Guda Zibila baserriraino heldu
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Apirilaren 26an Gernika bonbardeatu ostean hasi ziren soldaduak etortzen Gernikatik. Nazionalistek (gudariek) eta gorriek, errepublikaren partekoek, Gernika gainean, Maiaga mendian egin zuten frontea, eta nazionalek (Francoren partekoek), hurrengo mendian (Gainadan dio Julitak). Zortzi egunetan egon ziren frontearen ondoan eurek. Etxetik irten behar zutela esaten zieten, baina eurek, gauza guztiak etxean utzita, irtetzeko gogorik ez! Osaba fraidea euki zuten orduan etxean, komentutik etorrita. Beldurrez, fraideak komentutik etxera bota zituzten. Eta osaba fraideak esan zuen etxean denak egoteaz ez zutela ondo egiten, ze etxea bonbardeatuz gero, denak bertan hilko zirela, eta baten batzuk bizirik irtetzeko hobe baten batzuk errefugiora joatea. Julita eta euren izekoa joan ziren goizean Uriko kobara pitxer bete esne hartuta. Koban zeudela etorri zitzaien gizon bat, Errigoitiko seme bat, abisu bat ematen, arratsaldeko bostetatik aurrera koban dagoena afusilatu egingo dutela. Eta kobatik irten egin behar! Euren pitxertxu esnea bota behera, eta badatoz Julita eta izekoa bidean gora, Mataldetik eta basoetatik gora etxera, eta dzii, dzii, dzii ,eta dzii!! Dana balie (bala)!! Hankie (hanka) ipini behar duten lekuan ere, ra!! Balie (bala) sartzen zitzaien!! Eta batek ere aparau ez eurek! Etxera heldu zirenean,… zelan heldu ziren! Euren izekoa ohearen gainean jausi zen zorabiatuta edo larrituta!
Informazio gehiago: Guda Zibila baserriraino heldu
Borroka
-
Soldaduei ogia lapurtu
Kandido Urreizti Osa (1926)
Mutriku
-
Hemezortzi urterekin eramaten zituzten gerrara
Antonio Mardaras Arrieta (1922)
Maruri-Jatabe
-
Larrean egon ziren batailoiak
Fede Intxausti Alzaa (1926)
Amorebieta-Etxano
-
Garretan eta ketan denbora luzean
Claudio Zabala Kaltzada (1922)
Gernika-Lumo
-
Haurra jaio milizianoak auzoan zirela
Domingo Iriarte Astola (1927)
Aramaio
-
Bost urte soldadutzan
Jose Javier Azpitarte Usin (1920)
Azkoitia
-
Bonbak botatzen zituztenean nola ezkutatzen ziren
Valeriana Zabala Goikoetxea (1925)
Altzo
-
Ezjakintasuna gerra garaian
Juan Joxe Imaz Mujika (1919)
Hernialde
-
Saturrarango seminarioa, tropa ezberdinen babesleku
Pepita Larrañaga Mendizabal (1923)
Mutriku
-
Artarrai baserritik hegazkinen abisua botatzen zen
Margarita Arrizabalaga Lauzirika (1928) Maria Angeles Arrizabalaga Lauzirika (1926)
Ermua


