Jaungoikoak miraria astoa herrentzea eta astelehen haretan izekoa Gernikako plazara ezin joatea!
Hizlaria(k): Julita Iturri Arrien (1924) Herria: Errigoiti (Bizkaia)
Euren ama ez zen inoiz joaten Gernikako plazara, ama etxean beharrean egoten zen, eta euren izekoa izaten zen beti bendejarekin plazara joaten zena, eta astoarekin joan behar izaten zen orduan. Urte guztiko astelehen bat inoiz ez zuen plazara faltatu (huts egin) izekoak, eta astelehen haretan astoa kojorik (herren) azertau (suertatu), eta ezin joan Gernikara. Goizerik hasi ziren hegazkinak bueltaka eta bueltaka, eta eurek pentsetan: “Zer dabile (darabile), ba, abioiek (hegazkinek)!”. Eguerdi ostean hirunen hirunen hasi ziren hegazkinak etortzen. Eurek soloan zeuden, aita idiekin areatzen eta ama eta Bittoriano seme zaharrena frantsesa ebagiten. Hegazkinak igarotzen zitzaizkien ingurutik, lantzean metraila zarata bat, eta gerotxoago Gernika parajean zeozer botatzen hasi ziren, bonbak ziren. Auzoko Santi ere soloan beharrean zegoen, eta hegazkinak “grasa” botatzen dabiltzala eta hareetatik babestu egin behar zuela esaten zion Julitaren aitari, bertan hilko zituztela eta (“Berton hilko gozak!! Ez haz erretiretan, Antonioo??”), Julitaren aita arriskuaz konturatzen ez zen bitartean (“zera eingoskue horreek!” esaten zuen). Hegazkinak etortzen zirenean, auzoko Santi bere soloaren barrenean zegoen zuloan sartzen zen tutuz behera, eta ama eta Bittoriano seme zaharrena euren soloko goiko karkaban ostu. Julita eta Zabaleko umeak etxean, soloan zeuden idien askaren barruan sartu ziren, etxea bonbardeatuta ere, hura lekurik seguruena zelakoan. Astoa Kojotzea (herrentzea) Jaungoikoak egin zuen miraria izan zela dio Julitak (“Jangoikoak milagroa astoa kojotie”), osterantzean (bestela), astelehenero lez euren izekoa Gernikako plazara joan balitz, bertan hilko zutelako, ze, arratsaldeko seiak arte edo, ez zen Gernikatik etxera etortzen. Gero iluntzean dena sua! Dena argitasuna Maiagan aldetik! Goi guztiak gorrituta! Zer pasatu (gertatu) den, eta Gernika erretan (erretzen) dagoela!
Informazio gehiago: Jaungoikoak miraria astoa herrentzea eta astelehen haretan izekoa Gernikako plazara ezin joatea!
Gerraren hasiera
-
Gerra hasi zela konturatu zenekoa
Antonio Berasategi Mintegi (1923)
Astigarraga
-
Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona
Gregori Ajuriagojeaskoa Loroño (1913)
Muxika
-
Gerra aurreko giroa eta joera politikoak
Julian Arruti Ezenarro (1926)
Azpeitia
-
Ruiz de la Prada alkatea; euskaltzale izatetik, herritarrak salatzera
Jaione Isazelaia Igartua (1959)
Bergara
-
Ama onik etorri zen Gernikatik bonbardaketa egunean
Susana Anitua Zenarruzabeitia (1925)
Aulesti
-
Gerra nola hasi zen
Karmen Iraola Idiakez (1922)
Donostia
-
Ume kupel barruan
Luzia Altonaga Zallo (1925)
Bermeo
-
Gerra sasoiko oroitzapenak
Esteban Igartua Gabilondo (1929)
Bergara
-
Gerra hasi zeneko oroitzapena
Pedro Sarasola Idarreta (1930)
Astigarraga
-
Gerrak urten eta milizianoak etxean
Domingo Bernas Eguren (1922)
Atxondo


