Euskaltzaindiaren biltzarra Eibarren

Euskaltzaindiaren biltzarra Eibarren <p>1959. urtean Euskal Kongresua egin zen Eibarren. Oso ekitaldi ederra izan zen, euskara kalera ateratzeko urrats handia izan zelako: antzerkiak, olerkiak,... Udaletxean Euskaltzaindiaren biltzarra egin zen eta San Martinek ponentzia bat aurkeztu zuen Juan Antonio Mogelen inguruan. Laspiur, San Martin, Zubiaurre eta Basauri izan ziren ekitaldia antolatzen ibili zirenak, beste lagun batzuekin batera. Udalaren jarrera ere ona izan zen. Esteban Eguren zen alkate eta euskaraz egin zuen hitzaldia. Aurreko alkateak baino askoz herrikoiagoa eta euskaldunagoa zen. Gipuzkoako bertsolari txapelketa ere antolatu zen, Manuel Olaizola <em>Uztapide</em>k irabazi zuena. Francoren sasoian horrelako ekitaldi bat antolatzea sekulako arrakasta izan zen eta mugarri izan zen Eibarko eta Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean.</p>

Hizlaria(k): Serafin Basauri Arteaga (1935)
Herria: Eibar (Gipuzkoa)

1959. urtean Euskal Kongresua egin zen Eibarren. Oso ekitaldi ederra izan zen, euskara kalera ateratzeko urrats handia izan zelako: antzerkiak, olerkiak,... Udaletxean Euskaltzaindiaren biltzarra egin zen eta San Martinek ponentzia bat aurkeztu zuen Juan Antonio Mogelen inguruan. Laspiur, San Martin, Zubiaurre eta Basauri izan ziren ekitaldia antolatzen ibili zirenak, beste lagun batzuekin batera. Udalaren jarrera ere ona izan zen. Esteban Eguren zen alkate eta euskaraz egin zuen hitzaldia. Aurreko alkateak baino askoz herrikoiagoa eta euskaldunagoa zen. Gipuzkoako bertsolari txapelketa ere antolatu zen, Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuena. Francoren sasoian horrelako ekitaldi bat antolatzea sekulako arrakasta izan zen eta mugarri izan zen Eibarko eta Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean.

Pasartearen kokapena

Informazio gehiago: Euskaltzaindiaren biltzarra Eibarren

Politika eta Franco