60 eta 70 hamarkadetako ekintzetan beti hantxe Bittor

60 eta 70 hamarkadetako ekintzetan beti hantxe Bittor Bittorrek EHAS alderdiaren sorreran ere bere eragina izan zuen. Haren Oletako baserrian egin zen alderdiaren hasierako zenbait bilera. Bazituen bere iritzi politikoak. Abertzaletasunaren eragina zuen barru-barruan, baina Eibarko ikuspegi soziala ere bai. Behin, Juan Ajuriagerra EAJko buruzagiarekin berba eginda gero, zera esaten ei zuen Bittorrek: "Juanitok ez zaittue ulertzen gazteok". Beti heterodoxia puntu batekin, baina beti laguntzeko prest. Bittor 'rara avis' zen; ezin da konparatu Txillardegi edo Mitxelenarekin; baina bazekien haiei ere bere puntu kritikoa hartzen. 60 eta 70 hamarkadetako iniziatibetan, han agertzen zen Bittor, beharbada azkenengo lerroan, baina beti hantxe.

Hizlaria(k): Jose Luis Lizundia (1938)
Herria: Durango (Bizkaia)

Bittorrek EHAS alderdiaren sorreran ere bere eragina izan zuen. Haren Oletako baserrian egin zen alderdiaren hasierako zenbait bilera. Bazituen bere iritzi politikoak. Abertzaletasunaren eragina zuen barru-barruan, baina Eibarko ikuspegi soziala ere bai. Behin, Juan Ajuriagerra EAJko buruzagiarekin berba eginda gero, zera esaten ei zuen Bittorrek: "Juanitok ez zaittue ulertzen gazteok". Beti heterodoxia puntu batekin, baina beti laguntzeko prest. Bittor 'rara avis' zen; ezin da konparatu Txillardegi edo Mitxelenarekin; baina bazekien haiei ere bere puntu kritikoa hartzen. 60 eta 70 hamarkadetako iniziatibetan, han agertzen zen Bittor, beharbada azkenengo lerroan, baina beti hantxe.

Informazio gehiago: 60 eta 70 hamarkadetako ekintzetan beti hantxe Bittor

Politika eta Franco