Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak

Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak <p>Felitxu Eraso andere&ntilde;oak euskarazko eskolak emateko lokal bat izatea lortu zuen. Mirenek 1960. urtean entzun zuen lehen aldiz euskal gramatika eta euskal aditza lokal hartan Elbira Zipitriaren ahotik. Lokal hartan, Elbirak abuztuko arratsaldetan eskolak ematen zituen andere&ntilde;o zirenentzat edo izango zirenentzat, eta Miren bere amarekin batera joan zen 14 urte baino ez zituela. Gazteluan jolasean aritu ostean, arratsaldeko seietan lokal hartan kuadrilla handia batzen zen. Maria Dolores Agirre, Karmele Esnal, Karmele Mitxelena, Mari Karmen Lasarte eta Izaskun Bustos ere han ziren, besteak beste. Hiru gizonezko baino ez zeuden, kutxako langileak zirenak. Abuztu osoan zehar aritu ziren bertan. Alfabetatuak izan arren, bertaratutakoek ez zekiten gramatikarik.</p>

Hizlaria(k): Miren Egaña Goya (1946)
Herria: Donostia (Gipuzkoa)

Felitxu Eraso andereñoak euskarazko eskolak emateko lokal bat izatea lortu zuen. Mirenek 1960. urtean entzun zuen lehen aldiz euskal gramatika eta euskal aditza lokal hartan Elbira Zipitriaren ahotik. Lokal hartan, Elbirak abuztuko arratsaldetan eskolak ematen zituen andereño zirenentzat edo izango zirenentzat, eta Miren bere amarekin batera joan zen 14 urte baino ez zituela. Gazteluan jolasean aritu ostean, arratsaldeko seietan lokal hartan kuadrilla handia batzen zen. Maria Dolores Agirre, Karmele Esnal, Karmele Mitxelena, Mari Karmen Lasarte eta Izaskun Bustos ere han ziren, besteak beste. Hiru gizonezko baino ez zeuden, kutxako langileak zirenak. Abuztu osoan zehar aritu ziren bertan. Alfabetatuak izan arren, bertaratutakoek ez zekiten gramatikarik.

Informazio gehiago: Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak

Euskara eta politika