"Mirentxu" ez zela izena esan zion mojak

"Mirentxu" ez zela izena esan zion mojak Oinarrizko ikasketak eskola frantsesetan jaso zituen. Baina Frantziako metodologia erabiltzen zenez, gero arazoak izan zitzaketelakoan, batxilerra egitera Aldapetako mojengana joan ziren. Bere amak hor ikasi zuen eta horregatik joan zen bertara. Hasieran ez zuen arazorik izan, baina izen euskalduna dela eta laster izan zituen arazoak. Hamaika urte zituela mojak esan zion "Mirentxu" ez zela izena. Eskola frantsesetan, aldiz, ez zuen inoiz arazorik izan Mirentxu izena izateagatik. Harrezkero konturatu zen leku ofizialetan Maria del Carmen izena erabili behar zuela.

Hizlaria(k): Miren Egaña Goya (1946)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

Oinarrizko ikasketak eskola frantsesetan jaso zituen. Baina Frantziako metodologia erabiltzen zenez, gero arazoak izan zitzaketelakoan, batxilerra egitera Aldapetako mojengana joan ziren. Bere amak hor ikasi zuen eta horregatik joan zen bertara. Hasieran ez zuen arazorik izan, baina izen euskalduna dela eta laster izan zituen arazoak. Hamaika urte zituela mojak esan zion "Mirentxu" ez zela izena. Eskola frantsesetan, aldiz, ez zuen inoiz arazorik izan Mirentxu izena izateagatik. Harrezkero konturatu zen leku ofizialetan Maria del Carmen izena erabili behar zuela.

Informazio gehiago: "Mirentxu" ez zela izena esan zion mojak

Politika eta Franco