Juanito San Martin izan zuen gidari. EKIN sortu zuten.
Hizlaria(k): Serafin Basauri Arteaga (1935) Herria: Eibar (Gipuzkoa)
Euskararen munduan, batez ere, Juanito San Martinen eskutik sartu zen. Klub Deportiboan taldetxo bat sortu zuen San Martinek, mendirako zaletasuna ardatz hartuta. Mendia eta politika oso lotuta zeuden garai hartan. Mugimendu horretan sartu zen Serafin Basauri 1953 inguruan, hemezortzi urte ingururekin. Gerora, Klub Deportiboan euskarazko klaseak ematen hasi zen, Serafin bera, Imanol Laspiurrekin batera, baina oraindik ere politikan sartu barik. Ondoren, EKIN sortu zen, elkarte politiko-kultural bat. Juan San Martinek ere izan zuen harremanen bat eurekin eta euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko zerbait egiten hasi behar zela pentsatu zuten. EKINeko buruen artean Alfontso Irigoien zegoen, eta sarritan elkartzen ziren Eibarren. Batez ere gai kulturalak lantzen zituzten: historia, fueroak,... Hori Klub Deportibotik kanpo egiten zuten, erdi-ezkutuan, Itziartarrak tabernan. Hantxe elkartu ziren Eibarko mugimendu euskaltzaleko sustatzaile nagusiak: Juan San Martin, Imanol Laspiur, Javier Zubiaurre, Izagirre eta Serafin bera (denetan gazteena).
Informazio gehiago: Juanito San Martin izan zuen gidari. EKIN sortu zuten.
Politika eta Franco
-
Zigortuta ekitaldi frankistetara ez joateagatik
Garbiñe Jauregizar Ugalde (1913)
Bermeo
-
Udalekuen hasiera: Barriako udalekua
Mari Karmen Garmendia Lasa (1947)
Ormaiztegi
-
Erbestea: Paris, Landak
Jose Luis Alvarez Enparantza (1929)
Donostia
-
San Geronimo kaleko tabernak
Jokin Muxika Lasa (1932)
Donostia
-
Eskolako obligazioak
Mertxe Arruti Abendibar (1931)
Zarautz
-
Zine akaberan, eskua jasota
Felix Ajuria Belar (1924)
Arrasate
-
`Eusko Gaztedi´ren sorrera; apaiz gazteen mugimendua
Joanito Dorronsoro Goikoetxea (1936)
Zumaia
-
Soldadutzako azken uneak
Manuel Maiz Labaka (1924)
Usurbil
-
Ama beharrean hartu ez
Luzia Ganboa Eizagirre ()
Durango
-
Irratia entzuten
Pakita Peñagarikano Elosegi (1926)
Tolosa