Alfabetatze ikastaroetarako materiala sortzen Gordailuren bulegoan

Alfabetatze ikastaroetarako materiala sortzen Gordailuren bulegoan Soldadutzan, zorte onez, Donostiara egokitu zitzaion. Ordurako Joxe Bernardo Jauregi eta Mikel Arregi alfabetatze kontuetan zebiltzan Donostian eta haiekin batera hasi ziren, baina Gipuzkoa osorako. Hasieran etxebizitza batean izan zuten bulego txiki bat, baina garesti ateratzen zitzaien eta Gordailukoek zuten bulegoa partekatu zuten gero, gastuak banatzeko. Gordailu zer zen; ikastoletarako materiala sortzeko bulegoa eta material didaktikoa saltzeko denda. Arantxa Allur. Alfabetatze ikastaroetarako materiala sortzen jardun zuten eta `Lehen Urratsak´ kaleratu zuten. Bateratze bilerak Eibarko Arrate Kultur Elkartean. Imanol Laspiur.

Hizlaria(k): Andoni Sagarna Izagirre (1947)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

Soldadutzan, zorte onez, Donostiara egokitu zitzaion. Ordurako Joxe Bernardo Jauregi eta Mikel Arregi alfabetatze kontuetan zebiltzan Donostian eta haiekin batera hasi ziren, baina Gipuzkoa osorako. Hasieran etxebizitza batean izan zuten bulego txiki bat, baina garesti ateratzen zitzaien eta Gordailukoek zuten bulegoa partekatu zuten gero, gastuak banatzeko. Gordailu zer zen; ikastoletarako materiala sortzeko bulegoa eta material didaktikoa saltzeko denda. Arantxa Allur. Alfabetatze ikastaroetarako materiala sortzen jardun zuten eta `Lehen Urratsak´ kaleratu zuten. Bateratze bilerak Eibarko Arrate Kultur Elkartean. Imanol Laspiur.

Informazio gehiago: Alfabetatze ikastaroetarako materiala sortzen Gordailuren bulegoan

Euskara eta politika