Gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Milizianoak baserritik irteteko eta ebakuatzeko esaten etortzen zitzaizkien, eta auzoko batzuk, Alberto eta, baserritik irten ziren, ganaduak eta dena eraman zuten, Gordejuelara. Baina eurei gudariek etxetik ez irteteko aholkua eman zieten, etxetik irten direnak txarto ikusi dituztela, eta etxean geratuz gero ez dietela ezer egingo. Gauez gudariak afaritan eta lotan geratu ziren euren baserrian, atea joko zuten lagunen zain. Julitaren izekoak oheak eta afaria ipini zizkien, eta tenedorkada bakoitzean pernil zati bi eta taloa jaten zuten. Gero, ohean zeudela, esan eta egin, atea jo. Aitak atea idegi, eta ate ostean badaezpada fusilarekin zegoen gudariaren gudari lagunak ziren, Sollube sutan zegoela eta arin egin behar zutela esanez. Ihesean eurekin eraman zuten baserrian zeukaten osaba Bitturio fraidea Algortara (Trinitarioen konbentua han), baserrian arriskuan zegoela eta. Estropezuka, harririk harri, ilargirik bako gauean eraman zuten. Algortan bertan ez, baina handik hurrean utzi ei zuten osaba Bitturio fraidea.
Informazio gehiago: Gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan
Borroka
-
Otxandioko bonbardaketa
Jon Lasuen Goikolea (1921)
Otxandio
-
Gerra denboran, gorriak ikusitakoa
Julio Aspe Beitia (1928)
Aramaio
-
Lauaxetaren atxiloketa eta fusilatzea
Julio Sarasua Gisasola (1917)
Eibar
-
Gerraren bilakaera Espainian
Txomin Aranburu Artano (1922)
Andoain
-
Serapio Aroma Ortiz de Zaraterenean beharrean bonbardaketaren egunean
Amaia Aroma Lejarreta (1937) Juanan Aroma Lejarreta () Esti Zurikarai Lejarreta ()
Durango
-
Gerra garaian, beldurra pasa zuten
Juanita Garmendia Elosegi (1921)
Orendain
-
Gerra garaian Bilbon antxoak saltzen
Domeka Markuerkiaga ()
Ondarroa
-
Teilatuko sutea amatatu zuten bonbardaketan
Pablo Izagirre Hormaetxea (1927)
Gernika-Lumo
-
"Los nacionales no entrarán en Bilbao hasta que el gato coma este bacalao"
Mariano Ziganda Ostitz (1910)
Odieta
-
Gerra garaian Gernika aldera ihesi
Juan Zuazolazigorraga (1921)
Zumarraga


