Jaime Arreseren eta Marcelino Orejaren laguntza

Jaime Arreseren eta Marcelino Orejaren laguntza Elgoibarko ikastola sortzeko prozesuan, garai hartan alkate zen Jaime Arresek lagundu zien hariak mugitzen. Marcelino Orejak ere beharrezkoak ziren kontaktuak egiten lagundu zien. Mugimenduko kideak izan arren, ez zirela euskararen edo ikastolaren aurkakoak dio. Jaime Arrese Orejak utzitako posturako izendatu zuten, baina hara iritsi aurretik hil egin zuten. Bera baino lau urte zaharragoa zen Jaime eta umetatik izan zuen harekiko miresmena. Ideologia ezberdinetakoak izan arren, errespetuz jokatzen zuen beti. Alkateen Mugimenduan ere parte hartu zuen.

Hizlaria(k): Jesus Bilbao Aizpiri (1940)
Herria: Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibarko ikastola sortzeko prozesuan, garai hartan alkate zen Jaime Arresek lagundu zien hariak mugitzen. Marcelino Orejak ere beharrezkoak ziren kontaktuak egiten lagundu zien. Mugimenduko kideak izan arren, ez zirela euskararen edo ikastolaren aurkakoak dio. Jaime Arrese Orejak utzitako posturako izendatu zuten, baina hara iritsi aurretik hil egin zuten. Bera baino lau urte zaharragoa zen Jaime eta umetatik izan zuen harekiko miresmena. Ideologia ezberdinetakoak izan arren, errespetuz jokatzen zuen beti. Alkateen Mugimenduan ere parte hartu zuen.

Informazio gehiago: Jaime Arreseren eta Marcelino Orejaren laguntza

Euskara eta politika