Guda zibilean “zer ete dan eta nor ete dan” baserrian bala artean
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Kalamua, Kanpazar eta Elgetako fronteak apurtuta eta Gernika bonbardatuta, kamioikada soldaduak Gernikarantz etorri ziren frontea egiten (Francoren militarren aurka). Zer ote den eta nor ote den, zer izan behar ote duen, nor izan behar ote duen egon ziren eurek baserrian. Balak hasi ziren, lantzean bala batzuk etortzen ziren, eta ez irteteko etxetik, gerra hasi dela eta. Egun baten iluntzean Julita eta bere izekoa, zestoa (otzara) hartuta, konejuentzako (untxientzako) sekulabelarretan joan, eta balak tik eta tak, tik eta tak, sartzen ziren behean (euren bidean), baina eurek ez zituzten aparau. Zestoaz (otzareaz) euren burua babestuz etorri ziren etxera. “Eneee! Ezin lei joan, gero! Dana dator balie eta!”.
Informazio gehiago: Guda zibilean “zer ete dan eta nor ete dan” baserrian bala artean
Borroka
-
Karobia gerrarako babesleku
Josefina Agirre Urizar (1927)
Durango
-
Amuategi Batailoian teniente eta kabo
Jose Echeverría Ayerbe (1912)
Eibar
-
Bonbardaketak Bilbon
Miren Aranzamendi Uriarte (1922) Martina Zubizarreta Ormaetxea (1921)
Soraluze
-
Gerran: preso eskuindarrak Elorrion
Maria Igarza Zubiate (1924)
Elorrio
-
Milizianoak bizkaitarrak eta asturiarrak
Julian Azkarraga Fuldain (1928)
Elgeta
-
Gernikako bonbardaketa
Miren Zubia Zabala (1923)
Eskoriatza
-
Gerra hasiera Tolosan
Joxepa Sarobe Olarra (1920)
Hernialde
-
Asturiar bat soroan lurperatu zuten
Juanita Bergara Mintegia (1917)
Gernika-Lumo
-
Arrate aldetik kanoikadak
Felix Balzola Astarloa (1928)
Elgoibar
-
Tiro hotsak: pakun-pakun
Milagros Zeberio Aranburu (1921)
Hernani


