1967an antzerki-taldeen biltzarra Zaldibarren; 1968an egoera-aldaketa

1967an antzerki-taldeen biltzarra Zaldibarren; 1968an egoera-aldaketa 1967an antzerki-taldeen arteko biltzar handi bat egin zen Zaldibarren. Balentin Lasuen zen orduan Zaldibarko alkate. Salvat etorri zen Bartzelonatik, Aresti ere egon zen, Kriselu taldeko kide asko ere egon ziren, nahiz eta ordurako sakabanatuta egon, Jarrai taldekoak, Zubikarai, Murua... Ernai taldeko kide batzuk ere egon ziren, Markos Gabilondo esaterako. Euskal antzerkiaren norabidea eta arazoak aztertu ziren, besteak beste. 1968an egoera politikoak eraginda, askok kanpora alde egin behar izan zuten, beste asko preso... Eragin handia izan zuen horrek ez bakarrik antzerkian, baizik euskal produkzio guztian. Zatiketak eta ezinikusiak sortu arren, antzerki-talde batzuek aurrera jarraitu zuten. Oiartzungo Lartaun eta Intxixu.

Hizlaria(k): Jerardo Elortza Egaña (1944)
Herria: Oñati (Gipuzkoa)

1967an antzerki-taldeen arteko biltzar handi bat egin zen Zaldibarren. Balentin Lasuen zen orduan Zaldibarko alkate. Salvat etorri zen Bartzelonatik, Aresti ere egon zen, Kriselu taldeko kide asko ere egon ziren, nahiz eta ordurako sakabanatuta egon, Jarrai taldekoak, Zubikarai, Murua... Ernai taldeko kide batzuk ere egon ziren, Markos Gabilondo esaterako. Euskal antzerkiaren norabidea eta arazoak aztertu ziren, besteak beste. 1968an egoera politikoak eraginda, askok kanpora alde egin behar izan zuten, beste asko preso... Eragin handia izan zuen horrek ez bakarrik antzerkian, baizik euskal produkzio guztian. Zatiketak eta ezinikusiak sortu arren, antzerki-talde batzuek aurrera jarraitu zuten. Oiartzungo Lartaun eta Intxixu.

Informazio gehiago: 1967an antzerki-taldeen biltzarra Zaldibarren; 1968an egoera-aldaketa

Euskara eta politika