Julenen aurkako segada Boluetan, hau Cambridgen zelarik

Julenen aurkako segada Boluetan, hau Cambridgen zelarik Lehen aipaturiko "urte sabatikoa", Cambridgeko unibertsitatean igaro zuen 1961-62 ikasturtean, doktoretza egiten. Julen Cambridgen zela, 1962ko martxoan, guardia zibilak segada bat prestatu zuen Boluetan, auto bat tirokatu barruan bera zihoalakoan, eta pertsona bat hil eta beste bi zauritu zituzten. Oso informazio txarra omen zuen estatuak. Ez zekiten Madariaga Ingalaterran zenik. Tartean Bilbora etorri zen anaiaren ezkontzara. Hegazkinez egiten zuen atzera-aurrera, baina inoiz ez Bilbotik. Madril, Biarritz... ziren puntuak.

Hizlaria(k): Julen Madariaga Agirre (1932)
Herria: Bilbo (Bizkaia)

Lehen aipaturiko "urte sabatikoa", Cambridgeko unibertsitatean igaro zuen 1961-62 ikasturtean, doktoretza egiten. Julen Cambridgen zela, 1962ko martxoan, guardia zibilak segada bat prestatu zuen Boluetan, auto bat tirokatu barruan bera zihoalakoan, eta pertsona bat hil eta beste bi zauritu zituzten. Oso informazio txarra omen zuen estatuak. Ez zekiten Madariaga Ingalaterran zenik. Tartean Bilbora etorri zen anaiaren ezkontzara. Hegazkinez egiten zuen atzera-aurrera, baina inoiz ez Bilbotik. Madril, Biarritz... ziren puntuak.

Informazio gehiago: Julenen aurkako segada Boluetan, hau Cambridgen zelarik

Politika eta Franco