ETA 60ko hamarkadan
Hizlaria(k): Serafin Basauri Arteaga (1935) Herria: Eibar (Gipuzkoa)
1960. urtean ezkondu egin zen, eta urtebete geroago kartzelan sartu zuten. 1961eko uztailaren 18an ekitaldi handia antolatu zuten agintariek altxamenduaren 25. urteurrena ospatzeko. ETAk erabaki zuen ekintzaren bat egin behar zuela Donostian: banderak erretzea eta Donostiara zihoan tren berezi bat (falangistekin) bere bidetik ateratzea. Horren erantzun modura, ETAko kide mordoa atxilotu zituzten. Serafinek alde egin zuen Logroñora emaztearekin batera (haurdun zegoela), baina hantxe harrapatu zuten. Martutenera eraman zuten. Martutenen irudi gogorrak ikusi zituen, batez ere Imanol Laspiur jipoituta eraman zutenean. Ondoren Carabanchelera eraman zuten, sei hilabetez. Kartzelan zegoela jaio zen bere lehenengo semea. ETAko kide gehienak zeuden bertan: Madariaga, Iriarte, Albizu... Kartzelatik irten eta ALFAra itzuli zen lanera, arazorik gabe.
Informazio gehiago: ETA 60ko hamarkadan
Politika eta Franco
-
Euskaraz eginez gero zigorra
Jose Luis Mendizabal Yarzabal (1935)
Donostia
-
Espainiako ereserkia abestu behar
Miren Zarraga Pagola (1932)
Andoain
-
Arantzazura ibilaldia gauez
Joxe Usabiaga Beloki (1943)
Lasarte-Oria
-
Historia liburu gezurtiak
Juanito Gallastegi Duñabeitia (1933)
Durango
-
Bertsolaritza frankismoan IV: guardia zibila
Patxi Etxeberria Zubiria (1930)
Orio
-
Uribeko auzo-eskolan instrukzioa
Placida Azpitarte Egia (1915)
Berriz
-
Aita libre, baina etxean ezkutatuta
Begoña Errasti Agirre ()
Azpeitia
-
Pelayoak eta margaritak
Erramun Ansa Zinkunegi (1928)
Andoain
-
Espainiako ereserkia zineman; zentsurak
Rafa Armendariz Gainza (1926)
Gernika-Lumo
-
Astero komandantziara joan behar
Miren Zarraga Pagola (1932)
Andoain