Ubidetik etxera, oso eguraldi txarrarekin

Ubidetik etxera, oso eguraldi txarrarekin Ez du gogoan zenbat denbora egon ziren Ubiden. Baina bai itzulerako eguna. Euria, trumoiak, oinaztuak... Aitita eta amama oso zaharra ziren. Aita ez zetorren eurekin. Udaberria izango zen, etxera heltzean belarra oso altu zegoen eta. Iturrira joaten zirenean, pitxarra bizkarrean eraman behar izaten zuten, hazirik sar ez zedin pitxarrera. Garia hartu zuten urte hartan, baina uzta txarra, soroak zaindu barik zeudelako. Artorik eta horrelako beste uztarik ez zuten hartuko, ziurrenik. Gauza bat kendu eta beste bat ipini, txandaka erabiltzen zuten lurra, zuten apurra ondo aprobetxatzeko.

Hizlaria(k): Benita Goikuria Egiluz (1930)
Herria: Zeanuri (Bizkaia)

Ez du gogoan zenbat denbora egon ziren Ubiden. Baina bai itzulerako eguna. Euria, trumoiak, oinaztuak... Aitita eta amama oso zaharra ziren. Aita ez zetorren eurekin. Udaberria izango zen, etxera heltzean belarra oso altu zegoen eta. Iturrira joaten zirenean, pitxarra bizkarrean eraman behar izaten zuten, hazirik sar ez zedin pitxarrera. Garia hartu zuten urte hartan, baina uzta txarra, soroak zaindu barik zeudelako. Artorik eta horrelako beste uztarik ez zuten hartuko, ziurrenik. Gauza bat kendu eta beste bat ipini, txandaka erabiltzen zuten lurra, zuten apurra ondo aprobetxatzeko.

Informazio gehiago: Ubidetik etxera, oso eguraldi txarrarekin

Gerratik itzulera