Gernikako bonbardaketa Errigoitiko baserritik ikusita
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Julitak hamabi urte zeuzkan orduan. Bere izekoa (Juanita, eurekin bizi zena) astelehenetan beti plazara joaten zen, inoiz faltatu ere ez, baina astelehen horretan astoa kojorik (herren), astoa euki ezean ezin joan, eta ez zen joan. Zarata arraroak hasi ziren goizean, eta lantzean hegazkin bat etortzen zen. Gero arratsaldean hegazkinak hirunen hirunen hasi ziren etortzen, zerbait botatzen zuteneko zarata egiten zuten. Eta enee! Hegazkinak bonbardeatzen hasi direla! Bittoriano neba zaharrena amarekin frantsesa ebagiten zegoen soloan, eta aita idiekin areatzen frantsesa ebagitakoa. Olgetan ibili ziren umeak (Julita euren artean), arriskua ikusita, soloan zeuden idien askan sartu ziren. Bittoriano neba eta ama, hegazkinak etortzen zirenean, karkaban ostuten ziren. Soloan lanean zegoen auzoko Santi ere, eta euren aitari (Antoniori) hegazkinetatik babesteko esaten zion, “grasa” botatzen dabiltzala eta. Baina Santi urak egindako zulo baten tutuz behera ezkutatzen zen bitartean, euren aita hegazkinei begira fumetan (zigarroa erretzen), hareek eurei ezer egingo ez zietelakoan: ”zera egingoskue horreek guri!” Gero Gernika sutan zegoela ikusi zuten. Su gorria dana. Eta Gernikan bizi ziren auzoko batzuen senideak euren auzoan agertu ziren laster.
Informazio gehiago: Gernikako bonbardaketa Errigoitiko baserritik ikusita
Borroka
-
Aita sozialista, batailoi-buru
Rufina Telletxea Ollokiegi (1931)
Hernani
-
3 urtez Espainiako gerratean
Benito Arin Eizagirre (1916)
Ordizia
-
Gerran Errenteriatik alde egin beharra
Joseba Goñi Galarraga (1935)
Errenteria
-
Gerra zibila Elgoibarren: bonbak, balak...
Itziar Ajuria Garate (1924)
Elgoibar
-
Gerra garaiko bizipenak Markinan; kuartela, Ituarte taberna
Juanito Arrieta (1905)
Elgoibar
-
Gerra garaikoak
Antonia Garmendia Jauregi (1928)
Altzaga
-
Bonbardaketaren erdian
Dominga Irazola Arietaleanizbeaskoa (1919)
Elorrio
-
Soldaduek ganaduak eraman
Migel Gurrutxaga Lesaka (1929)
Azpeitia
-
Nazionalak Bilbon sartu
Felix Ajuria Belar (1924)
Arrasate
-
Ama eta arreba Gernikan bonbardaketa egunean
Laurentzi Aretxabaleta Goikoetxea (1930)
Markina-Xemein


