Baionako Katedraleko gose-grebaz (1974)

Baionako Katedraleko gose-grebaz (1974) Gose-greba famatu bat egin zuten Baionako Katedralean, 1974an Telesforo Monzon, Txillardegi, Julen bera eta beste berrogei bat lagunek. Polizia bonba negar eragileekin sartu zen. "Madariaga, besterik ez dugu nahi", esaten omen zuten. Ikusita jendea itotzen ari zela, entregatu egin zen. Bera eta zakurra; honek aurre egin zien poliziei; dena filmatua dago.

Hizlaria(k): Julen Madariaga Agirre (1932)
Herria: Bilbo (Bizkaia)

Gose-greba famatu bat egin zuten Baionako Katedralean, 1974an Telesforo Monzon, Txillardegi, Julen bera eta beste berrogei bat lagunek. Polizia bonba negar eragileekin sartu zen. "Madariaga, besterik ez dugu nahi", esaten omen zuten. Ikusita jendea itotzen ari zela, entregatu egin zen. Bera eta zakurra; honek aurre egin zien poliziei; dena filmatua dago.

Informazio gehiago: Baionako Katedraleko gose-grebaz (1974)

Politika eta Franco