Errepresioa

  • 354 Alcalá de Henaresera lanera eraman zituzteneko kontuak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Madrilera eraman zituzteneko kontuak. Alcalá de Henaresen gazteentzat kartzela zegoen eta tailerrak. Nahastuta, penalean sartu ziren eta presoak balira bezala tratatu zituzten.

  • 354 Alcalá de Henareseko lanak: karabelak egitea

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Bera tapizgile lanetan jarri zuten. Zer lan egiten zituzten Alcalan. Gerora, karabelak egiten jarri zituzten. Lehenbiziko egin zuten karabela Francorentzako oparia izan zen.

  • 354 Alcalá de Henareseko burua hil zeneko kontuak

    Juan Ezenarro Barrenetxea (1911) Zarautz

    Gerratik itzultzean, Zarautz aldatuta ikusi zuen. Alcala de Henaresen jesuita bat zuten buru, ingeniaria. Burua hil zenean, hainbat euskaldun eraman zituzten autobusez hiletetara Madrilera.

  • 364 Herritik irteteko baimen-eskatzea

    Francisco Javier Aranburu Aranguren (1921) Zarautz

    Gerra-ostea. Batailoietan harrapatutako semeak kontzentrazio zelaietara eramaten zituzten lanera. Haiek ikustera joan nahi izanez gero komandantziara joan behar zen baimena eskatzera. Herritik ateratzeko ere baimena eskatu behar izaten zuten.

  • Felixa Eizagirre Gerrak tristura ekarri zuen

    Felisa Eizagirre Ibarguren (1914) Zarautz

    Gerra hasi zenean, Zarautzen zegoen umezain. Soldaduak kamioietan pasatzen ikusi zituen. Jende askok alde egin zuen, Bilbora, Nafarroara... Tristura sartu zen. Kartzelaratzeak, emakumeei ile-mozketak...

  • Rosario Illarramendi Gerran, Zarautzen egondako fusilamenduak

    Rosario Illarramendi Larrañaga (1929) Zarautz

    Zarautzen, gerran, gizon ugari fusilatu zituzten. Gerora, Zarautzen elkarbizitza bere onera etorri zenean, fusilatu zutenetako baten alabak aita hil zuen gizonarekin elkarrizketa laburra baina gogorra izan zuen.

  • Adoracion Zubiaurre Gerrako trantze latzak

    Adoracion Zubiaurre Arozena (1922) Zarautz

    Gerra Zarautzen ez zen asko nabaritu, soldaduak pasa bakarrik egin baitziren; Gernikan izan zen txikizio ikaragarria. Jendea beldurtu egin zen eta ihes egin zuen. Zarautzen preso zeuden karlista batzuk Bilbora eraman zituzten; haiek zaintzen egon zen aguazila Adoracionen osaba zen, eta beraiekin joan zen beldurragatik Bilbora; gerora harrapatu egin zituzten eta heriotza-zigorra izan zuten urte askoan. Adoracionen aitak azkenean lortu zuen nola-hala anaiari heriotza-zigorra kentzea; baina, hala ere, kartzelan jarraitu behar izan zuen hark.

  • Mertxe Uria "Viva Rusia" esan izanagatik, kartzelara

    Mertxe Uria Aramendi (1920) Maritxu Uria Eizagirre (1937) Zarautz

    Gerra garaian, komandantzia militarra zegoen Zarautzen; eta, Francoren soldaduek herriren bat hartzen zutenean, horren berri ematen zuten handik. Bandoa jotzen zutenekoa gogoan dute. Emakume bat kartzelara eraman zuten "Viva Rusia" esateagatik. Kartzelan lixiba egiten ikasi zuen, eta gerora hortik atera zuen bizibidea.

  • Ankelo Usobiaga Antonio Usobiagaren atxiloketa eta hilketa

    Ankelo Usobiaga Larrañaga (1947) Arantza Usobiaga Larrañaga (1935) Zarautz

  • Ankelo Usobiaga Antonio Usabiagaren gorpurik ez eta Getariako udalean aktak falta

    Ankelo Usobiaga Larrañaga (1947) Arantza Usobiaga Larrañaga (1935) Zarautz

  • Anttoni Nazabal Gerra garaian errepresio handia herrian

    Anttoni Nazabal Iztueta (1956) Zaldibia

    Aitak Castellonen egin zuen soldaduska. Afrikan ere egon zen eta 20 arte zekien kontatzen arabieraz. Zaldibian errepresio handia egon zen gerra garaian. Hondasunen bahiketa ohikoa izan zen. Fusilatuak ere egon ziren.

