Laspiurren eta beste kide batzuen lana euskalgintzan
Hizlaria(k): Serafin Basauri Arteaga (1935) Herria: Eibar (Gipuzkoa)
Euskarazko klaseekin hainbat urtez jardun zuten. Imanol Laspiur izan zen lan gehien egin zuena; lan gehien, luzeen eta metodologia zehatzena erabili zuena. Beste hainbat ere ibili ziren: Joxe Antonio Izagirre, Jose Luis Ugarteburu, Bittor Kapanaga, Kontxa Laspiur... Klaseen sorburua 1960 urte inguruan izan zen, Gorrotxategitarren etxean. Bertan biltzen ziren Don Rafael abadea, Juan San Martin, Imanol Laspiur... Umandiren gramatika hartu zuten eta argitaratu egin zuten. Inork ez zuen gramatikarik finantziatzen garai hartan eta eurek argitaratu zuten, dirua handik eta hemendik lortuta. Banaketa ere euren esku egon zen. Umandiren gramatikak garrantzi handia izan zuen garai hartan. Laspiurrek Umandiren gramatika euskaratu zuen eta horixe erabiltzen zuen klaseak emateko. Lehenengo euskarazko klaseak Klub Deportiboan izan ziren. Horretan garrantzi handia izan zuen Juan San Martinek. Berak sortu zuen Euskal Kulturaren Batzordea, eta berak ireki zituen Deportiboko ateak klaseak bertan emateko. Batez ere jende nagusia biltzen zen klaseetan; 6 lagun inguruko taldeak izaten ziren.
Informazio gehiago: Laspiurren eta beste kide batzuen lana euskalgintzan
Euskara eta politika
-
Formazio osagarria jasotzen zuten andereñoen erresidentzian
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947)
Ormaiztegi
-
Zotzak eta garbantzuak matematika irakasteko
Gema Sistiaga Agirregomezkorta (1953)
Pasaia
-
Ikastolen sorreran, apaizen laguntza ezinbestekoa izan zen
Kontxita Beitia Oiarbide (1940)
Donostia
-
Lizeoa eraikitzeko kredituak, kuotak eta diru-bilketak
Emiliano Mujika Mandiola (1950)
Gabiria
-
Gurasoen inplikazioaz ikastolan
Olatz Alberro Bilbao (1963) Teo Alberro Bilbao (1964)
Pasaia
-
Karkizano kaleko ikastolara inspektore etorri zenekoa
Miren Egaña Goya (1946)
Donostia
-
Hekuntza lehen eta orain II
Juani Urkizu Arbelaitz (1948)
Lezo
-
Lizeora 5.maila egitera
Borja Arratibel Bilbao (1968)
Pasaia
-
Eskolan euskaraz egitearren, maistrak jo egiten zuen
Lurdes Auzmendi Aierbe (1955)
Ataun
-
Euskararik ez medikuntza ikasketetan
Jabier Agirre Lasarte (1952)
Donostia


