1963ko Itsasuko Aberri Eguna

1963ko Itsasuko Aberri Eguna Oso oroitzapen ona du lehen Aberri Egun hartaz. Enbata eta ETAren artean egin zuten antolaketa, anaia-arrebak bezala. Hitzaldiak, bazkaria, bertsolariak... Ximun Haran eta Julenek, Iparraldearen eta Hegoaldearen izenean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Gero, etsaiek arbolatxoa hondatu zuten hiru edo lau aldiz, eta orduan erabaki zuten haren ordez harri eder bat ipintzea.

Hizlaria(k): Julen Madariaga Agirre (1932)
Herria: Bilbo (Bizkaia)

Oso oroitzapen ona du lehen Aberri Egun hartaz. Enbata eta ETAren artean egin zuten antolaketa, anaia-arrebak bezala. Hitzaldiak, bazkaria, bertsolariak... Ximun Haran eta Julenek, Iparraldearen eta Hegoaldearen izenean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuten. Gero, etsaiek arbolatxoa hondatu zuten hiru edo lau aldiz, eta orduan erabaki zuten haren ordez harri eder bat ipintzea.

Informazio gehiago: 1963ko Itsasuko Aberri Eguna

Politika eta Franco