Errepublika garaian antzerkiak Bergarako Batzokian

Errepublika garaian antzerkiak Bergarako Batzokian Errepublika garaian Batzokietan eta Karlisten Zirkuluetan antzerkiak egiten ziren, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Bergarako Batzokian ere bazegoen antzeztokia eta egiten ziren euskarazko antzerkiak. Gerraostean sortu zen Ernai taldeko batzuk gaztetan hor ibiliak ziren: Txomin Amasorrain, Juste Amenabar. Gogoan du 1950eko hamarkadan eskolatik joan zirenean ikusi zuela agertoki hura. Gerora jakin zuten Batzokia izana zela eta konfiskatuta egon zela. Nazionalisten edo errepublikanoen etxe eta lokalak konfiskatu egiten ziren.

Hizlaria(k): Jerardo Elortza Egaña (1944)
Herria: Oñati (Gipuzkoa)

Errepublika garaian Batzokietan eta Karlisten Zirkuluetan antzerkiak egiten ziren, batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz. Bergarako Batzokian ere bazegoen antzeztokia eta egiten ziren euskarazko antzerkiak. Gerraostean sortu zen Ernai taldeko batzuk gaztetan hor ibiliak ziren: Txomin Amasorrain, Juste Amenabar. Gogoan du 1950eko hamarkadan eskolatik joan zirenean ikusi zuela agertoki hura. Gerora jakin zuten Batzokia izana zela eta konfiskatuta egon zela. Nazionalisten edo errepublikanoen etxe eta lokalak konfiskatu egiten ziren.

Informazio gehiago: Errepublika garaian antzerkiak Bergarako Batzokian

Ondasunen galera