Soldaduak ihesean eta moroak zaldi gainean fusilarekin baserrian agertu
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Goiz hartan hasieran zaratarik ere ez zen entzuten. Bat-batean guda amaitu zela zirudien. Baina Julitaren izekoari (Juanitari), tresnak garbitzen ziharduela leihotik begira zegoela, soldaduren bat erratuta, kontrako norabidean mugitzen zela iruditu zitzaion. Eta hahor (hara hor)! Bat-batean soldadu pila agertu ziren arrapaladan ihesean, euren baserri ondotik, eta eurek beldurretan ateak barrutik itxita, etxera soldaduak sartu ez daitezan, etxera sartuz gero, tiroka hasteko ere kapaz direla eta. Eta leihotik ikusten zituzten, sudurra dariola ere, soldaduak ihesean arrapaladan euren etxe ondotik. Dena tiroa! Eurek beldurretan, eta Kanu txakurra ere, makur-makur eginda, bere habiaren barruan geldi-geldi. Bitartean, etxetik irten beharra izanez gero han lekurik izango zuten galdetzen, Goiko Santirekin Biontzolora joanda zegoen aita agertu zen etxean. Bidean sugoiaren moduan narras ibilita salbatu zutela euren burua esan zuen. Gero, une hartan euren etxean zegoen auzoko Teodorak esaniko moduan, frankistak ziren Bizkanetik behera Sollubetik zetoztenak, zaldi gainean banderekin. Eta etxe ondoko sasi batzuen ostetik moroak agertu zitzaizkien fusilarekin. Euren aitak eta, esnea eskaini zieten. Eta haiek han gorririk zegoen galdetu zieten. Eurek ezetz erantzun zieten, danak joan zirela. Egurren gainean lehortzen utzitako amaren kamisa, jugoi eta arropa zuria errendizio eta entregadako bandera zuritzat hartu zuten, eta ez zieten ezer egin.
Informazio gehiago: Soldaduak ihesean eta moroak zaldi gainean fusilarekin baserrian agertu
Borroka
-
Gerran parte hartzen zuten bi aldeekin hartu-emana
Euxebi Gisasola Aldazabal (1922)
Eibar
-
Gernikako bonbardaketa
Natividad Aranberri Laskurain (1915)
Soraluze
-
Elgetako bonbardaketak eta erasoak
Zipriano Askasibar Sagastigutxia (1927)
Zaldibar
-
Gerrako tiroketak eta babeslekuak
Iñaki Goñi Galarraga (1929)
Errenteria
-
Fronteko bizipenak
Felipe Martitegi Iturrioz (1919)
Muxika
-
Tropak herrira sartu osteko bonbardaketa
Juan Padilla Arruabarrena (1924)
Otxandio
-
Errefuxiatuak etxean
Milagros Zubillaga Solagaistua (1925)
Durango
-
Badajozen eta Cadizen gerra ondorenean
Felipe Legarra Saizar (1917)
Alkiza
-
Lekeitiotik ihesi
Julian Santa Cruz Alzaga (1914)
Iurreta
-
Berriro soldadutza egitera
Iñaki Larrañaga Vitoriano (1915)
Aramaio


