"Plato Único", gobernuaren zerga kobratzen etxez etxe

"Plato Único", gobernuaren zerga kobratzen etxez etxe Aita San Migeleko auzo-alkate izan zen berrogei urtez. Udalen erabakien berri auzoan ematea ei zen haren eginkizun nagusia. Zergen errekaduak pasatzea ere bai. "Plato único" izenekoa zen horietako bat, erreal bat kobratzen zen. Bera ere ibilita dago 7-8 urterekin auzoan kobratzen. Bermeoko denda batean jasotzen zituzten udaleko gutunak. Bandoak bidean josita ipintzen zituzten jendeak ikusteko moduan. Egur-gurdi bat ematen zioten aitari sari-gisa urtean, dirurik ez.

Hizlaria(k): Begoña Bilbao Aberasturi (1931)
Herria: Bermeo (Bizkaia)

Aita San Migeleko auzo-alkate izan zen berrogei urtez. Udalen erabakien berri auzoan ematea ei zen haren eginkizun nagusia. Zergen errekaduak pasatzea ere bai. "Plato único" izenekoa zen horietako bat, erreal bat kobratzen zen. Bera ere ibilita dago 7-8 urterekin auzoan kobratzen. Bermeoko denda batean jasotzen zituzten udaleko gutunak. Bandoak bidean josita ipintzen zituzten jendeak ikusteko moduan. Egur-gurdi bat ematen zioten aitari sari-gisa urtean, dirurik ez.

Informazio gehiago: "Plato Único", gobernuaren zerga kobratzen etxez etxe

Politika eta Franco