Bonbardaketa ostean batetik bestera

Bonbardaketa ostean batetik bestera Bonbardaketa eta gero Ibarruriko (Muxika) baserri batean egon ostean, Gautegiz-Arteagan eta Errigoitin egon ziren, gurasoen jaiotetxeetan. Bonbardaketan, ama eta neba arto artean ezkutatu ziren Gernikako Ibarran. Ama eta etxeko zerbitzariak, hotelekoak, denak joan ziren Gautegiz-Arteagara. Handik gero Errigoitira joan ziren berriro ere herrira bueltatu baino lehen. Geltoki plazan jarri zuen atzera ere taberna beraien aitak. Bonbardaketa ostean trenean lan egiten zuen kargudun bati eskerrak zabaldu zuen aitak taberna.

Hizlaria(k): Maria Antonia Ikazuriaga Ugalde (1930)
Herria: Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bonbardaketa eta gero Ibarruriko (Muxika) baserri batean egon ostean, Gautegiz-Arteagan eta Errigoitin egon ziren, gurasoen jaiotetxeetan. Bonbardaketan, ama eta neba arto artean ezkutatu ziren Gernikako Ibarran. Ama eta etxeko zerbitzariak, hotelekoak, denak joan ziren Gautegiz-Arteagara. Handik gero Errigoitira joan ziren berriro ere herrira bueltatu baino lehen. Geltoki plazan jarri zuen atzera ere taberna beraien aitak. Bonbardaketa ostean trenean lan egiten zuen kargudun bati eskerrak zabaldu zuen aitak taberna.

Informazio gehiago: Bonbardaketa ostean batetik bestera

Gerratik itzulera