Euskaltzaindiaren biltzarra Eibarren
Hizlaria(k): Serafin Basauri Arteaga (1935) Herria: Eibar (Gipuzkoa)
1959. urtean Euskal Kongresua egin zen Eibarren. Oso ekitaldi ederra izan zen, euskara kalera ateratzeko urrats handia izan zelako: antzerkiak, olerkiak,... Udaletxean Euskaltzaindiaren biltzarra egin zen eta San Martinek ponentzia bat aurkeztu zuen Juan Antonio Mogelen inguruan. Laspiur, San Martin, Zubiaurre eta Basauri izan ziren ekitaldia antolatzen ibili zirenak, beste lagun batzuekin batera. Udalaren jarrera ere ona izan zen. Esteban Eguren zen alkate eta euskaraz egin zuen hitzaldia. Aurreko alkateak baino askoz herrikoiagoa eta euskaldunagoa zen. Gipuzkoako bertsolari txapelketa ere antolatu zen, Manuel Olaizola Uztapidek irabazi zuena. Francoren sasoian horrelako ekitaldi bat antolatzea sekulako arrakasta izan zen eta mugarri izan zen Eibarko eta Euskal Herriko mugimendu euskaltzalean.
Pasartearen kokapena
Informazio gehiago: Euskaltzaindiaren biltzarra Eibarren
Euskara eta politika
-
Euskararen egoera Gasteizen, 60ko hamarkadaren bukaeran
Felix Razkin Mendinueta (1947)
Arbizu
-
Eskolan hasi eta erdaraz jakin ez
Mila Etxezarreta Agirre (1957) Joxe Mari Mendizabal Lete (1955)
Antzuola
-
Gerraosteko antzerkigintza
Idoia Gereñu Odriozola (1980)
Tolosa
-
Euskara debekatuta kalean, baina babestuta bihotzean
Maria Jesus Fernandez Izagirre (1933)
Andoain
-
Ikastolen aldeko mugimenduan ibili zen
Xabier Oiarbide Oliden (1937)
Pasaia
-
Euskara irakasgai bezala
Andres Alberdi Gorostiaga (1950)
Getaria
-
Ezkutuko ikastoletako metodologia
Mari Karmen Mitxelena Illarramendi (1938)
Usurbil
-
Kili-kili aldizkaria banatzearren, kartzelara
Imanol Oruemazaga Baseta (1931)
Berriz
-
Isilpeko ikastoletan 'Xabiertxo', 'Lehoikume', 'Martin Txilibitu', Txomin ikasle'...
Miren Egaña Goya (1946)
Donostia
-
Maisuak euskarazko dotrinagaz harrapatu eta jo zuenekoa
Alfonso Pagonabarraga Gastelurrutia (1928)
Abadiño