Politika eta Franco
-
Seminariotik kanpora, gutuna idazteagatik
Maite Ormazabal Izagirre (1937) Zumarraga
Anaia seminariotik bota zuten "grisen" jokabidearen aurkako eskutitz bat idazteagatik, bertan 13 urte pasa eta gero.
-
Abadiñon, antzeztea galarazi
Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga
Antzerkiko gorabeherak. Abadiñora (Bizkaia) antzeztera joan zirenekoa kontatzen du. Luistarrek antolatu zuten emanaldia hura. Antzerkia hasi baino ordubete lehenago guardia zibilek galarazi egin zien antzerki hura egitea.
-
Antzerkia: entsegatzeko zailtasunak
Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga
Antzerkiko gorabeherak. Pagoetan egiten zituzten entseguak. Behin, guardia zibilak joan omen ziren bertan talderik ba ote zen galdezka; atezainak ezetz esan eta joan egin omen ziren. Antzerki-taldeko kideek eraikinaren atzeko aldetik atera behar izan zutela kontatzen du. Euskaraz egitea debekatuta zegoen.
-
Ikastolaren sorrera
Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga
Antzerki-taldearen ondoren, idazketa talde bat sortu zen; euskaraz idatzi eta izengoitiekin sinatzen zuten. Juan Marik Irimo izengoitia erabiltzen zuen. Talde horren bueltan etorri zen ikastolaren sorrera.
-
Urretxuko Euskal Jaiak: Arrate eta Segura irratiei buruzko karroza
Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga
Urretxuko Euskal jaietan, karroza ateratzen zuten kuadrillakoek. Bengolako zerrategian egiten zuten karroza. Nolako karrozak izaten ziren kontatzen du. 15 lagun aritzen ziren lan horretan. Urte batean, Arrate eta Segura irratien itxiera zela eta, gai horri buruzko karroza egin zutela kontatzen du. 20 urte zituen orduan.
-
Urretxuko Euskal Jaiak: karrozen hasiera
Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga
Urretxuko Euskal Jaietan karrozak ateratzen hasi zireneko garaiari buruz hitz egiten du. Lehenengo karrozak Urretxua eta Txirimiri elkarteek atera zituzten. Hasiera batean, karrozak aldarrikapenen bat egiteko ateratzen omen ziren.
-
Arrate eta Segura irratien itxiera
Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga
Arrate eta Segura irratien itxierari buruz hitz egiten du. Garai bateko irrati emisioak nolakoak ziren kontatzen du: arrosarioa, eskelak... Gero, irrati horiek ireki egin zituztela aipatzen du.
-
Garai bateko egunkariak
Juan Mari Balentziaga Arrondo (1943) Zumarraga
Garai bateko egunkariei buruz hitz egiten du. Juan Mariren aitak 'La voz de España' erosten zuen, eta Basarriren kronika omen zuen gustukoen. Klandestinitatean ateratzen zituzten egunkariei buruz hitz egiten du.
-
Irene izena nola jarri zioten
Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia
Irene izenaren inguruko gorabeherak. Aita oso nazionalista zen. Berari Edurne izena jarri nahi izan zion, baina galarazita zegoen eta Irene jarri behar izan zion. Gerora laugarren alabari Edurne jarri zion izena.
-
Gerraostean Espainiako bandera edo falangistena jarri behar arropan
Irene Yeregi Salegi (1924) Zumaia
Gerraosteko giroa Zumaian. Arropan Espainiako bandera edo falangistena jarri behar izaten zen. Goiko plazara Cara al Sol abesten ikastera joan behar izaten ziren.
-
"Franco! Franco!", deiadarrak kalean
Adora Osa Arrizabalaga () Zumaia
Kalean `Cara al sol´ abestu behar izaten zuten eskua gora jasota. Gero "ahora veinte veces Franco" esaten zieten eta denek "Franco" deiadar egin behar.
-
60ko hamarkadako "leherketa" politikoa eta kulturala
Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia
60ko hamarkada politikoki gogorra izan zen; tartean, ETAren sorrera. Donostiako seminarioa frankismoarekin "kutsatuta" egon zen bere sorreran, baina handik hamar urtera dena hustu eta beste muturrera jo omen zuen, ia ETAren "habia" bihurtuz. Orduko idealak: marxismoa, klase-borroka, langileen eskubideen defentsa, Euskal Herria askatzea, sozialismoa eta iraultza. Aldaketa garaia zen: bertsolaritza indartu, euskara batua sortu, ikastolak... Elizan Vaticano kontzilioak ere beste askatasun bat ekarri zuen.
