Elbira Zipitria

Elbira Zipitria Harreman gutxi izan zuen Elbira Zipitriarekin. Haren bizitza Bidegileak sailean dago jasota. Bilduma hori berak abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako idazkari izan zen garaian. Zipitria gerra aurretik hasia zen irakaskuntzan. Gerra sasoian Iparraldean egon zen, Sara inguruan. Bertan, besteak beste, Ramon Labaienen irakasle izan zen, haiek ere hara ihes eginda zeuden eta. Gerraostean Donostiara itzuli eta bere etxeko gela batean ematen zituen eskolak Elbirak. Mari Karmen Mitxelena irakasle izandakoak gertutik ezagutu zuen, haren ikaslea izan baitzen.

Hizlaria(k): Mari Karmen Garmendia Lasa (1947)
Herria: Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Harreman gutxi izan zuen Elbira Zipitriarekin. Haren bizitza Bidegileak sailean dago jasota. Bilduma hori berak abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako idazkari izan zen garaian. Zipitria gerra aurretik hasia zen irakaskuntzan. Gerra sasoian Iparraldean egon zen, Sara inguruan. Bertan, besteak beste, Ramon Labaienen irakasle izan zen, haiek ere hara ihes eginda zeuden eta. Gerraostean Donostiara itzuli eta bere etxeko gela batean ematen zituen eskolak Elbirak. Mari Karmen Mitxelena irakasle izandakoak gertutik ezagutu zuen, haren ikaslea izan baitzen.

Informazio gehiago: Elbira Zipitria

Euskara eta politika