Guda Zibilean Saseta bataloiko gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Guda Zibila etorri zenean, osaba Bitturio fraidea Zabaleko baserrian euki zuten aldikada baten. Fraideak komentuan arriskuan zeudela esanda etorri zen baserrira (gorrien beldur). Elgetako frontea apurtuta, guda baserriraino heldu zenean, soldadu milizianoek, baserrira etorrita, ea noiz ebakuatu behar zuten esaten zieten, baina Saseta Bataloiko gudariek, ostera, milizianoei ez egiteko jaramonik, eta etxean geratzeko, etxean geratzea seguruagoa dela, etxetik irten direnak (Bizkaieraz transitiboa: “urten dabenak”) txarto dabiltzala. Auzoko goikoak Gordejuelara joan ziren koinetuaren kamionetaz, baina besteak, auzoko Alejo, goiko Santi eta eurek geratu egin ziren. Iluntze horretan edo hurrengoan Saseta bataloiko gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan geratu ziren. Julitaren izekoak oheak eta afaria ere ipini zizkien. Pernil zati itzelekin, tarterakada bi pernil ipini zizkien, eta gudariek tenedorkadan jaten zuten pernil bakoitza taloarekin, ogirik ez zen egoten. Ohera joan zirenean, atea joko zuten lagunen zain zeudela eta berak atea ireki beharko ziela esan zioten gudariek Julitaren aitari. Esan eta egin, goizaldean atea jo. Eta gudarietako bat badaezpada ate ostean fusilarekin zegoela, Julitaren aitak atea ireki zienean, Solluben frontea aputu zela eta Bilbora ihes egin behar zutela zioten gudari lagunak ziren. Eta baserrian arriskuan zegoela eta, eurekin eraman zuten osaba Bitturio fraidea gau ilun baten, Boliña burutik behara, harririk harri, buelta-bueltaka, nondik zihoan ere ikusten ez zuela. Eta Algortan (Trinitarioen komentua han) edo Algortara joateko moduko leku baten utzi zuten.
Informazio gehiago: Guda Zibilean Saseta bataloiko gudariak Zabaleko baserrian afaritan eta lotan
Borroka
-
Gerrako batailak
Santio Garmendia Garmendia (1914)
Abaltzisketa
-
Gerra garaiko kontuak
Andres Agiriano Zubia (1906) Maria Goiz Urgumez (1909)
Eskoriatza
-
Eskolara ordubeteko bidea; soldaduekin pilotan
Karmen Uranga Etxeberria (1926)
Azkoitia
-
Nazionalak Azkoitia aldetik sartu
Bittor Arrieta Etxaniz (1926) Jose Antonio Arrieta Etxaniz (1924) Jose Zuatzubizkar Goenaga (1922)
Elgoibar
-
Osaba Terueleko frontean eraila
Ramon Ansorregi Juaristi (1940)
Mutriku
-
Arteta, gerra garaian gordeleku garrantzitsua
Mari Karmen Urkidi Ganboa (1942)
Mallabia
-
Euskal Herriko ofentsiba
Nikanor Iñurrieta Goikoetxea (1920)
Soraluze
-
Gerrako borrokak eta abioneta gorri-gorria
Fermin Belamendia Arrillaga (1929)
Andoain
-
Soldadu gerra garaian
Sinforoso Madinabeitia Oñate (1918)
Oñati
-
Gerra zibileko oroitzapenak
Maria Sukia Nazabal (1923) Pedro Sukia Nazabal (1929)
Ordizia


