1931-1936: II. Errepublika
-
Errepublika garaian Andoaindik bidali zituzten mojak
Gurutz Ganzarain Ansa (1927) Andoain
Gerra hasi aurretik, eskolan gutxi ibili zen Gurutz. Garai hartan, moja frantsesak zeuden Andoainen, eta errepublikan bidali egin zituzten Frantziara. Gerora, Gurutz Frantziara joan zen gurasoekin moja haiek bisitatzera. Ama mojekin ikasten ibilia zen.
-
Erlijioa errepublika garaian
Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Doktrina kontuak. Errepublika garaian eskolan ez zen doktrinarik ematen.
-
Hezkuntza errepublika garaian
Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Hezkuntza errepublika garaian. Erlijio arrasto guztiak kendu ziren eskoletatik. Niceto Alcalá Zamora Antzuolatik pasatu zen.
-
Doktrina kontuak
Kontxita Anduaga Lamariano (1923) Luis Anduaga Lamariano (1922) Cecilia Kortabarria Araiztegi (1928) Antzuola
Doktrina kontuak. Errepublika garaian eskolan ez zen doktrinarik ematen. Euskara eta erdaraz ikasi zuten doktrina.
-
Errepublika garaia, urriko iraultza
Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio
Errepublika garaiko kontuak. 1933ko urriko iraultzan, kale-jantzian eskolak ematera behartu zituzten mojak: ezin zuten eskolarik eman moja jantziarekin. Eskolatik santu eta gurutze danak kenarazi zizkien. Kanpotik bi maistra ekarri zituzten mojek.
-
Doktrina zaharra, euskaraz
Karmen Zurbano Egaña (1923) Aramaio
Errepublika garaian, doktrina euskaraz ikasten zuten: "doktrina zaharra" esaten zioten. Gero, gaztelaniaz ematen hasi ziren. Ez zuten zigorrik izaten euskaraz hitz egiteagatik.
-
Primo de Riveraren eta Errepublikako eskolak
Valentin Ibabe Zubizarreta (1918) Aramaio
Eskolan justu-justu kontu batzuk egiten irakatsi zioten. Primo de Riverak auzo-eskolak itxi zituen, eta Errepublikak berriro ireki zituen. Etxaguen, Untzilla eta Uribarri auzoetan eskola berriak eraiki zituzten Errepublikan.
-
"Ni gerrara boluntario inora ere ez!"
Domingo Iriarte Astola (1927) Aramaio
Errepublika garaian, Txominen anaia bat Katalunian egon zen soldadu. Gerra etorri aurreko egunetan, etxean zela, anaiaren kinto bat ihes egiten saiatu zen. "Ni gerrara boluntario inora ere ez! Deitzen digutenean, joan egin behar" esan omen zion anaiak kintoari. Txominen anaia miliziano egon zen; gero, "trabajadoretan".
-
Eskola kontuak Errepublika garaian
Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta
Baserri ingurua nolakoa zen; kale-baserria zen beraiena. Eskolara, herrira joaten zen. Doktrina ikastearen garrantzia. Errepublika garaian, doktrina eta elizako kontuak eskolatik kanpo utzi zituzten; orduko oroitzapenak.
-
Errepublikaren aldarrikapena
Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta
Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak. Etxean zer entzuten zuten...
-
Errepublika garaia; Gerra Zibila
Timoteo Zuazua Urrutia (1922) Aretxabaleta
Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak; Alfonso XIII. Niceto Alcalá Zamora Aretxabaletara etorri zeneko kontuak. Gerra, politika kontuak. Euskadiko gobernua. Gerra Zibila Aretxabaletan. Baserri inguruan frontea egon zenean, erreketeak izan zituzten inguruan.
-
Errepublika garaia; 1934ko iraultza
Juan Urreta Zubia (1924) Aretxabaleta
Errepublika garaian eskolan egon ziren aldaketak. Gurutzeak kendu ziren... 1934ko iraultza Aretxabaletan. Bando bat egin zen eta bertan zer esaten zen gutxi gorabehera. Arrasaten istiluak egon ziren. Militarrak Arrasate eta Eibarrera.
-
Errepublikan langileria hobeto
Eusebio Okina Bengoa (1929) Arrasate
Sindikatoek indar handia omen zuten errepublika garaian. Langileek ondo irabazten zuten, baina enpresariek ez zuten langile gehiago hartzerik nahi. Lana ba omen zegoen, baina jende gazte asko lanik gabe zegoen gerra hasi zenean.
-
Arrasaten Oreja hil zutenean
Joxe Bixente Etxabe Arregi (1922) Arrasate
Gerra aurrean "iraultza" egon omen zen Arrasaten, Oreja eta beste bat, Zerrajerako ugazabak, hil zituztenean. Egun horretan, bera esnearekin zihoala, esnea kendu eta etxera bidali zuten eskopetadun arrasatear gizon batzuk. 1934. urte inguruan izango zen, errepublika garaian.
-
1934ko matxinada eta tiroketak I
Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate
1934ko matxinada. Gizon bat tiroka hasi eta Luisen etxeko leiho ertze batean tiro batek jo zuela kontatzen du. Antza, etxeko teilatutik iraultzaileengandik ihesean zihoan gizon bati zuzenduta zeuden tiroak (Zerrajerako ingeniaria bera). Matxinada hartan, Marcelino Oreja eta Dagoberto Resusta enpresariak hil zituzten. Iluntze aldera iritsi siren Gasteiztik tropak Arrasatera, eta "reboltasoek" ihes egin zuten mendi aldera.
-
1934ko matxinada eta tiroketak II
Luis Lopez de Aretxaga Agirregabiria (1920) Arrasate
1934ko matxinadari buruzko azalpenak. Iraultzaileek preso hartu zituzten Marcelino Oreja, Dagoberto Resusta eta Rikardo Azkoaga 'Casa del Pueblo'n. Gasteizko armako tropak Arrasatera heldu zirenean, iraultzaileek hiru presoak askatu eta atzetik tirokatu zituztela kontatzen du Luisek. Azkoagak ihes egitea lortu zuen.
-
Errepublika etorri zenekoa
Juli Berezibar Arabaolaza (1916) Arrasate
Errepublika etorri zenean bandera jarri zutela gogoan du. Eta baita Centro Republicanoko gramolak nola jotzen zuen errepublikanoen himnoa egun osoan.
-
Ehunetik gora ikasle gela batean
Juan Leibar Guridi (1926) Arrasate
Garagartza auzoko eskolan ibili zen, Don Ciriaco Jauregi maisu ospetsuarekin. Sei urtetik 14 urtera bitarteko ehunetik gora neska-mutil zeuden maisu horrekin, gela batean. Juanito eskolan hasita zegoela, errepublikanoek gurutzeak eta doktrina irakastea kendu zituzten eskolatik.
-
Eskola erdaraz, doktrina euskaraz
Juan Leibar Guridi (1926) Arrasate
Nazionalak sartu zirenean berreskuratu zituzten errepublika garaian kendutako doktrina ikastea eta gurutzeak. Doktrina beti euskaraz ikasi zuen. Juanitok ez du abaderik ezagutu eskola barruan, ez Errepublikan ez eta Francoren denboran ere. Garai bietan eskolak erdaraz jaso zituen.
-
Errepublikanoen bandera beharginen autobusean
Karmen Abarrategi Eraña (1924) Arrasate
Karmenek gogoan du Aramaioko beharginen autobusa errepublikako bandera handi batekin ikusi izana. Jauregi esaten zioten autobus hari.