1936ko urrian hartu zuten preso
Hizlaria(k): Edurne Galartza (1914) Herria: Antzuola (Gipuzkoa)
Arabako Zuiako Domaika herriko eskolan aritu zen maistra eta gerrak bertan harrapatu zuen. 1936. urteko urriaren 14an atxilotu zuten. Lau erreketek Gasteizera eraman zuten. Bertan ea Gasteizen senitartekorik zuen galdetu ostean izeko baten etxera joan zen, baina izekoaren etxera heldu eta segituan joan zitzaizkion berriro bila. Gaueko hamabietan polizia sekretu bat bila joan zitzaion eta beste toki batera eraman zuen. Preso zeuden beste emakumeak gasteiztarrak ziren, abertzaleak. Labastidakoak ere bazeuden, errepublikazaleak ziur asko. Haurdun zegoen emakume batek ez zekien bere senarra fusilatu zutenik. Hiru astez egon zen bertan Oñatira, gurasoen etxera, bueltatu arte.
Informazio gehiago: 1936ko urrian hartu zuten preso
Errepresioa
-
Nazionalen errepresioa kartzelan egon zirenean
Emilio Agirrebeitia Lasuen (1917)
Berriz
-
Gerra Zibilean etxekoak bananduta
Agurtza Osa Etxebarria (1930)
Ondarroa
-
Gerra garaiko sakeoak; familiaren historia
Maribi Arregi Zufiria (1943)
Oñati
-
Donostiako manifestazioak
Arantxa Amiano Sasianbarrena () Izaskun Amiano Sasianbarrena ()
Amasa-Villabona
-
Moroek Gazetako gizonak atxilotu
Felisa Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1927) Frantziska Arietaleanizbeaskoa Altzerreka (1929)
Elorrio
-
Ezkurdiatar familia osoa atxilotuta
Maria Dolores Arrizabalaga Aizpurua (1923)
Amasa-Villabona
-
Ama kartzelara eraman nahi izan zutenekoa
Lore Egurrola Urkiola (1924)
Ondarroa
-
Alcalá de Henareseko lanak: karabelak egitea
Juan Ezenarro Barrenetxea (1911)
Zarautz
-
Tetuan baserrian kartzelako atezaina bizi zen
Jose Luis Arakistain Jainaga (1928)
Mutriku
-
Dimoztar bat UHPn?
Mariluz Otzerinjauregi Iza (1950) Hodei Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1980) Jasone Zenikaonaindia Otzerinjauregi (1977)
Iurreta