-
`Eusko Gaztedi´ren sorrera; apaiz gazteen mugimendua
Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia
Espainia mailako "Juventud Acción católica rural" taldean ibiltzen ziren, baina Espainiarekin haustea erabaki zuten eta orduan `Eusko Gaztedi´sortu zuten. Apaiz gazte askoren mugimendua izan zen. Hortik, parrokia utzi eta fabrikan lanean hastea etorri zen. Bera Torreaga fundizioan hasi zen lanean. Aldaketa handia izan zen. Giroak bultzatutako mugimenduak izan ziren. Bera `Eusko Gaztedi´ko lidertzat hartzen omen zuen askok, baina bat gehiago besterik ez zela dio.
-
Apaiz ugari atxilotuta; bera ozta-ozta libratu
Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936) Zumaia
`Eusko Gaztedi´taldean apaiz talde bat elkartzen ziren eta eztabaidak ere izaten zituzten. Poliziak atzetik izan zituen Joanitok, baina ez zuen atxilotu. Gero jakin zuen obispoak ez zuela eman baimenik bera atxilotzeko. Jacinto Argaya obispoa. Elizaren indarra. Bilboko obispoak atxilotutako apaizen alde egin zuen eta Francok estatutik bidali egin nahi izan zuen.
-
Ikurrinaren legeztatzea
Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia
Omenaldietan ere dantza egiten zuten baina gehienbat ikurrina legeztatu ondoren ugaritu ziren. Bigarren alabaz haurdun zegoen Mari Pilar eta aitarekin Azpeitira joan zen, San Sebastianetan udaletxean ikurrina nola altxatzen zuten ikustera. Aitak negar asko egin zuen. 1977ko urtarrilean izan zen.
-
"Herri zapaldu batean hazi ginen"
Mari Pilar Manterola Salegi (1949) Zumaia
Frankismo garaia gogorra izan zen, baina hortik etorri zen gero euskal kulturaren berpizkundea. "Herri zapaldu batean" hazi zirela dio. Gaur egun euskarari dagokionez ez dagoela hainbeste kontzientzia uste du. Orain ez da ikusten borroka egiteko beharra, garai hartan bezala.
-
Pío Barojaren eta Zumaiaren arteko harremana
Jexux Eizagirre Portillo (1948) Zumaia
Orduko guraso elkarteak akademia bat sortu zuen eta irakasleak herrikoak ziren. Baina irakasgai bat frankismoak ezarritakoa zen, “Formación del espíritu nacional” eta falangista batek ematen zuen. Erabiltzen zuten testua “Ángelus” zen, Pío Barojarena. Hasiera oraindik gogoan du. Jexuxen iritziz, zumaiarrei gertatutako naufragio batean oinarritu zen Baroja. Honi buruz daukan teoria azaltzen du.
-
Herri Gaztedi
Jexux Eizagirre Portillo (1948) Zumaia
Joanito Dorronsorok sortu zuen Herri Gaztedi gazte mugimendua Zumaian. Astero bilerak egiten zituzten. Gipuzkoa mailan Urretxun biltzen ziren. Langile borrokaren aldeko ekintzaileak ziren. Marxismoa eta kristautasuna uztartzen saiatzen ziren. Zumaiako gazteria gehiena Herri Gaztedik mugitzen zuen. Burgosko Prozesuaren kontrako borrokan Herri Gaztedik protagonismo handia izan zuen. Orduan Jexux ez zegoen Zumaian, Ferrolen soldaduska egiten baizik. Gainbeheraren arrazoiak azaltzen ditu: elizak ez zuen onartzen Herri Gaztedik hartu zuen norabidea.
-
Ikurrina debekatuta
Mertxe Irureta Mujika (1947) Joxeba Zubiaurre Gurrutxaga (1943) Zumaia
Mendiak eman diena: askatasuna, bakea, abertzaletasuna... Urbiako egunean ikurrina ikusi zutenean sentitutako emozioa, debekatuta zegoen garaian. Zumaian ere parrokian agertu zen ikurrina eta argazki hori salgai egon zen 'Foto Mertxe'-n.