gauzak hartzen zituzten, ez zutelako uste gehiago itzuliko zirenik.

  • 546 Baserria erre eta 18 urtez egon zen berreraiki gabe

    Jose Mari Larreategi Gallastegi (1923) Jesusa Maiztegi Gallastegi (1927) Soraluze

    Gerra denboran, baserria erre zuten. Aita burugogor jarri zen eta apurtu zutenek konpondu behar zutela baserria zioen, berak ez zuela konponduko. Atzealdean zuten txabola batean jarri ziren bizitzen eta 18 urtez egon zen baserria berriz eraiki gabe, Joxe Marik hormigoiarekin egin zuen arte.

  • 546 Argiñao baserria bi aldiz erreta

    Jose Mari Larreategi Gallastegi (1923) Jesusa Maiztegi Gallastegi (1927) Soraluze

    Arrate bailaran, Narru, Zestero eta Argiñao baserriak erre zituzten. Argiñao baserria gerra aurretik erre egin zen, eta Karakate azpiko gurutzetik nola ikusi zuten kontatzen du. Gerra garaian berriz erre zuten. Bi fronteren erdian zeuden.

  • Herrira itzultzean, etxeetan lapurretak eta irainak

    Lucia Etxabe Zubizarreta (1927) Soraluze

    Aita frontean eta kartzelan egon zen. Familia herrira bueltatu zenean, etxe askotan lapurretan egin zituztela konturatu ziren. Karlistak tente ibiltzen ziren. Berak ez zeukan gorrotorik.

  • Itziar Goiri Uhagonekoei dena errekisatu eta semea fusilatu

    Itziar Goiri Tribis-Arrospe (1938) Leonor Izagirre Iturbe (1921) Sukarrieta

    Gerra hasi zenean batzokia zarratu egin zuten. Han bizi zirenak, "Aguazillenekuek", ez ziren EAJ-PNVkoak. Uhagon jauregikoei gauza asko errekisatu zizkien. Leonor bertan lan egindakoa zen ezkondu aurretik eta jendeak hango alfonbra luzeak zatika moztu eta eraman zituela du gogoan. Uhagoneko seme bat, Josetxu, fusilatuta hil zuten Bilbon.

  • Migel Mari Iraola Euskalduna eta Arco-iris elkarteak

    Migel Mari Iraola Uranga (1921) Tolosa

    Gerra garaian, "Euskalduna" elkarteko kideek alde egin zuten Tolosatik. Gero, gerra pasatakoan, ez zieten utzi elkartea berriro irekitzen; eta, hutsa zegoenez, Arco-iris taldekoak jarri ziren bertan.