ETA 60ko hamarkadan
Hizlaria(k): Serafin Basauri Arteaga (1935) Herria: Eibar (Gipuzkoa)
1960. urtean ezkondu egin zen, eta urtebete geroago kartzelan sartu zuten. 1961eko uztailaren 18an ekitaldi handia antolatu zuten agintariek altxamenduaren 25. urteurrena ospatzeko. ETAk erabaki zuen ekintzaren bat egin behar zuela Donostian: banderak erretzea eta Donostiara zihoan tren berezi bat (falangistekin) bere bidetik ateratzea. Horren erantzun modura, ETAko kide mordoa atxilotu zituzten. Serafinek alde egin zuen Logroñora emaztearekin batera (haurdun zegoela), baina hantxe harrapatu zuten. Martutenera eraman zuten. Martutenen irudi gogorrak ikusi zituen, batez ere Imanol Laspiur jipoituta eraman zutenean. Ondoren Carabanchelera eraman zuten, sei hilabetez. Kartzelan zegoela jaio zen bere lehenengo semea. ETAko kide gehienak zeuden bertan: Madariaga, Iriarte, Albizu... Kartzelatik irten eta ALFAra itzuli zen lanera, arazorik gabe.
Informazio gehiago: ETA 60ko hamarkadan
Euskara eta politika
-
Eskolan instrukzio militarra
Joakin Ezpeleta Agirrebengoa (1934)
Oñati
-
Elorrioko ikastolaren sorrera (1968)
Jose Ramon Urizar Zurinaga (1931)
Elorrio
-
Baserrietan hika gehiago
Xeferi Erostarbe Lazkano (1933) Bittori Goitia Larrañaga (1928) Enkarna Grisaleña Gil (1928)
Oñati
-
Gau-eskolei buruz
Ixa Ordoñez Iratzoki (1952)
Baztan
-
"Euskara hire laguna"
Arantza Garaialde Maiztegi (1951)
Donostia
-
Haurreskola gisa hasi zen euskarazko eskolak ematen
Dominika Madinabeitia Elorza (1938)
Eskoriatza
-
Eskolan erdaraz eta etxean euskaraz
Mertxe Bilbao Bilbao (1929)
Erandio
-
Angel Iriondo kantu lehiaketara Hernanira
Patxi Lizarralde Iriondo (1936)
Elgoibar
-
Pasai Antxoko ikastolaren sorrera
Elena Mendia Epelde (1954)
Lezo
-
Euskaraz hitz egitea debekatuta
Micaela Sasiain Ormazabal (1929)
Lasarte-Oria


