Mutriku. Landa-eremuko gerrako ibilbidea

Luzera: 9,7 km
Iraupena: 4 ordu

Jeitsi ibilbidea (GPX) Jeitsi ibilbidea (PDF)

Deskribapena

1936ko gerra garaian Mutrikuko landa-eremuan izandako gertaera batzuk batu ditugu mapa honetan. 

Herrian izan ziren tiroketa, bonbardaketa eta fusilamenduekin lotutako pasadizo batzuk, lekukoek beraiek kontatuta. 

Mutrikuko gerra zibilaren memoria jaso eta zabaldu nahian, Saturraran Elkarteak sortutako ibilbidea.