  • Benita Goikuria Egiluz Benitaren aita eta ama txapel gorriaz ibiltzera behartuta Ubiden

    Benita Goikuria Egiluz (1930) Zeanuri

    Zeanurin, batzuek gora egin zuten ihes, nazionalek okupatutako lurretara; eta beste batzuek, behe aldera, artean errepublikazaleenak ziren lurretara. Benitari-eta moroek kafea eskaintzen zieten Barazarren egon zirenean. Amari eta aitari txapel gorriaz ibilarazten zieten Ubiden Falangekoek.

  • Milagros Telleria Azurmendi-Gregori Telleria Mintegi Espainiako bandera eramatera behartu anaia

    Milagros Telleria Azurmendi (1927) Gregori Telleria Mintegi (1922) Zerain

    Anaiari militarrek Espainiako bandera eman zioten eramateko, eta Oñati aldera zihoala, bandera utzi eta etxera itzuli zen. Milagros pozik bizi izan zen etxetik kanpo egon zen berrogei egunetan, kantuan, dantzan eta jolasean nahikoa eginez.

  • 1306 Koiote taberna lantoki eta bizileku

    Kontxita Izeta Legarda-ereño (1939) Zestoa

    Zestoako Koiote taberna Kontxitaren etxekoek hartu zuten Kontxitak urtebete zuela eta bertan bizi izan ziren. Koiote izenaren nondik norakoa azaltzen du. Hasieran, Toki-alai izena zuen tabernak, baina gerra garaian euskarazko izenak debekatu egin zituzten.

  • 1309 Mugatik ihesean

    Lazaro Garate Aristondo (1927) Zestoa

    Trukuman baserriko seme bat preso sartu zuten; eta, handik ateratzeko, falangean sartu zen. Hango pasadizoak. Mugatik ihes egin zutenekoa.

  • 1310 Amak presoei jana eman eta anaiak zaindu egiten zituen

    Matilde Aizpurua Zubizarreta (1926) Zestoa

    Gerra hasi zenean, bainuetxeko hotelean atxilotuta zeuden presoei jana eramaten zien Matilderen amak, dirua lortzeko. 17 urteko anaia fusila hartu eta bainuetxera joaten zen presoak zaintzera.

  • 1360 Gerra (V): Zestoan fusilatutakoak

    Juan Larrañaga Alberdi (1921) Zestoa

    Milizianoak mozkortu, eta hurrengo egunean fusilatu egin zituzten. Gero Iraetan 7 hil zituzten. Eta zer egin zuten gorpuekin.

  • Pako Eizagirre Burgosko prozesua

    Pako Eizagirre Irure (1946) Zestoa

    Burgosko prozesua zegoela, ordurako Gasteien zeuden Pako eta lagunak. Gasteizko seminarioan, barruan, greba bat bultzatu zuten eurek. Hamasei pertsona atxilotu eta heriotz zigorra eskatu zitzaien Burgosko prozesuan. Oihartzun handia izan zuen honek, eta hamaika greba eta manifestazio egon ziren honen aurka.

  • Jose Beobide Preso eta soldadu, zortzi urte

    Jose Beobide Garmendia (1920) Zigoitia

    Gerra etorri zen arte, etxean egon zen. 17 urterekin espetxeratu egin zuten. Hiru urtez preso egon eta gero, bost urteko soldadutza egin behar izan zuen. Aita, beste anaia bat eta bera eraman zituzten preso, oraindik ere zergatik ez dakiela. "Batallón de Trabajadores"en Espainian zehar trintxerak egiten eta hildakoak lurperatzen ibili zen.

  • Teodoro Mujika Nazionalistek herritik ihes

    Teodoro Mujika Salaberria (1924) Zizurkil

    Gerraren ondorioz bi nazionalista hil zituzten Zizurkilek, gainontzekoek ihes egin zuten eta hiltzetik salbu gelditu ziren. Apaizak garbitu zien aurpegia.