Milizianoek etxetik irtetzeko esan eta esan, eta Saseta batailoiko gudariek etxetik ez irtetzeko gomendioa eman
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Milizianoek, asturianoek (asturiarrek) eta, etxetik irtetzeko esaten zieten, baina eurek gogorik ez. “Bai, urten bidu (irten behar dugu), urten bidu, bidxer (bihar) urtengu (urtengo dugu)!” esanez ibiltzen ziren luzamenduetan. Baina hurrengo egunean berriro nagiak irtetzeko, ze ez zuten etxetik irten gura. Dena (a)metraila, dena hegazkina, dena soldadua hara eta hona! Asturiarrak eta Santandertarrak soldadu gogorrak ziren, milizianoak esaten zitzaien, milizianoak izaten ziren. Eta haiek etxetik irtetzeko esan eta esan ostean, Saseta batailoiko gudariak etorri zitzaizkien haiei jaramonik ez egiteko eta etxean geratzeko gomendioa emanez, etxetik urten daben (irten duten, transitiboa) guztiak ez zebiltzalako ondo. Eurek etxetik irtetzeko gogorik ez, baina etxean geratuz gero, nazionalek (Francoren partekoek) txarto tratatuko zituzten eta hilko zituzten beldur ziren, eta halaxe adierazi zien gudariei. Baina gudarietako batek, etxean geratuta, nazionalek (Francoren partekoek) ez zituztela txarto tratatuko esan zien, eta bera gudan zehar nazionalen bandotik hemengo nazionalisten bandora igarotakoa zela azaldu zien gudariak, hemengo nazionalistek gerra irabaziko zutela pentsatuta egin zuela bando aldaketa. Etxean geratuz gero, ez zituztela txarto tratatuko esan zien gudariak, eta euren gudari batailoia une hartan Boliñan (Errigoitiko auzoa) zegoela. Gero miliziano asturiar eta santandertarrak berriro etxetik irtetzeko esanez etorri zitzaizkienean, gudarien gomendioaz animoa hartuta zegoenez, “¡Nosotros pensaremos cuando evacuar!” erantzun zien Julitaren aitak, eta milizianoek, ez konforme baina, baketan utzi zuten. Eta amak esan zuen: “Hori esan be (ere) eittie (egitea) gizonak, hori esan be eittie! Edozer eitteko (egiteko) be (ere), hori esan be eittie!”
Informazio gehiago: Milizianoek etxetik irtetzeko esan eta esan, eta Saseta batailoiko gudariek etxetik ez irtetzeko gomendioa eman
Borroka
-
Gerra Zibila Eskoriatzan
Miren Zubia Zabala (1923)
Eskoriatza
-
Bonbardaketako unea
Pilar Beaskoetxea Goitisolo (1923) Pilartxu Etxabe Zubizarreta (1932) Carmen Muniategi Muniategi (1921)
Gautegiz-Arteaga
-
Anaia Asturiasko frontea galdu
Juana Txurruka Osoro (1928)
Elgoibar
-
Kanoiak baserri gainetik
Joseba Mirena Agirre Mugerza (1935)
Mutriku
-
Tropa ezberdinak Mutrikun
Rosario Arrizabalaga Esnaola (1924)
Mutriku
-
Gerran desabantaila nabarmenak borrokan
Felix Olasagasti Mujika (1923)
Usurbil
-
Ezer barik, soinekoagaz bakarrik
Mertxe Hidalgo Rekondo (1928)
Gernika-Lumo
-
Gernikako bonbardaketa
Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920)
Soraluze
-
Borroka Lezora iritsi zeneko ondorioak
Nikolas Lopetegi Aiestaran (1924)
Lezo
-
Gerra eta gero, makiak
Dolores Lopetegi Aiestaran (1916)
Lezo


